Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
© Jaione Isazelaia
1. áitz, áitza. (b). izena. ATX (UB., ANG., LEIN.). Roca, peña. Aitzetara bota zeban olatuak barkua. /Eguarbitzako atxian azkonarrak ei dabitz. Ik. arkáitz. Aitzian jaiotakuak aitzian nai. esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz). ori dok aitza!. (c). esapidea. ORI DOK ITZA (LEIN.). Hori dok sasoia. Kirolariak animatzeko, batez ere. Ori, ori, Hilario! ori dok aitza ori! Gogoan dut Hilario Azkarate pelotariaren sasoian asko entzuten zela. Baita, Ori, ori, Hilario, atzera ta baztartu!
aitzákixa, aitzákixia. (a). izena. AITXÁKIXA, ATXAKIXA. Excusa, pretexto. Gaur aitzakixan bat asmau biakot etxian, bestela entzun biakoittut ederrak.
áitz amerikáno, áitz amerikanúa. (b). izena. . Quercus rubra. Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du. Sin. amérikaitz.
áitzen émon. (b). du aditza. Aditzen eman, jakinarazi.   Avisar, advertir, hacer saber. Aitzen emoixok ire anaiai biar afaixa dagola./ Iru aldiz aitzen emon notsan ixilik egoteko, baiña kasoik pe ez.
© Jaione Isazelaia
aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. . Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek.
Aitzian jaiotakuak aitzian nai. esaera. «Non jaio edo bizi, han gustora.» (Lar Antz).
aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. . AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa.
aitzúlo, aitzulúa. (d). izena. AIZ-ZULO. Zulo txiki samarra haitzean. Zulo txikixak dienian, kuebara aillegatzen eztienian, aixerixak sartzeko ero. Kanpazarko aitzian, uste dot antxe esaten jakola Sorginzulo oinddio be, kueba bat dagolako, aiz-zulo bati. Don. Gutxi erabilia. Handia denean, kueba.