Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
barbéro
barkeske
barkilléro, barkillerúa. (b). izena. Barkillo saltzailea.
bárkillo, bárkillua. (b). izena. Barquillo. Barkilluak marra-marra jaten giñuzen txikittan.
bárku, barkúa. (a). izena. Barco.
barra-bárra. (b). Asko, ugari.   Mucho. Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin./ Len astegunetan be jentia barra-barra ibiltze zan gabian. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean: gizurra barra-barra, usua barra-barra, perretxikua barra-barra...
barrábas. (d). Norbaiti okerra dela esateko konparazio gisa erabilia. Ola baten bati esaten jakonian okerra ero zera danian: 'Barrabas baiño okerraua aiz i' « Mutiko barrabasa » eta horrelakorik nekez entzuten da.
barrábas bedar, barrábas bedarra. (c). izena. . BARRABAS, -A. Oxalis latifolia. Acederilla, aleluya. Hosto hirukoitza duen sekulabelarraren antzekoa, errekondoetako soroetan, batik bat, hazten dena. Oso zuztar sakonak ditu eta barren barrenean, patatatxoa. Oso-osorik kendu ezean berriro hazten da eta berehala ugaritzen. Soro eta baratzetako belarrik txarrena, beharbada, askok deabruari baino beldur handiagoa diotena. Sin. potoxbedar, lekeitio bedar (Eib.), txomin bedar.