Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
tirua artu
tokámentu
tirua artu. esapidea. Txondorrak edo tximiniak indarra hartu ondo tiratzen duelako. Gero nola demaseko tirua artzen daben orrek... Mateo.
tírua bota. 1. tirua bota. (a). aditza. Disparar. Ikusi orduko tirua bota najotsan erbixai. Sin. tiro eiñ, tirátu. 2. tirua bota. esapidea. "Gezurra edo exagerazio bat esan. Orrek botatze jittuk tiruak!" (Lar Antz). 3. tírua bota. esapidea. "Hizkuntza baten gaizki esaten den hori eta horrek sortzen duen belarriko mina, 'dundurixua'. Gure mutikuak botatze jittuk tiruak, euskeraz aaztu in bi jaku, ze da baiña au." (Lar Antz)
tírua eiñ. 1. tírua eiñ. (a). aditza. Explotar. Tirua ein ddau kubiertiak. 2. tirua eiñ. (a). aditza. TIRO EIÑ. Disparar. Zeiñek ein ddau etxeaurrian tirua? 3. tirua eiñ. (c). esapidea. TIRO EIÑ. Kirolari batek pot egin azkarregi hasteagatik. Amargarren kilometruan tirua ein najuan./ Mindegiak tirua ein juan azkenengo tronguan./ Tiro galantak egon zittuan azkenengo maratoian.
titára, titaría. (b). izena. TITERA (ARAM.). Dedal.
titi, titíxa. (b). izena. Teta. Titi polittak dauzka neska orrek. titíxa artu. (a). du aditza. Mamar. Oso ondo artzen dosku titixa. Ik. petxúa artu, bular. titíxa emon. (a). dio aditza. Amamantar. Ez i dotsa titirik emon biar. Ik. petxúa artu, bular. titíxa émutiai laga. (b). Destetar. Sin. bularra emutiai laga.
titíarro, titíarrua. (d). adjektiboa. Titi tenteak dituen emakumea.   Mujer de tetas tiesas. Alako titiarro batekin ikusi najuan.
titíaundi, titíaundixa. (b). adjektiboa. Titi handiak dituena. Mutillak pe izaten die titiaundixak.
titi-búru, titi-burúa. (d). izena. Pezón de persona. Ik. tití-púnta.
titijórra, titijorría. (c). izena. (lagunartekoa.) Titi ikuketa edo azterketa.   Acción de palpar o magrear tetas. Ze, atzo naikua titijorra eiñ eban rubixa arekin? Inesiboan, batik bat. titijorrán. 1. titijorrán. (c). adberbioa. Titiak ikutzen. Dantzan baiño geixao titijorran ein giñuan. 2. titijorrán. (c). esapidea. Kolpe zorririk jo gabe emakumea. Egun guztia titijorran egonda eztago ezer. Ik. potrojórra.
titíko ume, titíko umía. (b). Niño de teta. Titiko umia ziñan gerriak urten zebanian./ Titiko umia emoten dozu.
titill, titillak. izena. (Eibar) "Mollejas de cordero." (SB Eibetno).
titi-mútur, titi-mutúrra. (c). izena. Pezón de persona. Sin. tití-púnta.
tití-púnta, tití-púntia. (b). izena. Pezón. Titi-puntak erre zotsen kuartelian. Taberna giroan, adar-puntak ere esaten zaie nesken titi zorrotzei. Egongo dok Miuraren bat San Ferminetan adar-punta txikixauekin. Sin. titi-mútur.
titirri, titirrixa. adjektiboa. (Eibar) "Pazientzia, egonarririk gabekoa.   Impaciente. Titirrixa danetik ezin geldik egon.
toalla, tóallia. (a). izena. Toalla.
tóbera, tóberia. (d). izena. Ermentariaren sutegira auspoak edo haizegailuak sortzen duen haizea eramaten duen tutua.   Tobera. Auspua eraitteko toberia, bai toberia. Gero emen zulotik urtetze otsan aixia; zenbat eta bizkorrau eragin dda aixe geixau. Inaz.
to berba eiñ. esapidea. (Leintz) Hika berba egin. Orrek to berba itten dau. Ik. íka.
toitx. interjekzioa. "Ardiei deitzeko modua. Toitx, toitx, toitx... ta etorri itte zien." (Lar Antz) Sin. toz.
tóka, tókia. (d). izena. Toka jokoa.   El juego de la toca. Amatiñon be bazuan tokia; orduko sardantei geixenetan izete zuan. Klem. Ik. doke joku, tokera.
tokámen, tokaména. (d). izena. Herentzia partea. Ik. senipárte.