séiñale
séiñale. 1. séiñale, séiñalia. (b). izena. Ezaugarria. Señal. Ori diru faltan dabillen seiñalia da./ Seiñale txarra da oingoz suspensuekin astia./ Jateko gogua badaukazu behintzat, eta ori seiñale ona da. Adinekoek mugagabean diote horrelakoetan: Ez bada agiri, kalian gustora dabillen seiñale./ Illan azkenian Lasanera badoia, neikua diru daukan seiñale.
2. séiñale, séiñalia. (b). izena. Rótulo, señal. Bideko seiñalia jo zeban autuakin./ Seiñaliak jarrittue basobidetan.
3. séiñale, séiñalia. (b). izena. Erosketa bat edo apustu bat berbatzerakoan jartzen den dirua kopurua. Oia enkargatzerakuan bost milla duro jarri giñuan seiñale moduan./ Postura egunian presentatzen ezpada seiñalia galtzen jok.