Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txorixero
txotxo
txotxo. (b). Muchacho, en vocativo. I, txotxó, zeiñek apurtu jok kristala? Izen propio bezala deklinatua. Zenbait familiatan etxeko mutilez esan ohi da; sarri ironiaz eta errieta doinu apur batez: Gaur be gure txótxoi aaztu jako ogixa ekartzia. Erreparatu azentuazioan.
txotxo-bérba, txotxo-berbía. (d). izena. TXOTXOLO-BERBA. Berbetarako era txotxoloa. Mertzedesek Bergarako kalean euskaraz oso gaizki egiten dela diosku honela: Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa, konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Dana olakoxe txotxolo-berbia dago Bergan. Mertz./ Txotxolo-berbak dia gaizki esandako berbak. "
txotxólo, -a, txotxolúa, -ía. (a). adjektiboa. Necio, -a, pedante. Bere bizi guztian txotxolo aundi bat izan da. Ik. txátxala.