Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
pazíentzia
pelota-partídu
pazíentzia. 1. pazíentzia, pazíentzia. (a). izena. Paciencia. Berdina NOR mugagabea eta mugatua. Ixoanian pazientziak (saltze ittue). esaera. (Antzuola) "Ixoane Antzuolan zegoen denda baten izena da. Pertsona kakalarriei edo pazientziarik gabekoei bertara joateko esaten zitzaien." (Lar Antz). pazíentzia artu. (c). aditza. Lasaitasunez hartu. Oiñ, txarrena pasau da ta pazientzia artu biozu puxkat inddartu arte. pazientzia aundiko, pazientzia aundikua. (b). adjektiboa. Paciente. 2. pazíentzia, pazíentzia(k). izena. Titi-formako goxoki-gaileta borobilkote txikiak, gure mutiko denboran erruz saltzen zirenak.   Galletita semiesférica en forma de tetilla que se vendía mucho cuando éramos niños. Makiña bat pazientzia jandakuak ga mutikotan.
1. -pe. (a). atzizkia. Sufijo que denota lo que esta debajo de algo: pikupe, ankape, teillatupe...
2. pe. Ik. be, ere.
pédal, pedála. (a). izena. Pedal.
pedro jóse madári, pedro jóse madaríxa. (d). izena. Madari mota bat ez oso ale handikoa eta gozoa.
pegakor, pegakorra. 1. pegakor, pegakorra. (b). izena. Eransteko zinta. 2. pegakor, pegakorra. (b). adjektiboa. "Pegajoso, contagioso." (Izag Oñ)
péka, pékia. (a). izena. Peca. Handia denean ORAI
pekatári. 1. pekatari, pekataríxa. (b). izena. Pecador. 2. pekatari, pekataríxa. (b). izena. Erruduna, gaiztakeria egilea zentzuan entzun ohi da bizitza arruntean.   Culpable, pecador. Maistriak danok kastigau giñuzen, da laster agertu zan pekatarixa./ Pekatarixa beti ixilik egoten dok. Ik. kúlpante.
pekátu, pekatúa. (a). izena. Pecado. pekatúa eiñ. (a). du aditza. Pecar. Zentzu literalaz gain, gaiztakeria, okerra, hanka sartzea egin. Florerua apurtu juan baloiakin, baina mutikuoi ixilik, bajakixan pekatua eindda zeuala ta.
Pekiñera bialdu. esapidea. (Eibar) Pikutara bialdu. Ixilduari eta juari Pekiñera! (AAG Eibes).
pekóso, -a, pekosúa, -ía. (a). adjektiboa. Pecoso, -a.
© Jaione Isazelaia
pékotz, pekótza. (b). izena. BÉKOTZ, BEKOROTZ (IZAG ANTZ). Abere handiaren (behi, zaldi...) kaka.   Boñiga. Beixak ataixan ein ddau pekotza. Ale forman egiten dena (koneju, ardi...), korotz, eta hegaztiena ziriñ.
pélaje. 1. pélaje, pélajia. (c). izena. Itxura txarra, jazkeragatik, ilajeagatik edo edozergatik.   Pinta, facha; mala, por supuesto. Ikusi dozu Klaran semiak zelako pelajia daukan? / Aspaldi ontan Ixidrok artu dau pelajia./ Langile fiña da, eztauka aurrenengo pelajia baiña. 2. pélaje, pélajia. (c). izena. Itxura txarreko pertsona.   Persona de mala pinta. Zuan alabia alako pelaje batekin ikusi najonan./ Pelaje batekin ezkondu zonan azkenian.
© Asier Sarasua
pélaki, pélakixa. (d). izena. BELAKI, BENAKI (OÑ.). Belakia. Zurezko aitzur mutur zabala, lurreko gauzak pilatzeko erabilia. Pelakixa, galburuak batzeko. Ori gari pillia, ola garixa larraiñian da eitten zanian pelakixakin batze zuan pillara. Don. Ikazginek ere erabiltzen zuten. Ik. pálar.
pelíau. (c). aditza. Pelear, luchar. Bizikletak pe gutxi. Peliau ein bier izeten zan erosi ahal izateko. (AA ArrasEus, 186. o.).
Pélipa, Pélipe. Felipa, Felipe. Hala dio Elosuko JJp.k: Pelipa ta Pelipe zien arek, bixak, andra-gizonak.
pélla, péllia. (b). izena. Irinez eta esnez eginiko orea aurrautzetan pasatu eta frijituz egindako torrada.   Leche frita. Pellak eta torradak jateko oitturia dago Karnabaletan. Ik. torrada.
Péllo. (a). izen propioa. Pertsona izena. Gure lengusua Narbaizako Pello.
pélota. 1. pélota, pélotia. (a). izena. Pelota. pélotan eiñ. (a). du aditza. PÉLOTAN JOKATU. Jugar a la pelota. 2. pelota, pelotia. (d). izena. Harila.   Ovillo. Au Garrazteitxon eitte eben eskuz. Zakukara pelotak eiñ, ta irutea ara, an irun. Juana. Ik. ari-pelota, arill.