Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zurrúmillo
zuzíttu
© Jaione Isazelaia
zurrúmillo, zurrúmillua. (c). izena. ZURRÚNBILLO, TXURRUMILLO. Remolino de agua. Kontuz ibilli Bolintxoko presapian zurrumilluak dare ta. Ik. aizé-zurrúmillo.
zurrúmurru, zurrúmurrua. (b). izena. Rumor.
zurrun, zurrúna. (d). izena. Tetxuak oso altuak zirenean, lekua aprobetxatzeko, haga eta abarrekin ateratzen zen tarteko espazioa, babak lehortzeko-eta erabilia. Ori zurruna. Beste aga batzuk orren gaiñetik orma gaiñera o zapata gaiñera ipini, da emen gaiñian ba zurruna. Babia sikaketako ta olako gauzetarako. Jesus. Berba hau ez da Bergara inguruan erabiltzen, baina bai Oñatin.
zúrrut, zurrúta. (b). izena. TXURRUT. El beber, la afición al beber. Ari be majo gustatze jako zurruta./ Illuntzero zurrutian ikusten dot. zúrrut eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) TXURRUT EIÑ. Edan. Arrautza irakinak zurrut egiten dira eta ez edan. Don.ren arabera ura edo ardoa, ostera, edan, ez zurrut. Ardaua ta orrek gauza orrek eran. Zurrut esnia, ero artu nai eztaben gauza bat ume bati, manzanillia artu erain biar bajako, “ala, zurrut eiñ manzanilla ori”. Don. zúrrut eta zúrrut. (b). esapidea. (adierazkorra.) Edan eta edan. Atsalde guztia zurrut eta zurrut pasau dou.
zurrutalári, zurrutalaríxa. (c). izena. (adierazkorra.) TXURRUTALARI. Edale ona. Sin. zurrutéro.
zurrutára, zurrutaría. (b). izena. Zurrutada.   Trago de bebida. Esne zurrutara bat eiñ da belaxe nator. Ik. trágo.
© Gorka Ortega
zurrutéro, zurruterúa. (c). izena. TXURRUTERO (ADKOR.). Edale ona.   Buen bebedor. Erriko zurruteruak txikiteuan ikusten dabe alkar./ Zurrutero majua eindda dago. Sin. zurrutalári.
zurtu. aditza. (Eibar) "Txunditu, zur eta lur geratu. Ainbeste ikusmirak aiñ leku gitxixan, zurtu ninduan.
© Xaquin Lorenzo
zutari, zutarixa. (d). izena. Harizuta. Oihalaren "zutabeak" dira eta irazkia osatzen dute; haien artetik anezkak zeharraria pasatuko du ehuna egiteko.   Hilo de la urdimbre. Eta gero, zutarixak, ziarrarixak. Josu. Hari fuertea behar izaten zen, tentsio haundia jasan behar baitzuen.
zútik. (a). adberbioa. ZUTÍÑIK. De pie. Ezin da zutik egon. Sin. tente. zútittara ipiñi. (c). esapidea. Tente edo ertzaren gainean ipini, ohol bat adibidez. zutittara lana eiñ. (c). esapidea. Etxearen egiturako egurrak konpresiora lan egin. Ik. tiran lana eiñ.
zutíko.
© Jaione Isazelaia
1. zutiko, zutikúa. (d). izena. Zerbaiti eusten zutik dagoen postea. Postiai esate jako zutikua. Argi postiai zutikua ez. Etxe barruan betik ola ipintzen den zer bat. “Oni zutiko bat ipiñiko jotsau”, ori dok probisional ipiñiko jau. Da bestia berriz “poste bat dao amen”. Poste bat, betiko, baztarreko postia, erdikua, ero. Don. Ik. póste.
2. zutiko, zutikúa. izena. . Belar luzea, orri horixkaduna (?).
zutíttu. (a). da-du aditza. ZUTÍNDDU. Zutik jarri. Poner(se) de pie, erguirse. Zutittu ezinddako mozkorra zeukan./ Zutittuizu banku ori. Ohetik jaiki egiten da, ez zutittu. Ik. jáiki.
© Ezezaguna
zúza, zuzía. (b). izena. . calocybe gambosa. Ziza.   Seta de primavera. Belar artean, asun artean, eta horrelako leku zelebretan hazten den udaberriko perretxikua. Zuzalekuak sekretuak izaten dira. Usain finekoa. Perretxikurik estimatuenetarikoa. Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). esaera. Txartzat jotzen zen apirileko zuza. zuzia lezkotxe fiña. esapidea. (Eibar) Oso fina. Zuzia lexkotxe fiña dozu a gizona. (AAG Eibes). Ik. negu-zúza, pago-zúza.
zuzá-léku, zuzá-lékua. (b). izena. Zuzak hazten diren lekua. Sekretu osuan eukitze zien zuza-lekuak/ Ixa illian zeuan arte ezotsan semiai esan zuza-lekua. zuza-lekua ikasi. esaera. Zuza-lekua aurkitu. Ik. txorí ápixia ikasi.
zuza urdin, zuza urdiña. izena. lepista nuda. Pie azul (perretxikoa). (SB Eibetno).
zúzen. 1. zuzen. (a). adberbioa. Artez.   Recto. Arraia ori eztago zuzen./ Bide au artu eta dana zuzen. zuzenían joan. (b). Beste inora gabe joan.   Ir directamente. Ariznoatik zuzenian joan giñan etxera. 2. zuzen. (a). adberbioa. Behar den bezala, ongi.   Bien. Gaur etxuat gauza bat eiñ zuzen./ Aspaldixan zuzen dabill gure neskia. zúzen egon. (b). esapidea. ZUZEN IBILLI. Estar en lo cierto. Orretan zuzen zare. Ant. . 3. zuzen, zuzéna. (b). adjektiboa. Formala, zintzoa; umeez, batik bat.   De buen comportamiento. Zuen mutikua ezta oso zuzena./ Umiak okerrak geixenak eta zuzenak banakia. 4. zuzen, zuzéna. (b). adjektiboa. Recto, -a, honrado, -a. Joxe zuzenegixa zan mundu onetarako./ Karlistia izenarren gizon zuzena zan.
zuzéndu. 1. zuzendu. (a). da-du aditza. Zuzen jarri. Enderezar(se). Zuzenduizu alkondara ori./ Zutik jarri zan baiña ezin zan zuzendu. Sin. zuzen jarri, zuzen ipiñi. 2. zuzendu. (c). du aditza. Lortu.   Conseguir. Nundik zuzendu dozu motxila ori?/ Nundik-andik aixkora bat zuzendu biarrian nago. Sin. jiráu.
zuzi, zuzíxa. (d). izena. (Oñati) "Tea de madera majada, preferentemente de fresno." (Izag Oñ).