Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
petátxu
pikadúra
petátxu, petatxúa. (b). izena. Remiendo. Praka orri petatxua ipiñiozu. Sin. adábakiñ, mániki.
© Gorka Ortega
petenáda, petenadía. (d). izena. Ganadu ostikada.   Coz. Mekauben, orrek jaurtzen jittuk petenadak. Pluralean, batik bat. Etim.: Petain mariscal frantsesa, Munduko I. Gerratean famatu bihurtu zena Ik. ostikára, olata.
péto. 1. péto, pétua. (c). adjektiboa. Benetakoa, tipikoa.   Auténtico, -a. Zuen aittajuna zuan basarrittarra petua./ Auxe dok Urbixako gaztai petua. 2. péto, pétua. (c). adjektiboa. Berdin-berdina. Pertsonen antzaz ari garenean gehienetan.   Igualico igualico. Aittan peto-petua da. P 3. peto eiñ. (d). Porrot egin. Denda txikixak peto eiñ dabe eta oiñ danok Eroskira goiaz.
pétral. 1. petral, petrála. (b). adjektiboa. Zazpikia, gogaikarria.   Fastidioso, -a, quisquilloso, -a, impertinente. Beti faltak topatzen zabitz petraloi alakuoi. Ik. gogaikárri, petrálontzi, ipúrterre. . (c). esaera. "Gaizki samar" adierazteko erantzun elebidun umoretsua. —Qué tal? —Bastante petrál. 2. petral, petrála. (d). izena. Uhala? Petral gorrixekin [idiak]. (Aran Gatz).
petráldu. (c). da-du aditza. Petral bihurtu. Aspaldixan ziero petralduta dabill zuen neskatillia.
petrálontzi, petrálontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Oso petrala. Ik. petral.
petríkillo. (d). izena. Broma abarrean sasi-mediku afizioa dutenez esana.   Se llama así en tono de broma a los que tienen aficiones curanderas. An, badator gure petrikillo bedar-sendorra dendan erositta./ Aspaldixan petrikillo majua eindda zare zu bestiendako, baiña zeuretako.
© Jaione Isazelaia
pétrill, petrílla. (b). izena. Kamino bazterrean egon ohi den horma edo porlanezko hesia.   Pretil. Petrilla apurtu ta errekara joan zan kotxe ta guzti.
pétriñ, petríña. (c). izena. PETRIÑA, -IA. Cinturón. Askok zintturiai petriña esaten dotsa./ Pétriñia or goialdian esaten dok, Mondraue eta ortik gora, pétriñia. Don. Sin. zinttúra, zintturóe, -i.
petrólio, petróliua. (c). izena. PETRÓLEO, -UA. Petróleo. Gaur egun PETROLEO gehiago.
petrólio-óntzi, petrólio-ontzíxa. (d). izena. Lámpara de petroleo. Kurtzelua aretxek zeban izena, petrolio-ontzixak. Karburuakin bazan kandilla esaten zan, eta petroliuakin bazan kurtzelua. Don.
pétxera, pétxeria. (d). izena. Pechera, especie de sostén antiguo. Etzan oingo sostenen moduan; zan jaztekua, txaleko bat balitz bezela, puntilladuna lepuan, puntilliakin, da gero emen estutu zela eitten zan loturan ba, puxkat lotu eitte zan aurrian, txalekua, da orduan ba puxkat petxuak gora eusteko ta ola. Petxeria. Don. Uste dugu gorontz eta petxera gauza bera direla. Ik. gorontz.
pétxu, petxúa. (a). izena. Paparraldea.   Pecho. Baloiak petxuan jo nau. Paparra kanpoko aldea da eta petxua bai kanpoa eta bai barrua. petxúa artu. (b). (eufemismoa.) PETXÚA EMON. Titia hartu edo eman. Ik. titi, bular. petxúa etara. (d). Sacar pecho. Kriston otza eiñ arren an jebillan petxua etarata./ Ein ddokena eindda gero ez etorri ona petxua etarata Harrosko samarrengatik ere esan ohi da.
petxúko, petxukúa. (c). izena. Birikietako gaitza. Tuberculosis. Len jente asko iltze zan petxukuakin. Sin. pulmóiko. petxútik egon. (c). PETXUKUÁKIN EGON. Petxuko gaitza izan, tuberkulosia, alegia. Aren anaia petxutik zeuan.
pezeta. 1. pézeta, pézetia. (a). izena. Peseta. Pezetiaatik duroik ez. esaera. "Inork ez du ezer erregalatzen." (Lar Antz) 2. pézetak. (c). izena. . Ik. júdas lóra.
pído!. (b). interjekzioa. Ezin da, debekatuta dago, ume jolasetan.   "No vale", en los juegos infantiles. Pido oe azpixan ezkutatzia./ Kontatzen dan bittartian begiratzia pido! Ik. piédre.
piédre. (d). Haur jolasetan "mala", falta. Txirikilla sasi artera bota ezkero piedre da. Gaztelerazko "pierde"-tik, ziur asko. Sin. mala. Ik. pído!.
piétarri, piétarrixa. (d). izena. Lixiba jotzeko harria. Don. Sin. albérgarri, lixíbarri, puxetarri.
piéza. 1. pieza, piezía. (a). izena. Pieza. Fabrika batetik bestera pieza karriuan ibiltzen da./ Ezta pieza aundixa biar gizon galanta errenditzeko. Pikardiaz esan ohi da emakume txikiak gizon handia (edo alderantziz) «zuzen» erabiltzen edota ohean asetzen duenean. 2. pieza, piezía. (b). izena. Pieza musical. Eta gero Bidekutzian bi, toketak esaten gontsan, bi pieza, toketak zien orduan. Azkonaneko aurrian beste bi pieza. Sot. (AA BergEus, 334. o.). Ik. tóketa.
piezakuan. adberbioa. (Eibar) "Trabajo a destajo.   Bihargiñari ordaintzeko moduetako bat: produzitzen daben piezako hainbeste. Eibarren piezakuan eittia nahixago izaten dau bihargiñak." (SB Eibetno).