Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txorixero
txotxo
txórixo, txórixua. (a). izena. Chorizo.
txorokil, txorokilla. izena. (Eibar) "Garandutako artaburua. Txorokillekin su aundixaua egin genduan soluan. Sin. artákaskara.
txórro.
© Jaione Isazelaia
1. txórro, txórrua. (a). izena. Grifo. Txorrua zabalik laga dozu.
2. txórro, txórrua. (b). izena. Ur-emana.   Chorro, cantidad de agua que emana por ej. de un grifo o un caño. Egundoko txorrua dauka Lezango itturrixak.
© Jaione Isazelaia
txorroki, txorrokixe. izena. (Leintz) Arte-orria, neguan beste jakirik ez zenean ardiei ematen zitzaiena. Ik. orróillo.
txorrómorroka. (a). Haur jolas ezaguna. Bixkarreko galantak artzen die txorromorroka. Txorro, morro, piko, tallo (edo kallo), ké esaten da kontatzerakoan. AMA du izena ilararen aurrean zutik dagoenak.
txorrostára. 1. txorrostara, txorrostaría. (c). izena. Chorrito de líquido, de bebida, generalmente. Kafia pattar txorrostara batekin gustatzen jat. 2. txorrostara, txorrostaría. (c). izena. Txori-txioa.   Gorjeo de pájaro. Zozo txorrostarak entzun jittuat sagastixan.
txorta. 1. txorta, txortía. (c). izena. Narruta, narrutan egitea. Ari be gustatzen jakok pa txortia. Ondorengo formetan ia beti. txórtan eiñ. (b). du aditza. Larrutan egin.   Hacer el amor, follar. Gaur enajoiak etxera txortan ein barik. Azen.: txortán ere bai. Sin. narrútan eiñ, txortía jo, narrúa jo, jo. txortía emon. (d). dio aditza. (lagunartekoa.) Emakumeak gizonari larrutan "utzi" edo. Harkoia oso. Kriston morreua bai, baina itxuria etxotsan txortia emon./ Ik segi or; orrek txortia emuten bosk ez aiz makala. Ik. txortía jo. txortía jo. (b). dio-du aditza. Larrua jo. Behiñ an dagon ari jo najotsan txortia. Basto samar jotzen du askoren belarrira. Sin. narrútan eiñ, txórtan eiñ, narrúa jo, jo. 2. txorta, txortía. (b). Ik. sórta.
txortabar. 1. txortabar, txortabarra. (c). izena. (Eibar) Abar-sorta. Sin. abar-sórta. 2. txortabar, txortabarra. (d). (Eibar) Antzinako tabakorri klase bat. Oillo-saldia edo dalako orrek eztarri guztia pikatzen jok, orrek aintziñako txortabarrak baiño txarraguak dittuk. (SM Zirik).
txortalári, txortalaríxa. (c). izena. Narru-jolea.   Follador,-a. Ori txortalari fiña izangok. Sin. narru-jotéille, narrutalári.
txortáldi, txortaldíxa. (b). izena. Narruta saioa.   Sesión de hacer el amor. Bazkalostian txortaldi bat pe eztok txarra izeten./ Bi gaztek, geure begixen aurrian, arek ein juen txortaldixa. Sin. narrutáldi.
txortxor. 1. txortxor. (c). Berriketa hotsaren onom. Berriketa hots horrek molestatzen duenean, batik bat. Klase atzian jarri eta egun guztia txortxor eta txortxor. Sin. txalan-txalan. (Eib.). 2. txortxor, txortxorra. adjektiboa. Pertsona jarduntsua, berritsua, isiltzen ez dena. Ikusiko baziñu zelako txortxorra dan gure mutikua etxian... eta kalian berriz mutua emoten dau./ Ori da gauzia txortxorra! (Lar Antz). 3. txortxor. (c). Txori-kantuaren onom. Etxazpixan dabill bidiarrua txortxor da txortxor.
txósna, txósnia. (c). izena. Txabolatxoa. Kalekoez ia bakarrik.   Caseta de feria, de estación, etc. Txosnia ba kasetia ero; ola kale inguruko zera danian, estaziñoko txosnia ero, esan izan zan, banderistian lekua ero. Klem./ Or badare ba txosnak, arek ortuak zien len. Mertz.
txost. 1. txost. (c). interjekzioa. Pelotan, pelota txokoan sakerik ez egiteko moduan sartzen deneko onom. Pelotia kruzau eitte jok orrek, eta batian txost eta bestian txost, zeiñek jaso pelotia./ Txost ein jok, bestela jasoko najuan. 2. txost. onomatopeia. "Meter algo en un sitio." (SB Eibetno).
txostáda, txostadía. (d). izena. Pelotak txokoan sakerik egiten ez dueneko jokaldia.   Jugada en que la pelota no bota por dar en el vértice del suelo y la pared. Ogetak botatzen zittuan txostadak etxeuan eruateik.
txota, txotia. (c). izena. Sota en el juego de cartas. Sin. txanka.