Hiztegia
tapáu. 1. tapáu. (a). da-du aditza. Tapar(se). Ik. apurtu, estali. 2. tapáu. (c). aditza. Herri kiroletan, bestearen marka hobetu. Iria tapau baietz! Sin. ondu.
tárdantza, tárdantzia. (c). izena. Tandanza. Tardantza barik etortzeko esan dotset, baiña ikusi ze ordu dan.
tária, tária. (c). izena. Tarea. Oinddio taria luzia geratze jaku, baiña illundu aurretik akabau bia da patata sartzia./ Gaurko taria eztou akabau oinddio. NOR mugb. eta mugt. berdin.
tarran, tarrana. (c). Esnea edo txokolatea egosi ondoren, ontziaren hondarrean eta alboetan itsatsita gelditzen dena. Txokolatia egitten dogunian, tarrana izaten da estimauena. Ik. arroka.
tarrapatan, tarrapatana. adjektiboa. "Pertsona saltseroa, denean sartzen dena. Joakiña tarrapatan bat izen da, danekin sosio itten dala." (Lar Antz).
tarrapatata, tarrapatatia. adjektiboa. "Nabarmentzen denari, bere burua erakusten duenari esaten zaio. Ori da tarrapatatia!" (Lar Antz).
tarrasían. (b). adberbioa. Arrastaka, narrasean. A arrastras. Ez ekarri tarrasian maixa./ Tarrasian etara giñuan tabernatik. TARRASIAN ETARA, EKARRI... Aktiboa ia bakarrik. Ik. narras.
tarrasko, tarraskue. adjektiboa. (Aramaio) Ganorabakoa. Aze tarraskue ori be, ikusten dok zelan datorren! (Orm Aram).
tarrát!. (b). Ehuna urratzen dela adierazten duen onom. Makurtziaz batera tarrat ein zosten prakak. Ik. arratára.
tart!, dart!. (c). Haustura edo etenduraren onom. Kristal orrek, kontuz ibilli ezian, tart.
tart eiñ. (c). aditza. (adierazkorra.) Hautsi, eten. Sokiak tart eiñ da danak ankazgora.
tart eindda egon. (c). esapidea. Burutik jota egon. Ori tart eindda dago.
tartamútu. 1. tartamutu, tartamutúa. (c). izena. Hiztotela. Tartamudo. Anai bixak die tartamutuak. Hiztotelari esaneziña daukana ere esaten zaio. Sin. tartako (Eib.). 2. tartamutu, tartamutúa. (c). izena. Esanezina. Tartamudez. Nerbioso jartzen danian tartamutua eitte jako./ Felipek egundoko tartamutua dauka. TARTAMUTUA EUKI, edo EGIN. Sin. esáneziñ.
tártana, tártania. (b). izena. Ibilgailu zahar eta destartalatua, autobusa, batik bat. Tartana. Elgetako “Osintxu-n tartanan joate giñan txikittan Arantzazura. Ik. kátxarro, katxárrozar, kárraka.
tárte, tártia. (b). izena. Bi leku edo gertakariren arteko unea. Espacio entre dos lugares o momentos. Bi klasien artian tartetxo bat izangozue komunera joateko./ Ez ari orren tartian sartu, gaixki urtengok eta.
Ik. bíttarte. tártian izan. (b). esapidea. Partean izan. Estar en el ajo, participar en el asunto. Atzo burrukia egon zan Tartufuan da zuen semia be tartian ei zan.