Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
úste aundíko, úste aundikúa. (c). izenlaguna. Bere burua inportantetzat duena, buruiritzia.   Presuntuoso. Uste aundiko personak etxatak gustatzen. Ik. buruirítzi.
ustébareko, ustébarekua. (c). izena. Uste gabekoa.   Imprevisto. Gauza bat uste eta beste bat urtetze jakonian: ustebarekua pasau jako orri. Klem. Sin. uste eztako.
ústel. 1. ustel, ustéla. (a). adjektiboa. Podrido, -a. 2. ustel, ustéla. (c). adjektiboa. Sufritzen ez dakiena kirol edo lan batean.   El que no sabe sufrir o aguantar, el que se da fácilmente por vencido en un trabajo o deporte. Pelotari ona da, baiña ustela. 3. ustel, ustéla. (c). adjektiboa. Hegoaizea eta hezetasun handia dagoeneko eguraldiaz esan ohi da. Zelako egualdi ustela eitten daben gaur. Egonian be izardittu eitten jat galtzarpiak. 4. ustel, ustéla. (c). izena. Punto, en el mus y otros juegos de cartas. Iru usteletara jokatu izan dou musian.
ustéldu. (a). da-du aditza. Pudrir(se). Ik. antsittu. Sagar ustelak ondoko guztiak usteldu. esaera. (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
ustélkor, ustélkorra. (c). adjektiboa. Erraz usteltzen dena. Sagar klase batzuk oso ustelkorrak izeten die.
ústu. 1. ustu. (a). da-du aditza. Vaciar(se). 2. ustu. (a). aditza. (lagunartekoa.) Korritu, isuri. Sartuaz bat ustu nintzuan. Sin. gaiñezka eiñ.
uts. 1. uts, útsa. (a). adjektiboa. Vacío, -a. Armaixua botilla utsez beteta dago. 2. uts. (a). zenbatzailea. Ezer ez, zero.   Nada, cero. Bi eta uts irabazi dau Realak. barruko utsa izan. "Gosea izan. Ene! Au da barruko utsa daukatena!" (Lar Antz). utsían. (b). posposizioa. Kantzontzillo, kamiseta, narru... UTSÍAN: Soinean hori soilik dugula. Kantzontzillo utsian urten juan ataira./ Narru utsian jarri zuan plaza erdixan. utsían géldittu. (b). esapidea. UTSÍAN LAGA. Quedar o dejar en cero. Ixa utsian laga zeben Galartza. 3. uts, utsa. (b). zenbatzailea. Gutxi.   Casi nada, poco. Lana franko eiñ da utsa irabazten dau./ Utsagatik eneban baztarra jo. utsa denporan. (c). esapidea. Denbora laburrean. Utsa denporan etorri zan etxia goittik bera. utságatik eta putzágatik asarrétu. (c). esapidea. UTSÁGATIK ETA PUTZÁGATIK NEGARREZ ASI. Huskeriengatik haserretu. Onek umiok utsagatik eta putzagatik asarretzeittuk. Klem. Ik. pútzak euki. utságatik irabázi. (c). esapidea. UTSÁGATIK GALDU. Gutxigatik irabazi edo galdu. Utsagatik galdu dau Marinok etapia. utsán úrrengua. (c). esapidea. Eskasa. Sega au utsan urrengua dok. 4. uts, útsa. (c). graduatzailea. Guztizkoa, totala. Tonto utsa dok mutill ori./ Txorimalo utsa dok gure jefia. Izenaren ondoan ere bai honelakoetan: Diru utsa dok kontratista ori. Diruzale hutsa, alegia. On utsa, kakutsa. esaera. Onegia txarra da. Ik. Kakuts. 5. uts, útsa. (b). adjektiboa. Soila; edariez batik bat.   Puro, sin mezcla. Esne utsa etaraidazu./ Bi uts eta iru kortau kobrau. 6. uts, útsa. (d). adjektiboa. Tortilla utsa esaten zaio Udalan "tortilla frantsesari". 7. útsa!. (c). interjekzioa. Kakazaharra (finagoan).   Expresión que indica decepción. Gaur neskatan eingo giñuala ta utsa./ Aurten bakaziñotara joango giñala ta utsa. Ik. kákazarra!, putza!. 8. uts, útsa. (b). izena. Kalea, fubolean edo pelotan, batik bat.   Fallo, pifia, sobre todo en el deporte. Porterixa aurrian egundoko utsa ein zeban. Sin. kále. 9. utsa. (c). da-du izenordaina. Mal menor. Berak esandakua ein biar izaten da, eta utsa aintzen baleki./ Tia dator egunak pasatzera, ta utsa bakarrik baletor./ Etzan ixildu be eiñ, da utsa arrazoia baleu. 10. uts eiñ. (a). aditza. Fallar, errar. Iru egunetan uts ein ddot klasera./ Zeozetan uts ein botsut, barkatu./ Tantua eindda zeukala uts ein zeban. Ik. kále eiñ.
10. uts eiñ. (a). aditza. Fallar, errar. Iru egunetan uts ein ddot klasera./ Zeozetan uts ein botsut, barkatu./ Tantua eindda zeukala uts ein zeban. Ik. kále eiñ.
útsik. (a). adberbioa. Vacío. Erdi utsik zeuan frontoia.
útsuna, -e, útsunia. (b). izena. Hutsunea.   Espacio vacío. Jente asko zeuan, baiña utsuna batzuk pe agiri zien./ Utsuna aundixa dago etxe aretan ama il zanetik.
úutikan!. (c). interjekzioa. Utikan! Amorrua edo haserrea adierazten duen hitza. Ez fregaurik eiñ, ez kuartuak jaso... berandu jaiki ta kalera. Uutikan Zuekin etxaon ze eiñik./ Ainbeste ume, zeekin jantziik ez eta. Uutikan! Mertz.