Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
txístor
txitxiñ
txístor, txistórra. (a). izena. Chistorra.
txistóso, -a, txistosúa, -ía. (b). adjektiboa. -A. Chistoso, -a.
1. txístu. 1. txístu, txístua. (a). izena. Musika tresna.   Chistu. Dena dela "danboliñ-txistu" deitzen dio adineko askok ohizko txistuari eta "txistu" flautari. Ondo joten dau txistua Iñakik. Kikio eztok sekula ikusi? Txistua aretxek jote jok. Txistua dok, eztok danbolin-txistua, danbolin-txistua istrumento diferentia dok eta. Don. 2. txístu, txístua. (b). izena. Silbido. Etxian banago joidazu txistua. Ik. fío. txístua jo. (b). du aditza. Silvar. Zeintzuk ibilli die bart txistu-joka?/ Trenak txistua joten dau tunelian sartzeko. Sin. fíua jo. txístuka. (c). adberbioa. Txistuarekin dei egiten. Txistuka txistuakin diar itten dabenian, "baiña “él venía silbando”", ba txistutan zetorren. Klem. txístutan. (c). adberbioa. TXISTU-JOKA. Txistu-joka.   Silbando. Txistutan zetorren zuen mutikua./ Ixo, zein dabill or txistutan?/ Zetan zabitz zu txistu-joka? Ik. txístuka. 3. txístu, txístua. (b). izena. Pitilina, zakila.   Pene. Zetan abill i txistua bistan? Sin. pitíliñ, txilíbittu.
2. txístu, txistúa. (a). izena. Saliva. Ez bota txistuik. Erreparatu homonimoaren desberdin duela azentua. Ik. pasáu. txistúa bota. (a). du aditza. Escupir.
txistulári, txistularíxa. (a). izena. Chistulari.
txíta, txitía. (b). izena. TXITXA. Polluelo, pollita. Txitak erosittue basarrixan. Eibarko txitia Bergako oillua. (c). esaera. Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran. txitiak beste jan. esapidea. Oso gutxi jan.
txitáldi, txitaldíxa. (c). izena. Oilolokak ateratzen duen txita talde bakoitza.   Pollada. Oillolokiak etaratzen daben txitaldixa; apixaldi bat. Klem./ Aurreko txitaldixan amar oillasko eta iru oillanda izan zittuan. Ik. ápixaldi, txitátalde.
txitátalde, txitataldía. (d). izena. Pollada. Au da irugarren txitataldia azten dabena onek. Don. Taldea adierazteko gehiago tanda edo txitaldia baino. Ik. txitáldi, txitátanda.
txitátanda, txitátandia. (d). izena. Txitaldia.   Pollada. Sin. txitáldi.
txítoka. (c). adberbioa. Eskolatik etxerakoan egiten zen jolasa, jolasa baino gehiago ia burruka zena. Ikutzen zenion bati eta "txito" esan, eta aintxintxika alde. Besteak atzetik jarraitzen zizun harrapatu eta txito egiteko. Azkenengo egiten zuenak "irabazten" zuen. Inoiz orduak pasatzen genituen txitoka, desohore handia baitzen beste batek txito eginda etxeratzea. Txitoka kriston ekiñaldixak eitte giñuzen eskolatik etxerakuan. Antzuolan PUTXUNKA ere esaten zaio jolas honi. txíto eiñ. (c). Goian azaltzen den ekintza egin. (Ik. txitoka) Urrupaingo Felipek txito ein ddosta. Antzuolan PUTXUN EI
txitxalapur, txitxalapurrak. (c). izena. (Eibar, Soraluze) Hegazti harraparia orokorrean. Sarasuak dio hegazti harrapari guztiendako erabiltzen dela, baina batik bat arraipardoa (Buteo buteo) izendatzeko. Ik. míru, árrai.
txitxára, txitxaría. (a). izena. Lombriz. Bi klase egoten dittuk, bata lurtxitxaria, gorrixaua; beste bat egoten dok satsetan, ori izeten dok zurikia. Tamaiñu aundixena gorrixa. Don. Normalean txitxara soilik deitzen zaie, baina adineko baserritarrek bereizten dituzte lurtxitxarak eta sats-txitxarak.
txitxárra, txitxarría. (d). izena. Bergaran, zaharrentzat, urdai edo hirugiarre prejitua. Uberan hirugiarrea, prejitua zein gabea.   Tocineta o tocino frito. En Ubera tocineta en general. Irugiarria, baiña urdaixa be prejiduta bajak, erreta, txitxarria. Klem./ Ezta txarra txitxarria ogi bittartian. Galdu samartua, Uberatik kanpo. Ubera mendebalean ez da irugiarre hitza erabiltzen, txitxarra esaten da. Ik. irúgiarre.
txítxarro, txítxarrua. (a). izena. Chicharro.
txitxerdi, txitxerdixe. izena. (Aramaio) "Hitz-erdi? Txitxerdi bat esatie naikue ra ekitteko ulie artzen." (Orm Aram).
txitxerropill, txitxerropille. (Aramaio) "Txitxarragaz eta opilagaz egindako opila." (Orm Aram).
txitxi. 1. txitxi, txitxía. (a). izena. (haur hizkera.) Haragia.   Carne. Ale ume, jan txitxia. Artikuluaz ia beti. 2. txitxi. (c). izena. (haur hizkera.) Txakurra. Nagusiek ere erabili ohi dute txakurrari deitzeko.   Perro (inf.). Usado también por los mayores para dirigirse al perro. Unai, guazen txitxi ikustera./ Etorri ona txitxi. Mugagabean beti. Sin. tóto, ua-uau. txítxi baiño asarríao. (c). esapidea. Oso haserre.   Muy enfadado. Txitxi baiño asarriao jarri jatan poliza bat falta jatalako./ Realak galtzen dabenian txitxi baiño asarriao egoten da. txitxo baiño dotoriago. (c). esapidea. (Oñati) Apain-apain eta harro samar doanari esaten zaio. Fermin kalian beera etorren, txitxo baiño dotoriag. 3. txítxi, txítxixa. (d). izena. anthus pratensis, anthus trivialis. Txori txiki bat. Bisbita Sin. bedartxóri, larratxori.
txitxíburduntzi eiñ. (c). aditza. Makila zorroztu eta puntan txorixoa edo sartu sugarretan erretzeko. Burdinazkoaz egiten bada ere bai.   Operación que consiste en afilar un palo y ensartar en él por ejemplo un chorizo, para asarlo al fuego. También con asador de hierro. Joan zan Erregenetan txorixo ederra jan giñuan Pol-poleko itturrixan txitxiburduntzi eindda. Basoan egin ohi da jeneralean. txitxiburduntzi eguna. izen propioa. Elgetan, adibidez, urtean behin kalean edo basoan egiten den jaia, burduntzian erretako txorixo eta enparauak janez ospatzen dena. Etim.: «txitxi» (okela) + «burduntzi». Ik. búrduntzi.
txítxinpe, txítxinpia. (d). izena. Teilatu hegalaren azpia.   El espacio cubierto por el alero del tejado. Txitxinpia da etxiak... bolautik kanpora gelditzen dana. Don.