Hiztegia
bápo. 1. bapo. (b). adberbioa. Ederki. Estupendamente. Bapo bazkaldu giñuan atzo Zumelagan.
BAPO JAN, bizi, ibili, jirau... 2. bapo!. (c). interjekzioa. Ederki izan be! Zuk etxia zikinddu ta nik garbittu biar, ezta? Bapo! 3. bápo!. (a). interjekzioa. (haur hizkera.) Oso ondo. Haurrei esan ohi zaie zerbait ondo egin dutenean (jan, puzzlea...). Muy bien. Expresión con la que se aplaude a los niños alguna acción. Bapo! Lenteja guztiak jaittuzu.
Baita zerbait amaitu dela esateko: Oiñ pelotia bapo. Oera joateko ordua da. 4. bápo, bápua. (c). adjektiboa. Ederra, itxura onekoa. Hermoso, -a. de buena presencia, excelente. Gizon bapua dago oinddio Iñasio./ Bizimodu bapua daroia orrek.
Mugatuan bakarrik. Etim.: «guapo» (?)
bára, bária, -ak. (d). izena. Zaldi karroaren partikak. Limonera, cada una de las dos varas del carro de caballerías. Onei bara esaten jakue. Don.
baránda, barandía. (c). adjektiboa. Pertsona bihurri, lotsa gutxiko eta ausartengatik esan ohi da. Dícese de las personas inquietas, desvergonzadas y decididas. Tiene sentido peyorativo. Oin sosegauta dago baiña gaztetan baranda majua izandakua da./ Etortzen zan nausixa. Gure Meltxoran ondorian gorputz da anima, Luis, etxeko semia. Ará, zuan baranda bat demasa. Eli.
baratéro, baraterúa. (c). izena. Frontoiko pelotak zaintzeko eta baratoa kobratzeko ardura zuen pertsona. Baratero. Barateruak pelotaik gogorrenak emute joskuan guk biguntzeko.
bárato. 1. bárato, báratua. (c). izena. Pelota eta frontoia alkilatzeagatik frontoiko barateroak kobratzen zuena. Barato. Lo que cobraba el baratero por alquilar el frontón y la pelota. Askotan ezkiñuan izaten ezta baratua pagatzeko diruik pe.
2. bárato, báratua. (c). izena. Kartetan egiteagatik tabernariak kobratzen zuena. “Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa?” Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil.
baráu, baráua. (b). izena. BARÚ (ANG.). Ayuno. Aintxiñan baraua sarri izaten zan Garizuman.
baráu eiñ. (b). aditza. Ayunar.
barau eta bijilixa egon. (c). esapidea. Larrurik jo barik egon. Aspaldixan barau eta bijilixa najaok.
baráu-egun, barau-eguna. (b). izena. Día de ayuno.
baráua áusi. (c). Jan, denbora luzean baraurik egon ondoren. Romper el ayuno. Oinddio eguardiko amabixetan baraua ausi barik nenguan./ Asko diskutidu izan zan komuniuakin baraua austen zan ala ez. baráurik. (b). adberbioa. BARURIK (ANG.). En ayunas. Askotan eguardirarte baraurik egoten da.
bárautz, bárautza. (c). izena. BARUTZ. Burdina zulatzeko gailua. Broca para metal. Kontuz ibili ari barautza apurtu barik. Eibarren hitz arrunta, beste herrietan ez hain ezaguna. Egurra zulatzekoari daratillu deitzen zaio.
Ik. darátillu, -o.
barbéro, barberúa. (b). izena. Ilea eta bizarra mozten duena. Peluquero. Gaur egun pelukero entzuten da gehiago. Lehen bizarkentzaille ere esaten omen zen.
báre. 1. bare, baría. (a). izena. Limaco, babosa. Bare mota batzuk: bare nabarra, bare beltza, bare aundixa.
barian moduan. (c). esapidea. BARIAN PARE. Oso poliki. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten). barian pare. esapidea. SM E. Oso poliki. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten). 2. bare, baría. (c). izena. Bazo. Operaziñuan baria kendu ei dotse.
Sin. ípu. . baríak éldu. (b). BARIAK EBATU. Antxintxika goazela sabel saihetsean sortzen den mina. Flato Bariak eldu ezpalosta irabazitta neukan karreria. (b). 3. bare. Ik. baréko.
baréko, barekúa. (b). BARE, -IA, BÁRIKO, BAKO (UB., LEIN.). Bageko, gabeko. Que carece de algo Ezizu erosi kalefaziño bareko etxeik./ Txamarra au poltsiko barekua da./ Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don. Zenbait hitz konposaturen bigarren osagaia: ganorabareko, ganorabako, ardurabareko, ardurabako... Ik. inpórta báre.
baresáre, baresaría. (d). izena. Larruaren eta haragiaren artean zenbait animaliak, ardiak eta txerriak, adibidez, duten sare edo koipe-azala. Redaño. Billotxa narrutzen danian eztakik zela gelditzen jakon kapa zuri bat? Ori dok baresaria. Sendua eukitzen jok txarrixak; billotxak eta ba meiaua. Klem.
Ik. gantz.
bargázta. . 1. bargazta, bargaztía. (c). izena. Txerri eme gaztea. Txarrixa be ferixa etorri tta, flakua ta luzia ikusten danian, “txarri bargazta au”. Don. Donatok dio edozein animalia lirain eta flakori esan ohi zaiola eta ez bakarrik txerri emeari.
2. bargazta, bargaztía. (c). adjektiboa. Emakume sorgina, lotsagabea. Sarri neskatilez esan ohi da, hain zentzu gogorrik gabe; maitekiro, zenbaitetan. Desvergonzada, descarada. Ezta neskatilla txarra, baiña bargazta xamarra. Ik. bargáztona.