Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pultso, -u
púntuan
pultso, -u, pultsúa. (b). izena. PULSO. Pulso. Medikuak pultsua artu dost. PULTS pultsuan jokatu edo eiñ: echar un pulso. Pultsuan jokatu edo eiñ: echar un pulso.
pultsolári, pultsolaríxa. (d). izena. Pultsoan norgehiagoka aritzen dena.   Pulsolari. Pultsolarixen kontuak eta len entzuten zittuan.
punba egin. (a). aditza. (haur hizkera.) PUNBALA EGIN, PAUN EGIN (EIB.). Erori. Zer pasau jatzu, punba? .
púnta. 1. púnta, púntia. (a). izena. Punta. punta-púntan. (a). esapidea. En lo más alto. Arbola punta-puntan dago txorixa. Telebistan-eta hainbeste entzuten den puntaren puntan hori ez dakigu Aldapeko sagarraren puntatik hartutako fruitu berderen bat ez ote den. puntarik punta ibili. (c). esapidea. Umeak-eta goietara igota ibili. —Ama, jausi egin naiz. —Ez aiz ba jausiko, beti puntarik punta abill eta! 2. punta, púntia. izena. Bukaera. Noiz akauko zan etxakon ikusten puntaik gerra ari. (Lar Antz).
puntáda. 1. puntada, puntadía. (b). izena. Orratz-puntua; jostean, orratzaren bi zulaturen artean gertatzen den hari zatia.   Puntada. Etorri, puntada batzuk emun bia dotsat eta praka orrei./ Amar puntada emon dotse bekokixan. 2. puntada, puntadía. (c). izena. Kritika gisa edo norbaiti min eman guran egiten den iruzkina.   Puntada, comentario hiriente. Alkatian kontrako puntada batzuk jaurtittu diskursuan./ Aspertuta nauka, puntadia andik eta puntadia emendik dabill da.
1. púntako. 1. púntako, púntakua. (c). adjektiboa. Oso ona.   Sobresaliente. Aldazabal etzan punta-puntako pelotarixa izan, baiña atzelari ona bai./ Txal ona dok, puntakua bez baiña txarra bez./ Punta-puntako dantzarixak dare Bergaran. Adibideetan ikusten denez, PUNTA-PUNTAKO esan ohi da gehienetan.
© J.L.Etxegoien
2. púntako, púntakuak. (c). izena. Hala deitzen zaio aurreko idi (behiak edo zaldiak ere izan daitezke) pareari, bi pare behar direnean goldarako edo aldapa handiak igotzeko.   Yunta (de bueyes, generalmente) delantera, cuando se necesitan dos, bien para arar, bien para salvar grandes desniveles, etc. Bi pare iri danian ba aurrekuei puntako irixak esate jakuek. Goldan be ibiltze zittuan, gari ereittetan da, batendako gogorra ero zeuanian, neke aundixa zeuanian, bi parekin itte zuan goldaketia, ta puntakuak, aurrekuak. Eta baitta jornara aundixa danian da, batek eruan ezin zebanian, puntakuak ipintze jakuan. Klem. Idiak direnean, puntáko írixak. puntáko eiñ. (d). du aditza. Idi pareak beste pare baten aurretik tiraka egin. Narbaizara eruaittue gure irixak puntako eitteko. púntakuak ipiñi. (d). Idi pare bat beste baten aurrean tiraka jarri.
púntale. PUNTAL. 1. púntale, púntalia. (c). izena. PUNTAL, -A. Madera de pino para material. Apeak karriauittue, baiña puntaliak ez. Pinuak bota eta kortiatzerakoan bi zati bereizi ohi dira: apeak, punta aldeko zura, mehe samarra. Metro betean edo bian ebaki eta papel fabrikara eraman ohi dira. Esterioka neurtzen dira. Eta bestaldetik puntaliak, enbor lodiak, materialetarako —zerrarako— direnak. Metro kubikoka neurtzen dira. Ik. estério. 2. púntale, púntalia. (c). izena. Puntaliatzeko balio duen enbor edo aga luze eta sendo samarra.   Puntal, tronco o vara larga y sólida que sirve para apuntalar. Sagar arbolia puntalia batzuk ipiñi premiñan dago./ Egurrezkua baldin bada puntala. Don./ Puntala ba, piñua ibiltzen zuan. Oiñ metalikua dok ori be, dana metalikua. Sebas. Ik. puntalíau.
© Jaione Isazelaia
puntalíau. (c). du aditza. PUNTÁLAU. Apuntalar. Paretak brintzatzen asi die ta puntaliau ein biar izan dabe etxia./ Puntalau eitten da puntal batekin ero amarrekin. Don./ Teillatu dana aidian puntaliauta ipini, eta postia kaltzau beian, da or dao ezarritta postia. Benito.
puntápais, puntapáisa. (c). izena. PUNTAPAITZ, PUNTAPAIX. Iltze txikia. Puntapaixa be txikixa, puntapaixak dia neurrixak latia josteko dieziotxo sesenta. Sebas. Etim.: "Puntas París" izen komertziala.
puntapalétau. (d). du aditza. Revocar paredes con paleta de albañil. Ik. sarpíau.
púntero, púnterua. (d). izena. Punta zorrotza duen arotz-zintzela.
puntilíkabo, puntilíkabua. (d). adjektiboa. Orratz puntilikabua: alfiler. Ik. órratz.
púntilla, púntillia. (a). izena. Puntilla. Erak puntillia gantxilluan eiñ da nik josi. Maria.
puntokruz, puntokruza. (a). izena. Punto de cruz. Ezkondu zanerako ein zotsan, oso kuadro politta pasillorako puntokruzian. Arizko telak sobrak eta danak eitten zittuan, kuadruak puntokruzian. Maria. PUNTOKRUZIAN, batik bat. Sin. krúzetan.
púntu. 1. púntu, púntua. (a). izena. Punto (de costura, sutura, ortográfico, geográfico, comida, etc.). Iru puntu emun dotse bekokixan. púntua eiñ. (b). Hacer punto, tricotar. Eskutako lana. Puntua eittia be bai. Puntua eitten jardun dau, eskutako lanian jardun dau, eskutako lana eitten. Don. Ik. éskutako lan. 2. púntu, púntua. (a). izena. Punto. Lenenguagandik bi puntura doia Reala.
1. puntúan. (b). PÚNTTUAN. Karta-joku ezaguna.   Al punto. Etxokon Antoniri eztotsa iñok irabazten puntuan./ Punttuan jokatukou? Azentua bietara: puntúan edo púntuan.