Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
negáu
nekesari
negáu. 1. negáu. (c). du aditza. Ukatu emandako hitza edo egindako tratua.   Negar la palabra dada o el compromiso adquirido. Gauza bat ainddu lenengo ta gero ezetz esaten danian, negau. Klem./ Negau eitten dau dirua laga notsana. Sin. ukátu. 2. negáu. (c). da aditza. Ukatu zerbait egitera.   Negarse a algo. Juezana presentatzera negau zan. Sin. ukatu. 3. negáu, negáua. (b). adjektiboa. Zerbaiterako balio ez duena.   Negado, -a. Ondo negaua da kantuan./ Txofer moduan negaua da. ZERTAN negaua, batik bat.
negoziante, negoziantia. (b). izena. Negociante.
négozio, négoziua. (a). izena. Negocio.
négu, negúa. (a). izena. NEGUGORRI. Invierno. NEGUGORRI, negugorrixa. El crudo invierno. Udazkenian egurra xeetu ezian negugorrixan izaten die kontuak./ Eztakitt ze egun zan, baiña negugorrixa zan beintzet. negu eta uda. (c). esapidea. UDA ETA NEGU. Beti, etengabe. Gero jantzixa be izaten zan ba, abarketak eta galtzak, negu ta uda, ez gero kanbixatzeko zerik. Udan einddako soiñekua Gabonzarko ferixakuan be, jertsiakin. Hil.
neguko paranda, neguko parandia. izena. Pinzón real. Sin. paseko paranda.
neguko txitxi, neguko txitxixa. izena. (Eibar) Anthus pratensis. Bisbita común.
neguko txori, neguko txorixa. adjektiboa. (Eibar) "Gogo gabe, bakarrik ibiltzen denari buruz esaten da. Neguko txorixa dirudi, otzak kukulduta.
negu-madári.
© Jaione Isazelaia
1. negu-madari, negu-madaríxa. (c). izena. Pera de invierno. Negu-madarixak Gabonak paiño lenao eltzen die. Mota bat baino gehiago dago.
2. negu-madari, negu-madaríxa. (d). izena. (eufemismoa.) Guardia civil. Aurten be Senpererakuan an zittuan mugan negu-madarixak. Berdetasunagatik ziur asko. Bergaran gutxi erabilia; inguruetan gehiago.
negu-mútil, negu-mutílla. (d). izena. Neguan tripatruke etxean hartzen zen langilea. Udazkenian etortzen zien lenao; negurako tenporadetan be bai. Neguan esate jakuen negumutílla. Tripatruke egoten zittuztan. Soldataik barik, tripatruke, negumutill. Da udan jornalerua-ero, olaxe. Bertakuak seguramente, amengotxe zerak. Famelixa baten igual zeren ba iru seme eta bat etxian gelditzen zan, baiña bi igual ibilliko zien udan Araban, Naparruan teillegin ero eren lanetan, beste batzuk arrantzan itxasuan, da abar, eta gero negua etorrittakuan ba etxera. Da etxian danendako, lau ero bost mutill daren lekuan ba geitxo zan, da gutxiao daukan batek negumutill, batzuk egurra preparau, lantein bat eiñ, zerak eitteko. Negumutill. Don.
© Arturo Elosegi
negúta, negutía. (c). izena. Fringilla coelebs. Txonta.   Pinzón vulgar Mutikuak negutia bota dau karabiniakin. Don.k dio PINPIÑA ere esaten zaiola. Sin. txonta.
neguta gorri, neguta gorrixa. (d). izena. NEGUTA PAPÁRGORRI. Pyrrhula pyrrhula.. Camachuelo común. Sin. lorabotatzaille, txonta erreal. Sin. motatxóri.
negute, negutia. izena. "Negu sasoia. Aurten ezagun da negute ona doiarrela, zelai danak berde-berde dare ta." (Lar Antz).
negútu. (d). aditza. Eguraldiak negu itxura hartu. Maiatzan bata eta zela negutu daben. Ezta zuza asko erneko.
© Asier Sarasua
negu-zúza, negu-zuzía. (b). izena. . hydnum repandum. Ziza zuria.   Gamuza. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela.
nei. Ik. nái.
nekagárri, nekagarríxa. (c). adjektiboa. Nekatu egiten duena.   Se dice de las cosas que producen cansancio. Oso nekagarrixa da azpi-etaratzia.
nekátu. 1. nekatu. (b). da-du aditza. Cansar(se). Gustoko lanian ezta nekatzen erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da. Kantsau erabiliagoa da. Nekatu erdi galdurik egon da baina berriro indartzen ari da. 2. nekatu, nekatúa. (b). izena. Cansacio, fatiga. Egundoko nekatua artu giñuan satsak etaratzen. Sin. kantsáu.
néke, nekía. (b). izena. Esfuerzo físico. Neke aundiko lana da ikazgintzia./ Ofizinako lanak eztauka nekeik, baiña badauzka bere alde txarrak. Lanari buruz, batik bat.
nekélan, nekelána. (d). izena. NEKALAN (ANTZ.), NEKEKO LAN. Neke handiko lana. Orri be onezkero etxako komeni nekelanik. NEK Ik. neketia.