Hiztegia
jígante, jígantiak. (a). izena. Festetako panpin handiak. Gigantes. Zazpiretan jigantiak eta kabezuduak.
jíneta, jínetia. (d). izena. KATAJINETA. Basakatuaren tankerako animalia. Jineta. Sin. frantses-katu (Oñ.), katapardo (Eib.).
jipói. 1. jipói, jipóia. estepan. izena. (Oñati) "El grano de trigo con su envoltorio, que se golpea, que se da al ganado." (Izag Antz). 2. jipóia emon. aditza. (Antzuola) "Azotar." (Izag Antz).
jíra. 1. jíra, jíria. (b). izena. Fundamento, situación; poco o malo, generalmente. Etxe artako jiria ikustiak negarguría emote juan./ Diru barik, urriñ, kotxia aberixauta... Aura zuan jiria!/ Oinddio kotxia konpondu barik? Baiña ze jira dok au?/ Jira eskasa. San Inazio egunian guri etxakun gustau ango jiria. Fran.(AA BergEus, 346. o.).
áu ézta jíria!. (b). esapidea. Esto no es fundamento. Ordubatak eta oinddio jaiki barik. Au ezta jiria!
2. jíra, jíria. (c). izena. Lana, ardura. Berak bakarrik eitteittu etxeko jira guztiak./ Ofizinistiak daroia taillerreko jira guztia./ Neska sasoekua be bazan, da arek sukaldia arenau ero, etxeko jiria eiñ. Hil./ Gizonak ezeben eitten orduan ezebe etxeko jiran. Mertz. NONGO jira. Etxeko jiria, batik bat. Goiko bi adieretan oso erabilia da hitza. Hiztegietan ez da agertu ohi. Ik. ganáu-jíra. 3. jíra, jíria. (d). izena. Entorno, alrededor. Etxe-jira guztia loraz beteta dauke. Gutxi erabilia; goikoaren modukoetan bakarrik. JÍRAN. Inguruan, bueltan. Sukaldian erdi-erdixan sua, da jiran, beian e, zulua, olako bat altura; danak jarteko, su aren jiran jarlekuak. Hil.
Ik. errubéra, súpill, buélta. jíra ta búelta. 1. jira ta buelta. (b). adberbioa. Dando vueltas y más vueltas. Dantzan ibili giñan jira ta buelta gau guztia./ Or ibili jakun jira ta buelta nai zebana konsegidu zeban arte.
2. jira ta buelta. (c). Modu batera edo bestera, azken batean. Azkenian, jira ta buelta, diru mordua galdu zeben juizian./ Badakitt ze pasau bia daben; jira ta buelta, azkenian neuk ein biakoittut lan guztiak. Ik. jirámira, buélta.
jirámira, jirámirak. (d). izena. Jirabira, jira eta bueltak. Txokolatia artu ta jiramira batzuk iñ an eta bera. Sot. (AA BergEus). Ia galdua.
jiráu. 1. jirau. (b). da aditza. Moldatu, konpondu. Arreglarse, amoldarse. Eztakitt ze moduz jirauko naizen bakarrik./ Alaxe, orduan ederki jiratzen giñan. Sot. Ik. manejau, moldau, arréglau, konpondu. 2. jiráu. (b). du aditza. Lortu, eskuratu. Conseguir. Nundik andik jirau bizikleta bat eta goazen./ I, nundik jirau dok txaketa ori? Sin. zuzendu.
jo. JOTEN, Elosun izan ezik (JOTZEN). komentario 1 1. jo. (a). du aditza. Pegar. Ez izu jo umeik. Ik. artúa jo. jo batera eta jo bestera ibili. (c). esapidea. JO ONA ETA JO ARA. Noraezean edo galduta ibili. Basuan galduta ibili giñustan, jo batera eta jo bestera.
joka. (b). adberbioa. Pegando. Beti alkar joka dabitz.
jota. 1. jota. (c). adberbioa. Oso nekatuta. Jota joiak Lejarreta./ Ziero jota etorri zien mendittik.
Goian ikusten dugunez, JOTA JATOK, JOTA JOIAK... esan ohi da, adibidez, karrerista bat nekatuta doala ikusten denean, ia hizjoku bat eginez. 2. jota. (c). adberbioa. BURUTIK JOTA. Burutik jota, zoratuta. Ori eitteko ziero jota egon biok. jota garbi. (c). Hilda. Bueltakunen motorduna jota garbi. jóta kéia. (c). esapidea. JOTA SUA, JOTA FUEGO. Jota sua, ahalegin osoz. Lanian diardu jota keia. Ik. dáleketepego. jótera ein. (d). esapidea. Jotzeko kinada egin, edo joteko intentzioa edo zaletasuna izan. Ben.k etxean izan zuen idi batez zera dio: Beste bat euki giñuan jotera eitten ebana.
2. jo. (c). du aditza. Calcular. Asko jota, ogei urte eukikoittu. También, según el contexto, hacer una oferta. Behetik jo, goitik jo, gehixenera jota... (Ikus ondorengoak) beetik jo. aditza. Calcular u ofrecer por lo bajo. Orrek, beetik jota, eun kilo izangoittu./ Ik beetik jo, al dan gutxien eskeiñi géixenera jota. (b). esapidea. A lo más. Amar milla duro irabazikoittu, geixenera jota. góittik jo. esapidea. Calcular u ofrecer por lo alto. Eskatzerakoan goittik jo bia da, eta eskeintzerakuan beetik. Ik. erdíra jo. jo daigun. (b). esapidea. Pentsa dezagun, esate baterako. Jo daigun iñor ez datorrela itzaldira. Zer egingo dogu? 3. jo. (a). du aditza. Tocar. También música. Atia jo dabe./ Seirak jo dittue./ Tronpetia joten dau Peruk./ Kanpaiak joten diardue./ Txistua joten pasau da goiz guztia.
4. jo. (c). dio aditza. Narrua jo. Follar. Pagopian jo jotsan./ Oinddio ez i jotsak jo nobixiai. Harkoi samarra. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, txortía jo, narrúa jo. 5. jo. (b). du aditza. Norabidea hartu. Tomar una dirección, dirigirse. Ezkerretara jo giñuan./ Sasi artian aurrera jo zeben./ Gorutz jo dabe. (NORA edo NORUTZ jo).
góra jo. (c). esapidea. Recurrir a una instancia superior, apelar. Asuntua errixan ezpou konpontzen gora joko dou.
6. jo. (b). du aditza. Edan. Beber. Orrek egunero ogei txikito jokoittu./ Txanpan botillia jo najuan neuk bakarrik.
7. jo. (d). aditza. Eho. Tejer. Ta Bergaran be berdin esaten da, garixa jo edo telia jo. Josu. Ik. eo.
joáldi, joaldíxa. (c). izena. Jotzen den aldi bakoitza. Egan-ek iru joaldi ein zittuan.
komentario 1
joán. aditza. JUN, JUAN, FAN, FUAN, FUEN. JUN da erabiliena Bergara gehienean. JUÁN edo JOÁN esaten da Ub.-Ang. aldean, eta kale aldean ere bai puxka bat. FAN ere bai Angiozar aldera. Nik ezer falta baneban enintzan fango bestegana billa, e. Ni San Antonioana. Fran. 1. joan. (a). da aditza. Ir.
Joan da joan, da bertan. (c). esaera. Nun izan za? galderari erantzuteko ihesbidea. Nun izan za? -Joan da joan, da bertan. jun zaittez etorrittako bidetik. esapidea. "Norbait bidaltzen denean esaten da." (Lar Antz).
ze jóiak pa?. (c). esapidea. Agur formula. Zuka, ZE DOIA BA ere bai, baina gutxiago.
2. joan. (c). da aditza. (eufemismoa.) Hil. Eufemismo de morir. Aita Barandiaran joan jaku./ Badakizu ba, gizona be joan jatan da... NOR-NORI, batik bat.
3. joan. Ik. bizar-joan, ille-joan.
joanáldi. komentario 1 1. joanaldi. (b). izena. Ibilaldia. Enfasidun esaldietan erabilirik, ibilaldi luzea. Okerreko bidetik joanaldixa ein giñuan./ Badakik zelako joanaldixa dagon Osintxutik Elusura?/ Guretik zuenera joanaldixa dago.
2. joanaldi. (c). izena. Joaten den aldi bakoitza. Irugarren joanaldixan etara zeban karneta./ Oiñezkero dozena bat joanaldi eingo zotsan medikuai.