Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
píku
pilláu
1. píku.
© Jaione Isazelaia
1. piku, pikúa. (a). izena. . ficus carica. Higo, higuera. Zuhaitzari PIKU ARBOLA ere bai. Piku-esnea gatzagi bezala erabili omen daiteke. Hostoak enplastuan erabili ezkero, garitxu eta gogortasunak bigundu eta katarroa eta eztula kentzeko balio omen dute. Zenbait piku mota: asto pikua, garipikua edo uztapikua, piku beltza edo artopikúa, piku zurixa. Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esaera. Oso berdea. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. pikupian azittakua ez izan. "Tontoa ez izan. Ni ez naiz pikupian azittakua." (Lar Antz).
2. piku, pikúa. (c). izena. (lagunartekoa.) Alua. A zuan pikua eta ez San Migeletakuak! . pikua siku euki. esapidea. (lagunartekoa.) Emakumea hotza izan sexu-kontuetan.   Ser frígida. Alperrik dok horrrekin ibiltzia, burua berotu besterik ez dok egin bihar. Horren pikua kedarria baino sikuagua dok. (TSE Berb)
2. píku, pikúa. (a). izena. Mokoa.   Pico de ave. Aratak piku zabala eukitzen dabe. Lehenago badirudi MOKO ere erabiltzen zela. Zeoze bai mokua be esaten zan, baiña guk pikua geixao. Gure amak eta sarrittan e «oillar mokózorrotza dok ori» burrukarixa ero baldin bazan. Don.
pikú árbola, pikú árbolia. (a). izena. Higuera. Ik. piku.
piku-ésne, piku-esnía. (b). izena. Piku-ale berdeak kirtenean izan ohi duen esnea, garitxuendako ona omen dena.   La leche del rabo de higo verde, al parecer buena contra las verrugas. Garitxuak piku-esniakin igurtzen ibiltze giñan txikittan.
píkuka. (b). adberbioa. Pikukadak ematen, mokoka.   A picotazos. Oilluak alkarri pikuka dabitz./ Oilluak pikuka ein ddost. Don. PIKUKA EI
pikukára, pikukaría. (b). izena. Mokokada.   Picotazo. Aurten sagarrak txori-pikukaraz beteta dare./ Goiz guztia pikukaria an eta pikukaria emen zabitz, oilluen moduan.
Pikúlitta. (b). toponimoa. PIKÚNITTA. Pikunieta, Elosu eta Aizpurutxo bitarteko baserria, Antzuola partean. Erdi broman Pikulittara kriau bialduko aut esan ohi zen, amenazu gisa, edo joan ari Pikulittara, «joan hadi antzarrak perratzera» zentzuan. Leku aldrebes eta urrunaren sinonimoa da. Beste baserri izen edo leku batzuk ere erabili izan dira zentzu berarekin: Lezarrisoro —edo Lezaso— (Osintxu), Mixo, Buztingorri (Antzuola), Ipurtotz (Aramaio), Gaztandola (Goimendi); eta baita Canfranc (Huesca), Otxandixo eta Pekin ere. Ik. Canfránc, Gaztándola, Lezárrisoro, Míxo, Otxandíxo, Pekiñera bialdu, Buztingorri.
pikúluze, pikúluzia. (c). adjektiboa. Behar ez dena esan zalea.   Indiscreto, -a, deslenguado, -a. Ixilik egoten noiz ikasi biozu pikuluze orrek?. Umeez, batik bat. Ik. pikutero, -a.
pikumélau, pikumeláua. (c). adjektiboa. Memelo itxurakoa.   Persona de aspecto insustancial. Beti eskuak poltsikuan eta otz-arpegixa zeukan bati esaten gontsan pikumelaua. adj. gisa baino burla gisa da ezagunagoa.
piku ona euki. esapidea. Hizketan abila izan. Eu joan ari arekin berba ittera, ik piku ona daukak eta.
pikúpasa. 1. pikúpasa, pikúpasia. (b). izena. Pasa de higo. Agiñeko miña emuten zeben pikupasak. 2. pikúpasa, pikúpasia. (c). (eufemismoa.) Alua. Ik. piku.
pikutára joan. (b). esapidea. PIKUTÁRA BIALDU. Antzarrak perratzera joan, bialdu.   Ir o mandar a tomar viento. Bueno i, joan ari pikutara!/ Pikutara bialdu zeban enterau zanian. Ik. Pikúlitta.
pikutéau. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Chivar. Andereñuana joaten da gauza danak pikuteatzera./ Beti pikuteatzen ibiltzen da.
pikutero, -a, pikuterúa, -ía. (a). adjektiboa. (haur hizkera.) Salatia.   Acusica. Lagunak ezin dabe Mikel ikusi, pikutero utsa dalako.
© Kutxa Fonoteka
pikutxóri, pikutxoríxa. (d). izena. sylvia atricapilla. Chimbo. Ik. txínbo.
pil-pil. onomatopeia. "Janarixak su motelian poliki-poliki egosteruzkuan sortzen dan zaratia. Bakillaua poliki-poliki, pil-pil-pil egosi bihar da." (SB Eibetno).
Pilárika egun, Pilárika eguna. (b). izen propioa. El día del Pilar (12 de octubre). Ik. Amábirjiña Garotáko.
pílla. (Leintz) PILLO (LEIN.). 1. pílla, píllia. (a). izena. Montón, cúmulo. Garo pillan ein ddot lo. píllia eiñ. (c). esapidea. Dirua aurreratu. Pillia eitten jardun bizi guztia, gero danak emen lagatzeko. 2. pílla, píllia. (a). zenbatzailea. Asko, mordoa.   Un montón, muchos. Jente pilliak urten dau bakaziñotara./ Ardao pilla bat eran giñuan. Pillia zein pilla bat erabili ohi da. Sin. mórdo.
pillar, pillárra. (d). izena. Etxearen egituran, lurretik teilaturaino heltzen den harrizko zutabea. Dejeak izaten ditu, zurajeko osagai ezberdinak asentatzeko mailak.   Pilar. Badao gurian, pillarra guk esaten jau. Pillarra da harrizkua; asi beian da taillaturaiñokua dao or pillara; eta arek dauzka dejiak... Harrizko poste bat, etxian egurrak araa deskantsauta, frontalak; inkluso tijeria be antxe deskantsauta dao pillarran gaiñian. Don.
pillas-pillas. "A pillas-pillas" Elkar harrapatzean datzan haur jolasa. Hala diote kaletarrek euskaraz zein erdaraz.   Juego infantil que consiste en pillar a otro. Vamos a jugar a pillas-pillas./ Jolastukou a pillas-pillas? Uberan karabaka deitzen genion jolas honi.