Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
putá-fándango
puxkánaka
putá-fándango, putá-fándangua. (d). izena. Gaizki antolatutako gauzaren batez entzun izan dugu.   Lo hemos oído decir por algún desastre de organización. Au dok puta-fandangua! Bidegintzara etorri tta bati atxurra falta, bestia kaleko zapatekin...
putakeríxa, putakerixía. (b). izena. (arrunkeria.) Putada, faena. Sandios, kotxe onek bajaukak putakerixan bat./ Kontuz ibilli ari orrekin, putakerixan bat eingosk eta.
pútar, pútarra. (d). izena. Puto, cabrón. I aiz putarra, i. Gizon artean, norbait kalifikatzeko ia bakarrik, eta doinu ia "kariñosoan". Ik. erbí-árra izan.
putaséme, putasemía. (b). adjektiboa. (haur hizkera.) Hijo puta, mala persona. Putaseme orrek anai-arreba guztiak arruinauta laga jittuk.
putáta, putatía. (c). izena. Putekin harremanak izatea. Ari be majo gustatzen jakok putatia./ Putatiai lagata jaok aspaldixan.
putazale, putazalía. (b). adjektiboa. PUTERO, -ÚA. Putazalea.   Putero.
putétxe, putetxía. (b). izena. Casa de prostitución. Putetxia ipiñi ei dabe San Juanen.
putetxéko mádria!. (c). interjekzioa. Expresión de taberna que utilizan algunos para mostrar su disconformidad.   "El ama del burdel", literalmente. -Gaur euri tokatze jak afarixa pagatzia. -Bai, putetxeko madria! lengunian be neuk pagau najuan!
putx!. (c). interjekzioa. (Leintz) Astoari deitzeko berba. Putx!, putx!, etorri ona astua! .
putz. 1. putz, putza. (c). izena. Puzkarra. Isila, batik bat.   Pedo, el silencioso sobre todo. Putza darixola nabill egun guztia. Gutxi erabilia. Konparaketa hau da entzuna: Ori tta astuan putza, igualak. Gauza ezerreza, alegia. Ik. astáputz, púzkar. pútzak euki. (c). esapidea. PUTZUSAIÑAK EUKI. Haserre egon, hartzekoekin egon. Inorengatik esana.   Estar enfadado, de malas pulgas. Se dice referiéndose a los demás. Eztakitt ze pasatze jakon, baiña gaur egundoko putzak dauzka./ Leire aspaldixan putzekin dabil./ Gaur demaseko putzekin etorri da. Beraz: putzak euki, putzekin egon, ibilli, etorri... Sin. putzúsaiñak euki. Ik. utságatik eta putzágatik asarrétu. putzik pe entendidu ez. esapidea. Ezer ez ulertu. Orri etxako putzik pe entenditzen. 2. putza!. (c). interjekzioa. TXAKURRAN PUTZA!. Kakazaharra! Loterixia tokauko jakula ta putza! Sin. kákazarra!. Ik. útsa!. 3. putz eiñ. (a). du aditza. Soplar. Min badaukazu putz eizu. Sin. fu eiñ (haur). 4. pútzak etára. (c). esapidea. Arnasestuka jardun.   Jadear en un trabajo, deporte, etc. Arek etara zittuan putzak Arantzazutik Urbixara./ Dendarixak etaraittu putzak lapurretan ein dotsan mutikuai segika.
putzérroskilla. 1. putzérroskilla, putzérroskillia. (c). adjektiboa. Haundi usteko emakumeengatik esan ohi zen.   "Se decía de las envanecidas por creerse más de lo que son." (Etxba Eib). Gaztetan putzerroskilla majua izandakua da orren ama. 2. putzérroskilla, putzérroskillia. izena. (Eibar) "Bollo, rosquilla. Mendaroko putzerroskillak ferixatan saltzen zien. 3. putzérroskillia!. (c). interjekzioa. Kakazaharra!, txakurraren putza! Naikua perretxiku batuko giñualakuan eta putzerroskillia! Ik. potxorroskillak.
putzézko pélota, putzézko pélotia. (c). izena. Barruan haizea duen gomazko pelota.   Pelota de goma llena de aire. Erregiak putzezko pelotia ekarri zosten.
putzurrittu. aditza. (Aramaio) "Handitu (aurpegia eskuarki). Baiñe arpegixe putzurrittute auken." (Orm Aram).
putzúsaiñ, putzusáiña. (c). izena. Puzkar usaina.   Olor fétido. Mekauben, au da putzusaiña dagona. putzúsaiñak euki. (c). esapidea. Harro-usainak, lainezak euki. Personiak pe putzusaiña ero, indiferenzia ero; arrokerixia ero; putzusaiña. Orrek dauzka putzusaiñak: arro-usaiñak. Klem. Pluralean gehienetan. Sin. pútzak euki.
puxeta, puxetia. (b). izena. (Leintz, Oñati) PUJETA. Lixiba.   Colada. puxetia jo. aditza. Lixiba egin. Errekak ur asko daramanean, sorgiñak puxeta joten dabiltzala esan ohi da. (Izag Oñ). Sin. líxibia eiñ.
puxetarri, puxetarrixa. (b). izena. (Leintz, Oñati) Lixiba harria. Sin. lixíbarri.
púxika. 1. púxika, púxikia. (c). izena. Globo. Aitta, erosidazu puxikia. Lehen txerri-puxikak ziren buruhandiek erabili ohi zituztenak. Gomazkoei ere puxika deitu izan zaie beti Bergaran, nahiz eta gaur "globua" dioen haur eta nagusi askok. 2. púxika, púxikia. (c). izena. TXIXA-PUXIKA. Mazkuria.   Vejiga. Puxikatik operau dabe. Txixá-púxika ere bai. puxikako katarro, puxikako katarrua. izena. "Cistitis. Neguan puxikako katarruakin gaizki ibiltzen naiz." (Lar Antz) 3. púxika, púxikia. (c). adjektiboa. Emakume harro samarra.   Envanecida. Politta bazan, baiña puxikia galanta.
puxká bat. (a). zenbatzailea. PUXKÁT, PIXKÁ BAT, PIXKÁT. Apur bat.   Un poco. Emoidazu diru puxka bat. Badira S ahoskatzen dutenak ere: PUSKAT, etab. Ik. apúr bat, kisí bat, pittín bat.