Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
Fráixko. (b). (lagunartekoa.) Frantzisko. Etxebartiko Fraixkokin egon naiz barriketan. Inoiz Fraixkomilien zentzuan ere entzuten da. Ik. Fraixkomilíen.
Fraixkomilíen. (d). izen propioa. Mutil-koxkorrei esan ohi zieten gurasoek, osabek, erdi brometan. Gaur be ein ddau okerren bat gure Fraixkomilienek. Etim.: Fra(ntz)isko+Millan. (?). Ik. Txóonpio.
frakanasai, frakanasaixe. adjektiboa. (Leintz) Calzonazos.
frankíxa, frankixía. (d). izena. Ugaritasuna.   Franquía. Gosia guk ezkiñuan pasau, gosia esateko; frankixaik pe ez, baiña gosia esateko ez. Ben. Ia galdua.
fránko. 1. franko. (c). zenbatzailea. Asko, ugari.   Mucho, abundante. Orrek pe gizurra franko esaten dau./ Eurixa franko ein ddau gaur gabian. Normalean mugatu singularrean doa aurreko izena, baina mugagabean ere entzun daiteke: gizur franko; euri franko. 2. fránko, fránkua. (c). adjektiboa. Franco, -a, honrado, -a, generoso, -a. Zuen aittajuna gizon franko askua zuan./ Gure gizona oso frankua zan. Makiña bat afari ein neban nik. Ben. 3. fránko, fránkua. (c). adjektiboa. Zuraz, adibidez, jarduterakoan, lantzeko ona, ezustean apurtzen ez dena. Baiña erdiko ori pitzakorraua da, ta bestia frankuaua. Sebas.
frankóliñ, frankolíña. (c). izena. Bhurinus oedicnemus. Paseko txoria; udazken aldera gauez entzun ohi dira bere zaratak.   Alcaraván. Gaur gabian frankoliñ zaratak entzun die, pasau ezindda ero ibiliko zien itxuria.
frantses-katu, frantses-katua. (c). izena. (Oñati) "La jineta; se cogen en Aranzazu." (Izag Oñ). Sin. katajineta. Sin. jíneta.
frantxulet. 1. frantxulet, frantxuleta. (d). Txirula, flauta. Flautia ikisi neban lelengo. Ta frantxuleta be bai. (Lar Antz) 2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" (Lar Antz). Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txilibittero, txóliñ, txilíbittu.
frántzes. 1. frantzes, frantzésa. (a). izena. FRANTXES, PRANTZES. Francés. Nazionalitatea zein hizkuntza. FRANTXES dio Hilarik frantsesteko gerrateari buruz mintzatzerakoan: Ezin leike ointxe urte askuan frantxesak aguentau. Hil. FRANTXES dio Hilarik frantsesteko gerrateari buruz mintzatzerakoan: Ezin leike ointxe urte askuan frantxesak aguentau. Beste batean PRANTZES dio. Prantzes be bastante, bastante arek. Gerrate danian Frantzian. 2. frantzes, frantzésa. (d). izena. Sagar mota bat.
© Jaione Isazelaia
frantzes-árbi, frantzes-arbíxa. (d). izena. . Goizagoko arbi mota bat. Buru txiki eta luzexka egiten du eta basto samarra omen da. Goizao etortzen dana, ereiñ be lentxuao eitten da. Don.
frantzes-bédar, frantzes-bedárra. (c). izena. . Sekulabelarra.   Trébol. Sin. sekula-bédar.
frantzés-éuskaldun, frantzés-éuskalduna. (b). izena. Iparraldeko euskalduna.
frantzes-gólda, frantzes-goldía. (d). izena. Bi norabideetan goldatzen zuen burdinazko golda gurpil gabea. Au zan buelta emutekua, alde batera ta bestera. Dana burdiñazkua. Don. Ik. golda áundi, zurgólda.
frantzes-téilla, frantzes-teillía. (d). izena. Teila mota bat, ohizkoa baino finagoa. Len pizarria ipintzen zuan, baiña oin pizarrian imitaziñua preparau eitten juek frantzes-taillian-da moduan. Don. Tailla dio Donatok.
frantzésteko gerrate, frantzésteko gérratia. (d). izena. FRANTXÉSTEKO GERRATE. Frantsesen kontrako gerratea, Napoleonen garaikoa, ziur asko. Honen oroitzapena gaurdaino heldu zaigu Eguzkitzako Hilariren bitartez, honek bere birramonari entzundakoak kontatu baitizkigu.   La Francesada. Jeneralan zaldixen kortia egon i zan Gomozkortan, jeneralan etxia frantzesteko gerratian. Hil./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. Alaxe geratu i zan frantxesteko gerratioi. Hil. Ik. Gomózkorta.
Frantzía. (a). izen propioa. Francia.
Frantzía Euskál . (d). izen propioa. Ipar Euskal Herria. Frantzia Euskal Errixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da.
frantzía-ípar, frantzía-ipárra. (d). izena. FRANTZI-IPAR, FRANTZI-AIZE. Ipar-ekialdetik jotzen duen haize hotza, hotzena.   Viento del noreste. "Frantzí-iparra, frantzí-aizia: