joán
joán. aditza. JUN, JUAN, FAN, FUAN, FUEN. JUN da erabiliena Bergara gehienean. JUÁN edo JOÁN esaten da Ub.-Ang. aldean, eta kale aldean ere bai puxka bat. FAN ere bai Angiozar aldera. Nik ezer falta baneban enintzan fango bestegana billa, e. Ni San Antonioana. Fran. 1. joan. (a). da aditza. Ir.
Joan da joan, da bertan. (c). esaera. Nun izan za? galderari erantzuteko ihesbidea. Nun izan za? -Joan da joan, da bertan. jun zaittez etorrittako bidetik. esapidea. "Norbait bidaltzen denean esaten da." (Lar Antz).
ze jóiak pa?. (c). esapidea. Agur formula. Zuka, ZE DOIA BA ere bai, baina gutxiago.
2. joan. (c). da aditza. (eufemismoa.) Hil. Eufemismo de morir. Aita Barandiaran joan jaku./ Badakizu ba, gizona be joan jatan da... NOR-NORI, batik bat.
3. joan. Ik. bizar-joan, ille-joan.