Hiztegia
putzurrittu. aditza. (Aramaio) "Handitu (aurpegia eskuarki).
Baiñe arpegixe putzurrittute auken." (Orm Aram).
putzúsaiñ, putzusáiña. (c). izena. Puzkar usaina. Olor fétido. Mekauben, au da putzusaiña dagona.
putzúsaiñak euki. (c). esapidea. Harro-usainak, lainezak euki. Personiak pe putzusaiña ero, indiferenzia ero; arrokerixia ero; putzusaiña. Orrek dauzka putzusaiñak: arro-usaiñak. Klem. Pluralean gehienetan. Sin. pútzak euki.
puxeta, puxetia. (b). izena. (Leintz, Oñati) PUJETA. Lixiba. Colada.
puxetia jo. aditza. Lixiba egin. Errekak ur asko daramanean, sorgiñak puxeta joten dabiltzala esan ohi da. (Izag Oñ).
Sin. líxibia eiñ.
púxika. 1. púxika, púxikia. (c). izena. Globo. Aitta, erosidazu puxikia. Lehen txerri-puxikak ziren buruhandiek erabili ohi zituztenak. Gomazkoei ere puxika deitu izan zaie beti Bergaran, nahiz eta gaur "globua" dioen haur eta nagusi askok. 2. púxika, púxikia. (c). izena. TXIXA-PUXIKA. Mazkuria. Vejiga. Puxikatik operau dabe. Txixá-púxika ere bai.
puxikako katarro, puxikako katarrua. izena. "Cistitis. Neguan puxikako katarruakin gaizki ibiltzen naiz." (Lar Antz) 3. púxika, púxikia. (c). adjektiboa. Emakume harro samarra. Envanecida. Politta bazan, baiña puxikia galanta.
puxká bat. (a). zenbatzailea. PUXKÁT, PIXKÁ BAT, PIXKÁT. Apur bat. Un poco. Emoidazu diru puxka bat. Badira S ahoskatzen dutenak ere: PUSKAT, etab. Ik. apúr bat, kisí bat, pittín bat.
puxkánaka. (b). adberbioa. PIXKÁNAKA. Poquito a poco. Kandelia puxkanaka-puxkanaka gastatzen da.
Sin. ápurka.
puxkatían. (b). adberbioa. PUXKÁ BATÍAN. Denbora dezentean. Durante bastante tiempo. Oinddio puxkatian etxoin biozue, autobusan zain bazarete.
puxkéta. 1. puxketa, puxketía. (a). izena. Zatia. Trozo, pedazo. Emoiozu ogi puxketa bat. ogi puxketian modukua izan. esapidea. Pertsona ona izan. 2. puxketa, puxketía. (c). posposizioa. (adierazkorra.) Jeneralean NESKA edo MUTIL-en atzean jarrita, ederra, bikaina. Aura azi da neska puxketia./ Zelako mutill puxketia dagola Karlos.
púzkar, puzkárra. (a). izena. ÚZKAR. Pedo. Zeiñek bota dau puzkarra. Ik. putz. . esaera. (Antzuola) (Lar Antz).
puzkar bero, puzkar berua. izena. "Puzkar ixila, usain haundia eta txarra duena. Orrek botatze ittu puzkar beruak, bere onduan ezin dda eon." (Lar Antz) puzkarka. (b). adberbioa. UZKARKA. Puzkarrak botatzen. Goiz osua puzkarka daroiat.
puzkárrontzi, puzkárrontzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Puzkartia. Pedorrero, -a. Oin be bota dok e, puzkarrontzi. Ik. purrutéro, puzkárti.
puzkárti, puzkártixa. (c). izena. Pedorrero. Kendu emendik puzkartixoi. Ik. purrutéro, puzkárrontzi.
púztu. (a). da-du aditza. Inflar(se), hinchar(se). Puztuidazu puxikia. Erruberei buruz "inflau" gehiago. txakúrra puzten ibilli. (c). esapidea. Aurpegi zikina duten neska-mutikoei zera esan ohi zaie: Zer, txakurra puzten ibilli aiz ala? .
ra. 1. ra-ra. onomatopeia. Ebagitzearen onomatopeia.
2. ra. onomatopeia. "Zeozer tarraztaka edo tiraka eruatia. Hemen zestua ipiñi lurrian eta pagatxa tira ta rrra!, haraxe." (SB Eibetno)