Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
danga-dánga
debére
danga-dánga. (c). DRANGA-DRÁNGA. Trago handiak eginez edaten dela adierazten duen onom. Pitxarra esku bixekin artu eta danga-danga eran neban.
dangára, dangaría. (d). izena. Trago. Baietz dangara baten botilla osua eran. Gutxi erabilia. Sin. trágo.
dántza, dantzía. (a). izena. Danza, baile. Dantza berri bat ikasi dot./ Dantzia dago frontoian. dantzan eiñ. (a). aditza. Bailar.
© Ezezaguna
dantzá-prémixo, dantzá-prémixua(k). izena. Dantza-lehiaketa.   Concurso de baile al suelto. Urkiolan dantza-premixuak eren; eguna zabaldu orduko etxetik urten, irugarren premixua etara ta illunerako berriz oiñez etxera./ Markiko Tomas dantza-premixotan asko ibilittakua zan. Pluralean lehiaketa zentzuan. Esan daiteke singularrean ere honelakoetan: Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.Tomasek irugarren dantza-premixua etara zeban.
dantzáleku, dantzálekua. (b). izena. Dantza egiteko lekua.
dantza-lótu, dantza-lotúa. (c). izena. Neska-mutilak elkarri helduta egiten den dantza.   El baile "agarrado". Azkoittin dantza-lotuik etzan lenao. JJp. Bi hitz gisa ere bai: dántza lotúa. Sin. agarrau.
dantzan eiñ. (a). aditza. Bailar.
dantzári, dantzaríxa. (a). izena. Dantzan egiten duena. Dantzari dotoria da Mikel. Etxe bakoitzian dantzari bat naikua. esaera. "Etxe bakoitzean gastatzaile bat edo firin-faran ibiltzen den bat nahikoa." (Lar Antz). Oillo gosia kantari, neska gaztia dantzari. esaera. (Antzuola) "Oiloa goseak denean kantatzen hasten den bezalaxe, neska gaztea beti dago dantzarako prest." (Lar Antz) dantzarixak ipiñi. (Eibar) "Dantzari taldia osatu eta dantzan erakutsi. Zenbat dantzari ipiñi ete zeban horrek, mordua, asko." (SB Eibetno)
dantzá-sóiñu, dantzá-sóiñua. (b). izena. Dantza egiteko balio duen soinua.   Música bailable. Dantza-soiñua entzun ezkero ezin geldik egon.
dantzáu. (c). du aditza. Bailar. Naparruako Gutxi erabilia. Zerbait dantzau denean ia bakarrik. Bestela dantzan eiñ.
dar-dar. onomatopeia. "Hotzak eta bildurrak eragiten daben ikaria. Hotzan hotzak dar-dar-dar nekan gorputza." (SB Eibetno)
© Jaione Isazelaia
darátillu, -o, darátillua. (c). izena. TARATULU (EIB.). Daratulua.   Taladro para madera. Egurrian zuluak eitteko daratillua erabiltzen da. Txikiari eztanbedar. komentario 1 Sin. látro. Ik. bárautz, eztánbedar.
dardáizu, -o, dardaizúa. (c). izena. Dardarizoa, dardara.   Temblor Azkenengo lurrikaria izan zanian egundoko dardaizua sentidu zan etxe barruan. Sin. dardára.
dardára, dardaría. (b). izena. Temblor, vibración. Kotxe onen barruan alako dardara bat sentitzen da. Dardara eta dardaizu Sin. gisa entzun daitezke. Agian pertsonena gehiago dardara eta gauzena dardaizu. dardáraz. (b). adberbioa. Temblando. Guardazobillak ikusi orduko dardaraz jartzen da./ Otzak dardaraz nago.
dárixola. (a). adberbioa. Dariola. Odola darixola dago./ Fregaderako tubua darixola zeuan. «Zerixola» ez da esan ohi. Ik. járixo.
dart. Ik. tart!.
datórren, datorréna. (a). esapidea. DATORRENA DATORRELA. El próximo; (mes, año, semana  ). Datorren astian da konziertua./ Eztakitt noiz dan ilbete, aste ontan ala datorrenian. DATORRENA DATORRELA. esap. Gerta dadila gerta beharrekoa. Gauzak ondo eitten aleginduko ga eta gero datorrena datorrela.
débalde. (a). adberbioa. Doan.   De balde Debalde eztago ezer. Don debalde gosiak ill ei zuan. (d). esaera. Gauzak doan egiten dituenaren azken txarra iragartzen duen esaera. Ik. dúan.
debékau. (d). du aditza. Galerazi.   Prohibir. Erribasuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil Proibidu entzun izan dugu ia beti, baina adineko zenbaitek erabiltzen du debekau. Gaur egun debekatu normala da berriz.