Hiztegia
arrastara. 1. arrastara, arrastaría. (d). izena. Traktorearekin labrantzan egiten den luze bakoitza, sega-kolpe bakoitza, eta horrelakoak. Se dice de cada largo en la labranza, de cada golpe de guadaña, etc. Traktoriakin arrastaratxo bat egin biot azenaixia sartzeko./ Arrastara bakoitzian metro erdi jun dok (segaz). Don./ Zuk ate bat armatzen ziñuanian, arrastaran batzuk, nunbaitten ikutun batzuk emon biar izeten zan. Martin.
2. arrastara, arrastaría. (c). izena. Euri zaparrada labur eta gozoa. Chaparrón corto y suave. Gaur atsaldian pare bat arrastara oso polittak eittu. Sin. arrára. 3. arrastara, arrastaría. (c). izena. Txizaldia.
Ik. txixa-arrastara. Ik. txixa-arrára.
arrástau. 1. arrástau, arrastáua. (c). adjektiboa. Gaixo itxura duten pertsonengatik esan ohi da, itxura eskasa hartuaz doazenengatik. Dícese de las personas muy desmejoradas. Joxe ikusi dot gaur eta ondo arrastaua dago gizajua. 2. arrástau, arrastáua. (d). izena. Astindua. Masajistiak egundoko arrastaua emon dost./ Arrastau ederra emon jat ortuai atxurrakin.
arrástillo, arrástillua. (c). izena. Arrastelua. Burdinazko eskuare txikia. Rastrillo. Perrejilla, azenaixak eta olakuak eraitteko arrastilluakin leuntzen da lur gaiña.
1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza. Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten.
arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili.
árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna.
2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta.
arrasto. 1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza. Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten.
arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili.
árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna.
2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. 2. árrasto, árrastua. (c). izena. Karta-jokoan "triunfoa". En el juego de cartas el "triunfo". Bastua dok arrastua. Triunfoarekin hasten bada, arrasto! esanez bota ohi da karta. Jokoan zehar triunfoa esan ohi da gehiago.
arratára, arrataría. (b). izena. ARRATADA. Desgarrón en la ropa, siete. Alanbrian katiau ta arrataria ein jat ipurdixan. Sin. arrakalada. Ik. tarrát!.
arratóe, -oi, arratóia. (a). izena. Rata. Lehen aldaera adinekoek, bigarrena gazteek. Eratorrietan ere gauza bera gertatzen da. Erreparatu azentuan.
arrátoi-txákur, arrátoi-txakúrra. (c). izena. ARRATOE-TXAKÚRRA. Atezain ona den txakur txiki samarra. Perro ratonero, raza de bastante pequeño tamaño, buen guardián. Pitxirrio izeneko arratoi txakurra euki giñuan.
arrátxur, arratxúrra. (d). izena. Lurra ondiatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua. Ik. ondío-atxur.
arraunka. (Eibar) SB E. "Costra, postilla. Bizikletan jausi zan itxuria; sekulako arraunkia daka, behintzat, beso aldian." (SB Eibetno).
árrautza. 1. árrautza, árrautzia. (a). izena. Huevo. Estalkiari kaskal edo arrautza-kaskal.
árrautzia eiñ. (a). Errun. Poner un huevo. Gaur oilluak eztabe arrautzaik eiñ. 2. árrautza, árrautzia. (b). izena. Barrabila. Testículo. Baloiakin kriston arrautzetakua emon jostek. Ik. barrábill, koskábillo, pótro. 3. árrautza, árrautzia. (b). izena. Bulto borobila. Kotxian erruberiak egundoko arrautzia dauka./ Kriston arrautziak urten jostak bekokixan.
arráutza-lóka, arráutza-lokía. (c). izena. Txitarik atera ez duen arrautza. Huevo que a pesar de ser encubado no ha producido polluelo. Alemanak ona etorri zienian ba frentia ikusten, etzin lurrian da katalejuekin. Gu neska-mutiko mordua auzokuak, eta billatzen juau apixia arrautza-lokena. Oillolokan bat egon, da antxe usteldutako arrautza zerak. Klem. (AA BergEus 339. o.). komentario 1