Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
barbéro
barkeske
barbéro, barberúa. (b). izena. Ilea eta bizarra mozten duena.   Peluquero. Gaur egun pelukero entzuten da gehiago. Lehen bizarkentzaille ere esaten omen zen.
báre. 1. bare, baría. (a). izena. Limaco, babosa. Bare mota batzuk: bare nabarra, bare beltza, bare aundixa. barian moduan. (c). esapidea. BARIAN PARE. Oso poliki. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten). barian pare. esapidea. SM E. Oso poliki. Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten). 2. bare, baría. (c). izena. Bazo. Operaziñuan baria kendu ei dotse. Sin. ípu. . baríak éldu. (b). BARIAK EBATU. Antxintxika goazela sabel saihetsean sortzen den mina.   Flato Bariak eldu ezpalosta irabazitta neukan karreria. (b). 3. bare. Ik. baréko.
baréko, barekúa. (b). BARE, -IA, BÁRIKO, BAKO (UB., LEIN.). Bageko, gabeko.   Que carece de algo Ezizu erosi kalefaziño bareko etxeik./ Txamarra au poltsiko barekua da./ Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don. Zenbait hitz konposaturen bigarren osagaia: ganorabareko, ganorabako, ardurabareko, ardurabako... Ik. inpórta báre.
baresáre, baresaría. (d). izena. Larruaren eta haragiaren artean zenbait animaliak, ardiak eta txerriak, adibidez, duten sare edo koipe-azala.   Redaño. Billotxa narrutzen danian eztakik zela gelditzen jakon kapa zuri bat? Ori dok baresaria. Sendua eukitzen jok txarrixak; billotxak eta ba meiaua. Klem. Ik. gantz.
baresitx, baresitxak. "Las babosillas"." (Izag Antz).
bargázta. . 1. bargazta, bargaztía. (c). izena. Txerri eme gaztea. Txarrixa be ferixa etorri tta, flakua ta luzia ikusten danian, “txarri bargazta au”. Don. Donatok dio edozein animalia lirain eta flakori esan ohi zaiola eta ez bakarrik txerri emeari. 2. bargazta, bargaztía. (c). adjektiboa. Emakume sorgina, lotsagabea. Sarri neskatilez esan ohi da, hain zentzu gogorrik gabe; maitekiro, zenbaitetan.   Desvergonzada, descarada. Ezta neskatilla txarra, baiña bargazta xamarra. Ik. bargáztona.
bargáztona, bargáztonia. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Itxura edo izakera basto eta lotsagabeko emakumea.   Mujer de aspecto o carácter basto y desvergonzado. Ezautzen dou ondo; bargaztona majua da ori. Ik. bargazta.
bárgo, -u, bargúa. (d). izena. BARBO. Barbus bocagei. Barbo. Deba ibaian lehenago zegoen arrain handia Aintxiñan amorraiñak, loiñak, barguak eta danetik jeuan ibaixan.
bárik. (a). BÁREK. Gabe. Ezetarako gogo barik nabill. jausi barik!. (c). esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren! Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar.
báriku, bárikua. (a). izena. BARÍXAKU (ANG.). Ostirala.   Viernes. Taberna giroan Kaskajuen eguna deitu izan zaio. Eguakitz gehiago erabiltzen da Bergaran; kalean eta ekialdean eguakitz gehiago, eta Ubera-Angiozarren bariku edo barixaku. Etim.: abari (afari)+bako+egun, Mitxelenaren arabera. Sin. eguákitz. Ik. káskajuen egun. baríku sántu egun, baríku sántu eguna. Viernes Santo. Sin. eguákitz sántu egún.
bárka, barkía. (b). izena. Tomateak, fruta etab. erabiltzeko balio duen egurrezko kaxa.   Caja de madera que sirve para transportar fruta, etc. Barka ugari biar izaten da jenerua plazara eruateko. Kaja entzuten da gero eta gehiago.
bárka eskátu. (c). du aditza. Barkamena eskatu.   Pedir perdón. Joan amandriana ta barka eskatuiozu, diabruori alakuori.
© Gorka Ortega
barkéske. (c). adberbioa. Pidiendo perdón. Damutu jako ori neri esana ta barkeske etorri jat. Etorri, joan, egon... aditzekin. Barkaeske ere entzun daiteke.
barkakára, barkakaría. (b). izena. Barkakada.   El contenido de una caja. Lau barkakara tomate batu giñuzen.
barkámen, barkaména. (c). izena. Perdón. Ik. barkaziño.
barkátu. (a). du aditza. Perdonar.
barkazíño. 1. barkaziño, barkaziñúa. (b). izena. Perdón. Eitten daben beruakin da urik ekarri ez? Eztaukak barkaziñoik. Sin. barkámen. 2. barkazíño, barkazíñuak. (c). izena. Oporrak.   Vacaciones. Lo dicen algunas personas de edad que hablan muy "cerrado" y que seguramente encuentran algún parecido entre las vacaciones y el perdón. Oporrak oin dittuk; len barkaziñuak esaten gontsan guk. Klem./ Aurten be barkaziño barik geratu nok taillerrian. Orduko umeek barkaziño-ri zentzu bikoitz sakona aurkituko zioten dudarik gabe. Gure belaunaldikoek bakaziñuak izan genituen eta oraingoek oporrak. Ik. bakazíño, opor.