Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pórtal
poto
pórtal, portála. (a). izena. Kale-etxeko ataria.   Portal. Gure portalian etxoingotsut. Baserrikoari atai.
portáu. (b). da aditza. Portarse. Ze moduz portatzen da ba gure mutikua? Inoiz, era maitagarri honetara eskertzen dira faboreak: Portau aiz txarrixoi!
porte, pórtia(k). izena. Los portes. Portiak geixao balio dabe jeneruak paiño. porte ederrak etara. (c). esapidea. En frases expresivas, salir malparado de un asunto o un negocio. Gizajo arek pe porte ederrak etara jittuan auzo-alkatetzatik. Tximiñuan moduan lanian ibilli tta gero zorrak berak pagau biar./ Porte ederrak etara najittuan mozkorra etxera eruatiagaittik. Bueltarakuan zangan zartu eta ankia apurtu najuan.
pórtu, portúa. (b). izena. PÚERTO, -ÚA. Puerto de mar. Ondarruan portu aldetik ein giñuan bueltia.
portzélana, portzélania. (c). izena. Porcelana. portzélanazko, portzélanazkua. (c). izena. Portzelanaz egina edo estalia. Portzelanazko antosiña esaten zaio, adibidez, kanpotik portzelanazko geruza duen burdinazko ontziari.
pospólin-jántzi, pospólin-jantzíxa. (d). izena. Emakumeen dantzari jantzia.   Cierto vestido de danza femenino. Pospolin-jantzixa ba gona gorrixa ta, amantala ta blusa zurixa ero. Ze izeten dan be. Pospoliñak esate jakuen lengo dantzarixei; ezpata-dantzari-ero ikasittako dantzarixei. Klem. pospóliñ jantzi. (d). du aditza. Pospolin jantzia jantzi. Karnabaletan pospolin jantzitta ibili nitzuan.
póspoliñ. Azen.: pospóliñ ere bai. 1. póspoliñ, póspoliña. (c). izena. Galeperra.   Codorniz. Ala esate jako “pos-poliñ”, “pos-poliñ” kantatzen dabelako. Batik bat kantuan entzundakoan deitzen zaio horrela; bestela galeper ia beti. 2. póspoliñ, póspoliña. (c). adjektiboa. Neskatilei esaten zaie maitekiro.   Nombre con el que se denomina cariñosamente a las niñas. Ze moduz dabill gure pospoliña?/ Zuen neskatillia dago pospoliña. 3. póspoliñ, póspoliña. (d). izena. Gerra aurretik, dantzari talde bateko partaide zen neska.   En la preguerra, chica perteneciente a un grupo de baile. Ik. pospólin-jántzi. 4. póspoliñ, póspoliña. (d). izena. Agalla seca de roble. Ik. kukúbala. 5. póspoliñ, póspoliña. izena. (haur hizkera.) (Eibar) Vulva. Zer darabizu baiña pospoliña bistan daukazula. (SB Eibetno).
póspolo, póspolua. (a). izena. POSPORO (LEIN.). Cerilla. POSPOLO-BURU eta POSPOLO-KERTEN (POSPOLO-LAKATZ ere bai Antzuolan) deitzen dira pospoloaren bi parteak. Ik. místo. póspoluak baiño buru gutxíao euki. (c). esapidea. Zentzun gutxi izan.
postaka. adberbioa. (Gatzaga) Lasterka. Ik. antxíntxika.
póste. 1. póste, póstia. (a). izena. Poste. Bai, argindarrarenak, telefonoenak, etab. postian moduan. esapidea. Geldi. Mobidu ari!, egun guztian postian moduan egon barik. 2. póste, póstia. (c). izena. Etxearen egituran, zutik dauden habeak, etxeari eusten diotenak. Teillatu dana aidian puntaliauta ipini, eta postia kaltzau beian, da or dao ezarritta postia. Benito./ Eta gero aren gaiñian asentatzen da. Postiak zela eukitzen daben leku txikixa, arek suplemento bat izeten dau: ginbela. Ginbelan gaiñian juten dia gero tirak, frontalak. Juntia eitteko, josteko ta. Postian gaiñian ezin leike josi. Don. Tijeratik (frontaletik) goiagara doan zutikoari deitzen omen zaio bereziki poste. Ik. goiága, pálo, tíjera, zutiko.
poste-arri, poste-arrixa. izena. "Base, cimiento sobre el que se coloca el poste." (SB Eibetno).
posté-bíttarte, posté-bíttartia. (d). izena. Etxe baten zurezko egituran, habeartea, postetik postera dagoen tartea.   Espacio entre vigas. Tramua, obria eitten dabillenian, biarbada. “Tramu ontako egurra dok ori”. Ori be esaten da. Egurrak beian preparatzeittuk eta; baiña bestela ba poste-bittartia. Postetik postera poste-bittartia. Don. Ik. abélarte, trámo.
póstre, póstria. (a). izena. PRÓSTE. Postre.
póstura. 1. póstura, pósturia. (a). izena. Apostua. Apuesta. Baietz ik paiño geixao jan, posturia./ Posturia irabazi zotsan. Sin. apostu (Lein.). Sin. aposta. dóble, dóblia. (a). zenbatzailea. Doble. Orrek nere erdirik eztau lan eitten da doble (edo doblia) irabazten dau. Artikuluarekin zein gabe esaten da. Ik. bíkoti, bíkotx. pósturia eiñ. (a). aditza. PÓSTURIA JOKATU. Apostar. Posturia ein ddabe Elgetara zeiñek bixkorrao ixo. 2. postura, posturía. (a). izena. Postura. Tortikulisakin nago postura txarrian lo eittiaittik.
pót eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) PÓTO EIÑ. Rendirse, agotarse. Amargarren tantorako pot ein ddau./ Pot eindda zetorren bizikletan. Ik. étenda, ukatu.
pótaje, pótajia. (b). izena. Potaje.
póte, pótia. (a). izena. Bote, lata de conservas. Inuzente egunian potiak lotzen gontsen autuei. Potia pote, naiz pipar da naiz tomate. esaera. (Eibar) "Oparitutakoari ez zaiola muzin egin behar esan nahi duen errefraua.   A caballo regalado... Potia pote, naiz pipar da naiz tomate, eta laga nai ez badozu.
pótentzia, pótentzia. (b). izena. Potencia. Motor orrek jaukak potentzia.
poté-póteka. (c). izena. El juego del escondite. Antzina desberdinak omen ziren pote-poteka (erdian pote bat ipinita jokatzen zen) eta bale-baleka; guretzat gauza bera ziren. Sin. balé-báleka.
pótijo, pótijua. (b). izena. BOTIJO. Botijo. Sin. murko (Lein.).