Hiztegia
uts. 1. uts, útsa. (a). adjektiboa. Vacío, -a. Armaixua botilla utsez beteta dago.
2. uts. (a). zenbatzailea. Ezer ez, zero. Nada, cero. Bi eta uts irabazi dau Realak. barruko utsa izan. "Gosea izan. Ene! Au da barruko utsa daukatena!" (Lar Antz). utsían. (b). posposizioa. Kantzontzillo, kamiseta, narru... UTSÍAN: Soinean hori soilik dugula. Kantzontzillo utsian urten juan ataira./ Narru utsian jarri zuan plaza erdixan. utsían géldittu. (b). esapidea. UTSÍAN LAGA. Quedar o dejar en cero. Ixa utsian laga zeben Galartza. 3. uts, utsa. (b). zenbatzailea. Gutxi. Casi nada, poco. Lana franko eiñ da utsa irabazten dau./ Utsagatik eneban baztarra jo.
utsa denporan. (c). esapidea. Denbora laburrean. Utsa denporan etorri zan etxia goittik bera. utságatik eta putzágatik asarrétu. (c). esapidea. UTSÁGATIK ETA PUTZÁGATIK NEGARREZ ASI. Huskeriengatik haserretu. Onek umiok utsagatik eta putzagatik asarretzeittuk. Klem.
Ik. pútzak euki. utságatik irabázi. (c). esapidea. UTSÁGATIK GALDU. Gutxigatik irabazi edo galdu.
Utsagatik galdu dau Marinok etapia. utsán úrrengua. (c). esapidea. Eskasa. Sega au utsan urrengua dok.
4. uts, útsa. (c). graduatzailea. Guztizkoa, totala. Tonto utsa dok mutill ori./ Txorimalo utsa dok gure jefia.
Izenaren ondoan ere bai honelakoetan: Diru utsa dok kontratista ori. Diruzale hutsa, alegia. On utsa, kakutsa. esaera. Onegia txarra da.
Ik. Kakuts. 5. uts, útsa. (b). adjektiboa. Soila; edariez batik bat. Puro, sin mezcla. Esne utsa etaraidazu./ Bi uts eta iru kortau kobrau.
6. uts, útsa. (d). adjektiboa. Tortilla utsa esaten zaio Udalan "tortilla frantsesari". 7. útsa!. (c). interjekzioa. Kakazaharra (finagoan). Expresión que indica decepción. Gaur neskatan eingo giñuala ta utsa./ Aurten bakaziñotara joango giñala ta utsa. Ik. kákazarra!, putza!. 8. uts, útsa. (b). izena. Kalea, fubolean edo pelotan, batik bat. Fallo, pifia, sobre todo en el deporte. Porterixa aurrian egundoko utsa ein zeban.
Sin. kále. 9. utsa. (c). da-du izenordaina. Mal menor. Berak esandakua ein biar izaten da, eta utsa aintzen baleki./ Tia dator egunak pasatzera, ta utsa bakarrik baletor./ Etzan ixildu be eiñ, da utsa arrazoia baleu.
10. uts eiñ. (a). aditza. Fallar, errar. Iru egunetan uts ein ddot klasera./ Zeozetan uts ein botsut, barkatu./ Tantua eindda zeukala uts ein zeban. Ik. kále eiñ.
10. uts eiñ. (a). aditza. Fallar, errar. Iru egunetan uts ein ddot klasera./ Zeozetan uts ein botsut, barkatu./ Tantua eindda zeukala uts ein zeban. Ik. kále eiñ.
útsuna, -e, útsunia. (b). izena. Hutsunea. Espacio vacío. Jente asko zeuan, baiña utsuna batzuk pe agiri zien./ Utsuna aundixa dago etxe aretan ama il zanetik.
úutikan!. (c). interjekzioa. Utikan! Amorrua edo haserrea adierazten duen hitza. Ez fregaurik eiñ, ez kuartuak jaso... berandu jaiki ta kalera. Uutikan Zuekin etxaon ze eiñik./ Ainbeste ume, zeekin jantziik ez eta. Uutikan! Mertz.
uxarrían. (c). adberbioa. UXARKA, UXARRÁN, IXURRÍAN. Txerria edo basurdea lurrean muturka. Hozando el cerdo o el jabalí. Txarrixa uxarrian dabill./ Basurdiak patata saillak izurraittu uxarran./ Guk íxurrian esaten juau. Txarrixa ixurrian dabill, ixurtu ein ddau. Don. Sin. iñuska (Eib.). Ik. múturka, ixúrtu.
uxatu. aditza. UXAATU (IZAG ANTZ). Espantar. Ortu dana oilloz beteta zeuan, da jun nitzanian danak uxatu nittuan. (Lar Antz).
Ant. uxatu.
uxuxuan. adberbioa. "Soman, aitzakia dela eta, horiek direla eta ez direla. Errebajen uxuxuan jendia uari zebillen, baiña ezeuan ezer." (Lar Antz)
uztargílle, uztargillía. (c). izena. Uztarriak egiten dituena. Yuntero. Uztargille langintzia akabau zan.
uztárri. (Eibar) BUZTARRI (EIB.). 1. uztarri, uztarríxa. (b). izena. Yugo.
uztarri baten ipintzeko modukuak. (c). esapidea. Biak antzekoak. 2. uztarri, uztarríxa. (d). izena. Etxearen egituran, aidean geratzen diren osagaiak uztartzen dituen egurra. Uztarriak tximiniarako leihoak edo eskailera-zuloak egin behar direnean dira beharrezkoak, moztutako kuartoiak edo kapirixoak bertan dutelako asentaleku berria. 3. uztarri, uztarríxa. (d). izena. Dolareko ardatzean, azpiko ohola zanpatzen duena. Muela (?) del lagar. Lelengo tablia bota, gero beste orrek, senduauak, da aren gaiñian etortzen zan uztarrixa, aura goittik bera datorrena ejian, aura ezta apartatzen, aura betik an ibiltzen da gora ta bera. Don.