Hiztegia
-aga. estepan. atzizkia.
Lekua adierazten du. Bergarako toponimian honako toki-izenetan agertzen da, besteak beste: hitzekin agertzen: Arruriaga, Artatxaga, Amillaga...
Ik. Arruriaga.Ipurturkilla, Ipurturkillia. Forficula auricularia.
Marroi koloreko momorro txiki bat, ipurtaldean sarde edo urkila moduko bat duena. Ipurtsardea. Tijereta.
Irene Murgiondok eman digu hitz honen berri. Berak dioenez, gaztelaniaz "tijereta" edo lagunarteko hizkeraz "cortapichas" izenez ezagutzen ei da. San Migel baserriko Margaritaren ahotan jaso ei zuen.
-dun. 1. -dun. (a). atzizkia. Atzizki posesiboa. Bota ebilladunekin ibiltzen da.
2. -dun. (b). atzizkia. Sufijo que indica repartidor de. Ardauduna ezta etorri./ Esneduna goizeko zazpiretan zeuan atian.
Zenbaitetan, arrainddunen esate baterako, dendari edo saltzaile ere bai. Ik. ardáudun, arráinddun, esnédun.
-gíñan. atzizkia. Zerbait egiten ari dela adierazten duen atzizkia: txalgíñan, umegíñan, ogigíñan, ikazgiñan, txixa(g)iñan, kaka(g)iñan, teillagiñan... Julien kakagiñan dago./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz da ikasiñ egurgiñan. Fran. Baita -GI
-kónde, -kondía. (d). atzizkia. -KONDA. -kote, talde atzizkia. Sufijo de grupo: irukonde, boskonde, amarkonde. Nora doia baiña irukonda au? Sin. -kote. Ik. irukóte.
1. -kúma, -kumía. (b). izena. -KUME. Hitzaren bigarren osagai gisa, animalia-umea. Cría de animal. Mutikotan txori-kuma billa ibiltze giñan./ Lau katakuma dauzkau. Txerrikuma, astakuma, konejukuma... Soilik esan behar denean: ume. Astuak bi ume eittu.
-t(z)eke. (a). atzizkia. -T(Z)EKA (UB.-ANG.).. Gabe; aditz erroari erantsia. Sin, tras infinitivo verbal. Oinddio afaltzeke nago./ Pelikulia ikusteke geratu naiz. -TEKE hartzen dute -n eta -si, -xi, -zi bukatutako aditzek. -TZEKE besteek. JO da salbuespena, joteke esaten baita. (Dena dela adin handikoetan ez da hau guztia beti betetzen, -TEN bukaera askoz ere sarriago baitarabilte). Deklinatu ere egiten da. Usain bat edarraua ta kolore bat edarraua... ikustekiak ezin sinistu. Hil. TzEKEIK. Adinekoek inoiz -IK gehitzen diote. Emen jartzen baza ordubete bat laster joango jatzu denporia, igerri be eittekeik. Eli./ Kartzelara eruatekeik etorri giñanian... Eli.