Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txixa-arrára
txolo
txixa-arrára, txixa-arraría. (c). izena. TXIXA-ARRASTÁRA, TXIXA-ZARRASTÁRA. Meada. Txixa-arrara majua ein jotsan arboliai.
© Jaione Isazelaia
txixa bédar, txixa bedárra. (d). izena. . Verbascum thapsum.. Gordolobo. Bi urtean hazten den landare hau oso handia egiten da. Lorea ere oso handia du, artaburu formakoa, horia. Lehortzen denean hauts handia izaten du. Lekuko batek TE, téia, deitzen dio. Beste batek beste belar klase bati esaten dio, baina ez dakigu bere izen zientifikoa.
txixá-érreka. 1. txixá-érreka, txixá-érrekia. (b). izena. Txixa-arrasto handia. Txixa-errekaz beteta zeuan kalia. 2. txixá-érreka, txixá-érrekia. (b). izena. (adierazkorra.) Txixa-arrara. Azelakotxe txixa-errekia bota doten.
txixagúra, txixaguría. (a). izena. Ganas de orinar. Txixaguriak nago goiz guztia. TXIXAGURIAK EGON. Txixaguriak nago goiz guztia.
txixaíñan. (b). adberbioa. Txixaginan, txixa egiten.   Meando. Txixaiñan arrapau najok aguazillak. Eta TXIXAI Ik. kakaíñan.
txixaiñéro, txixaiñerúa. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Txixatia (haur.).   Meón, -a. Andereño, txitxaiñero esan dost Gorkak. Burla edo deiki bezala, batik bat. Ik. kakaiñéro, txixáti.
txixá-puxika, txixá-púxikia. (c). izena. PUXIKA. Vejiga. PUXIKA soilik ere bai.
txixáti, txixátixa. (c). adjektiboa. Meón, -a. Ik. txixaiñéro.
txixátoki, txixátokixa. (c). izena. Txiza egiteko lekua.
txókante, txókantia. (c). adjektiboa. Chocante, raro. Gaur egunian ezta txokantia erozein baserrittarrek inglesez jakittia./ Ori baiño gauza txokantiauak ikusittut.
txókatzeko, txókatzekua. (b). izenlaguna. Harritzekoa, harrigarria.   Anormal, extraño. Txokatzekua da Mikel kafia artzera ez etortzia./ Ezta txokatzekua etxe aretatik alde ein nai izatia.
txokáu. (b). zaio aditza. Harritu. Extrañar. Etxata bape txokatzen ainbeste umekin zoratzia. Sin. estráiñau. txokáuta egon. (b). esapidea. Harrituta egon. Txokauta nago zela eztaben diar eitten.
txóke, txókia. (a). izena. Choque. txóke eiñ. (a). aditza. Chocar. Bi trenek txoke ein ddabe. Sin. tope eiñ.
txokiatzaile, txokiatzailila. izena. (Eibar) "Armerixako ofiziuetako bat. Eskopetian katua edo txakurra puntuan ipintzia zan bere zeregiña." (SB Eibetno).
txóko. 1. txoko, txokúa. (b). izena. Frontoian, ezkerreko pareta ingurua. Dejada ederrak eittu txokuan. Ik. zóko. 2. txoko, txokúa. (c). izena. Bazterra.   Rincón. Txoko baten botata zeren traste guztiak. 3. txoko, txokúa. (c). izena. Sorlekua, bizilekua, lanlekua, testuinguruaren arabera. Bakoitzak bere txokua maitte dau.
txokólate. 1. txokólate, txokólatia. (a). izena. Chocolate. EITTEKO TXOKOLATIA esaten zaio urtuta hartzen denari. Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika. 2. txokólate, txokólatia. (c). izena. Lokatza (irudizkoa). Zuen etxe aurrian jak txokolatia. 3. txokólate, txokólatia. (c). izena. Nahaste-borrastea. Oinddio gure taillerrian urtengo jok txokolatia. TXOKOLATIA(edo MOROKILLA) urten, gehienbat.
© Jaione Isazelaia
txokolatera, txokolateria. (c). izena. Txokolatea egiteko ontzi kirtenduna.
txolet, txoléta. (b). izena. (Ubera) Antosina. Cazoleta de metal para beber agua. Sin. antósiñ.
© Gorka Ortega
txóliñ, txolíña. (c). adjektiboa. TXALIN (ARAM.). Pertsona berritxu eta kaskariña.   Persona charlatana y casquivana. Elgetan bada bat “Txoliña” gaitzizena daukana. Emakumeez, batik bat. Sin. burúariñ, kaskáriñ.