Hiztegia
segittúan. (b). adberbioa. SEGIDÚAN. Berehala. Enseguida. Etxoidazu puxkat, segittuan nator ta. Sin. beláxe.
segun. (a). adberbioa. Según. An be batzuk ondo bizi die eta beste batzuk gaizki. Segun.
según (eta). (a). juntagailua. Según qué, según si. Bakaziñotara joango za segun eta ze nota etaratzen dozun./ Según (eta) zer denpora eitten daben, mendira edo zinera juango ga
ségundan. 1. ségundan. (c). adberbioa. Trenean bigarren kategoriako bagoian. Ik. prímeran. 2. ségundan. (c). adberbioa. Futbolean, bigarren dibisioan. Ik. térzeran, prímeran. 3. ségundan. (b). adberbioa. Bigarren martxan ibilgailua. Segundan etorri naiz bide guztia.
segúrantzia, segúrantzia. (c). izena. Seguridad, fiabilidad, confianza, certeza. Udan eztago bape segurantziaik egualdixakin./ Uste dot pagaukoskuela, baiña eztaukau bape segurantziaik. Ik. seguridáde.
seguridáde, seguridadía. (a). izena. Seguridad, protección física. Opela seguridade aundiko kotxia da./ Seguridade neurri aundixak artuittue bankuetan. Ik. segúrantzia.
segúru. 1. seguru. (a). adberbioa. Seguro. Baietz uste dot baiña enago seguru.
segurúra jo. (c). esapidea. Apostar o actuar a lo seguro. Obe dou segurura jo ta aurten be artua sartu. 2. seguru, segurúa. (a). adjektiboa. Seguro, -a. Kotxe ona ta segurua da.
3. segúru. (c). juntagailua. Itxurea, diotenez. Por lo visto, al parecer. Eta lagatakua eskatu zotsanian, oinddio bera artzekuekin, seguru, gizonoi./ Eta pistolia garbitzen dabillela, seguru e, disparau jako ta umia il. Ik. ítxuria.
segúruen. (b). adberbioa. SEGÚRUENA, SEGÚRUENIK. Seguramente. Biar mendira jango ga seguruen./ Ama gure zaiñ egongo da, seguruenik.
sei. (a). zenbatzailea. Seis.
seitterdietan egon. esapidea. (lagunartekoa.) Zakila ez tentetu. Hau dok jiria: gaba osua neska batekin ibili eta erlojua beti seittardietan. (TSE Berb).
seiñálau. 1. seiñálau. (b). du aditza. Señalar. Ezta biatzakin iñor seiñalau biar.
2. seiñalau, seiñaláua. (c). adjektiboa. Inportantea. Egunei buruz, batik bat. Se dice, sobre todo, de los días señalados, importantes. Egun seiñalaua izan da beti San Martzial eguna Bergaan.
séiñale. 1. séiñale, séiñalia. (b). izena. Ezaugarria. Señal. Ori diru faltan dabillen seiñalia da./ Seiñale txarra da oingoz suspensuekin astia./ Jateko gogua badaukazu behintzat, eta ori seiñale ona da. Adinekoek mugagabean diote horrelakoetan: Ez bada agiri, kalian gustora dabillen seiñale./ Illan azkenian Lasanera badoia, neikua diru daukan seiñale.
2. séiñale, séiñalia. (b). izena. Rótulo, señal. Bideko seiñalia jo zeban autuakin./ Seiñaliak jarrittue basobidetan.
3. séiñale, séiñalia. (b). izena. Erosketa bat edo apustu bat berbatzerakoan jartzen den dirua kopurua. Oia enkargatzerakuan bost milla duro jarri giñuan seiñale moduan./ Postura egunian presentatzen ezpada seiñalia galtzen jok.
sekádero, sekáderua. (d). Hala deitzen zitzaion alkoolzaleak sendatzen ziren Donostiako eritetxe bati. Secadero Ramon iru-lau bat aldiz egon zuan sekaderuan.
seko. (a). adberbioa. Ondorengo esapideetan erabilia. lo seko egon. (a). esapidea. Estar dormido profundamente. seko geldittu. 1. (lo) seko geldittu. (a). esapidea. Loak hartu. Oera sartu orduko seko geldittu nitzan. 2. seko geldittu. (a). esapidea. Bat-batean hil. Bentanatik jausi tta seko geldittu zan. Sin. garbi geratu.
seko geldittu. 1. (lo) seko geldittu. (a). esapidea. Loak hartu. Oera sartu orduko seko geldittu nitzan. 2. seko geldittu. (a). esapidea. Bat-batean hil. Bentanatik jausi tta seko geldittu zan. Sin. garbi geratu.
sékula. (a). adberbioa. Alguna vez, en frases interrogativas; nunca, en el resto. Sekula ikusi dozu operia?/ Sekula be enaiz izan Pikulittan.
sékula alakóik!. (b). interjekzioa. SÉKULA OLAKÓIK!. Harridurako esklamazioa, "lo nunca visto!"ren gisakoa. Sartzen nok etxera eta dana xaguz beteta. Sekula alakoik!/ Joan zan soziedadeko juntaizuan sortu zuan kakanaastia. Sekula alakoik!
sekula-bédar, sekula-bedárra. (a). izena. . trifolium pratense. Ganajatekotarako ereiten den belar ezaguna, ebakialdi ugari ematen dituena. Trébol. Zelaian berez etortzen direnak: irukotx (hosto txikikoa), trebola (hosto zabalagokoa). Sin. alpaje zabal. Sin. bergára bédar, frantzes-bédar. Ik. álpaje.