Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
aittágure
áitz
aittágure, aittáguria. (b). izena. Otoitz ezaguna.   Padrenuestro. Iru aittagure errezatzeko esan dost penitentzia moduan./ Aittaguria esaten be eztakixe gaurko umiak. Aittaguria errezau edo esan.
áittaitta. (a). izena. Abuelo. Ik. aittájaun.
aittájaun, aittájauna. (a). izena. AITTÁJUN. Abuelo. Aittajauna ikustera goiaz basarrira. Aspalditxoan aitt(a)itta eta amama sartu dira, aittajauna eta amandriaren ordez, familia askotan. Zenbaitek jatorragoak direla pentsatu du nonbait. Aittaita aitaren aita, eta amama amaren ama delako edo. Esan beharrik ez, jatorrizko aittajauna eta amandria mantendu beharko liratekeela, gure ustez, aittaitta eta amama berrien partez. aittájauna-amándria, aittájauna-amándriak. (c). izena. Abuelos. Artizko aittajauna-amandriak pe izan die mezetan.
aittájauna-bisábuelo. (d). izena. Bisabuelo. Ik. bisábuelo, -a.
aitta-órde, aitta-ordía. (c). izena. AITTÓRDE, AITTA-ORDEKO, AITTA-ORDEZKO, AITTA-ORDIAZKO. Padre adoptivo. Bere aitta-ordiakin ez i da ondo konpontzen. Edozenbat aldaera ditu hitz honek. Sin. aittatzáko, ugéz-áitta. Ik. ama-órde, orde.
aitta puntáko. 1. aitta puntako, aitta puntakúa. (b). izena. Aita ponteko.   Padrino. Nere aitta puntako, Idurixoko Xanti. Ik. ama puntáko. 2. aitta puntáko, aitta puntakúa. (c). izena. Babeslea.   Protector, padrino (zentzu ironikoan). Gerrara be aitta puntakuak zeuzkenak joan barik gelditzen zittuan./ Bixkor urten dau kartzelatik. Aitta puntako onak izango zittuan.
aittá sántu, aittá sántua. (a). izena. El Papa. Norbait patxada handiz eta ezer egin gabe ikusten denean, honela egin izan zaio errieta: Mobidu ari ortik, aitta santuan moduan egon barik/i.
aittá-séme, aittá-sémiak. (b). izena. Aita eta semea, edo aita eta semeak.   Padre e hijo, o hijos. Boluko aitta-semiak ikusittut ferixan.
aittátu. (a). du aditza. Aipatu.   Citar, mencionar, mentar. Eztau soldau juan bia danik aittatu./ Ez idazu aittatu fubol kontuik, leporaiño nago ta.
aittatzáko, aittatzakúa. (d). izena. Aita ordea. Don.
aittiáren. AITTÁREN. 1. aittiaren. (b). izena. AITTAREN. El acto de santiguarse. Aittajunak erakutsi zoskun aittiaren eitten: Aittaren, Semiaren, Espiritu Santuaren izenian, amen. Ik. Kurútze Santuáren. Aittiaren, Semiaren eta Espiritu Santuaren, aitak eta amak lenengo esan ziraden. (d). esaera. Fedea gurasoengandik hartua duela, alegia. "Ziraden" hori bitxia da, errimagatik edo asmatua, "zosten" esaten da eta hemen. aittiáren batían. (c). esapidea. AITIAREN EGUN ORDUKO. Oso azkar. aittiaren egin. (a). aditza. Santiguarse. Sin. siñátu. Ik. Kurútze Santuáren. aittiaren eiñ orduko. (a). esapidea. Oso azkar (aittiaren egiten tardatzen den denboran, literalki).   Con rapidez. Gaurko lapikuekin aittiaren batian gertatzen da jatordua./ Ara!, esan da aittiaren eiñ orduko auspaz ipiñi zan, eskuak lurrian da ankak goian. (SM Ezten). 2. aittiarén!. (c). interjekzioa. Harridura eta larritasun uneetako esklamazioa, gehienetan eskua bekokira eramanez esaten dena. Ene ba, Jesus Maria ta Jose eta horrelakoen kidekoa.   Expresión de asombro y apuro a la vez. Aittiaren!, ori be badogu? Ezta egixa izango orraittio./ Aittiaren, aittiaren, ederra ein ddozu. aittiárenka. (c). adberbioa. Harrituta eta beldurtuta aldi berean.   Haciendo cruces. Aittiarenka egon giñan Elgetan bera bizikletan zetozen umiei begira.
aittiaren egin. (a). aditza. Santiguarse. Sin. siñátu. Ik. Kurútze Santuáren.
áittu. 1. aittu. (c). du aditza. Aditu. Entzun eta ulertu, aldi berean.   Oir y entender al mismo tiempo. Aittu dok zer esan daben telebisiñuak?/ Altutxuago berba eidak, etxuat ezer aitzen da. Hitz hau Bergaran baino, inguruetako herrietan erabiltzen da gehiago. 2. aittu, aittua. (d). izena. (Eibar) SM E. Aditua.   Entendido, versado. Bidian matarifia billau eben, eta a be eriotza kontuetan aittua zalako edo, gelditu erain detsa ta artu dau Kaximiron pultsua. (SM Ezten)./Gizon aittua legietan. (Etxba Eib).
aittunkérixa, aittunkérixia. (d). izena. (Eibar) "Pedantería. Ez dakitt aittua izango zan; baiña aittunkerixia ez jakon falta.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
2. áitz, áitza. (a). izena. . ÁRITZ. Quercus robur. Haritza.   Roble. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako. Ik. ámetz, zúaitz.