Hiztegia
tárteka. (c). adberbioa. A ratos. Entre medio, entre espacio y espacio. Bakarrik tarteka artzen dau eskribitzeko astixa./ Garisaillak, tarteka, arrixak apurtuta zeren.
tárteko. 1. tárteko, tártekua. (b). izena. Senidea, urrutikoa gehienbat. Pariente, sobre todo referiéndose a los lejanos. Gu lengo Bergako alkatian tartekuak ga./ Eztakitt lengusuak ala ze dien baiña tartekuak bai beintzet. Ik. seníttarte. 2. tarteko, tartekua. (c). izenlaguna. Ez handia eta ez txikia, erdikoa, "ertaina" delakoa. Mediano, el del medio. Eztot ez karuena ta ez merkiena artuko, tartekua./ Kosme iru anai-arrebetatik tartekua da. Ik. bíttarteko, erdiko. 3. tárteko, tártekua. (c). izena. Beraien artekoa, taldekoa. Compinche, colega. Burruka plantak eitten ibili zien bi kuadrillak tartekuak zittuan./ Lapurran tartekuak arrapau dittue baiña lapurra ez. Ik. tártian izan.
tas-tas emon. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Jo, pasada eman. Pegar. Geldik ezpazare tas-tas emungotsut.
tatárras. (b). adberbioa. Arrastaka. Tatarras eruan biar izaten dou medikuana. Dena dela, ondorengo esaldia ere entzun daiteke: Labandu ta tatarras etorri naiz kamiñoraiño. Ik. narras.
tati!. (c). interjekzioa. "Umeari, jolas moduan, kentzean esaten da; gauza bat ematearen eta kentzearen keinua egiten zaionean." (Lar Antz).
tati eiñ. (c). esapidea. (Eibar) Zirkin egin, ihes egin. Bazan, olako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana. (SM Ezten).