Hiztegia
ortú-mailluki, ortú-maillukixa. (c). izena. Ortuan hartzen den marrubia, zelaikoaz bereizi nahi denean. Platerkara maillukixa emon jostan, ortu-maillukixa.
ortz. 1. órtz, órtza. (b). izena. Lanabes baten hagina. Púa de un utensilio. Tenedoriai ortza apurtu jako./ Eskubara ortza sartu dot ankan. Ik. ortz-bakar, ozbiko, bostortz, burdiñara.
Ik. bóstortz, burdíñara, ozbíko, ortz-bakar. 2. ortz, órtza. (b). izena. Aho erdiko hagin zabal bakoitza. Diente incisivo, paleta. Ortza erdittik apurtu jat sagarra jaterakuan. Agiñ da Bergaran hitz orokorra.
Sin. pála. Ik. alboágiñ, kólmillo, txarri-ágiñ, agíñ. ortzetakua artu. esapidea. ORTZETAKUA EMON. "Golpea edo min hartu, eman; baita ustegabeko erantzuna, jokabidea ere. Palo." (Lar Antz) Sin. narrukúa artu.
ortz-bakar. 1. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. ORZ-BAKAR. Ikatza ateratzeko eta xehetzeko erabiltzen zen tresna kirtenluzea. Iketza etaatzeko-ta guk eukitze giñuan orz-bakarra; ortza ba atzamarra zan beste sendo ingurukua. Cand.
Sin. ikatz-kaku. 2. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. Nabarra. Ik. nábar.
osásun, osasúna. (a). izena. Salud. Osasun onekua izan da beti.
Gabien parranda ta goxien logure, gure umiok eztie osasunen gure. esaera. (Leintz) Osasuna, munduko ondasuna. esaera. (Lar Antz). osasunákin urrátu. (b). esapidea. Que rompas con salud! Auto barrixa, e? Osasunakin urratu! . Zerbait estrainatzen denean esana.
Osíntxu. (a). toponimoa. Bergarako auzoa.
Antzinako paperetan Osirançu (Osirantzu) agertzen da. Etim.: Osin+antzu ote? Osin antzua, arrainik gabeko putzua, agian.
ósiñ. (Eibar) OTSIN (EIB.). 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don.
Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude. 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno). Ik. kunbo, liñapótzu.
oskárbi. (c). adberbioa. Gauez zerua garbi eta izarratu. Cielo raso y estrellado. Bart etxeratu naizenian oskarbi zeuan, da goizian, berriz, sekulako eurixak. Egunez zerua lainorik gabe badago, ez da esaten oskarbi dagoela, garbi baizik. Ik. oskarbittu.
oskarbittu. aditza. "Despejar el cielo, escampar. Oskarbi neguan esaten da gehixago; udan be bai, baiña neguan esaten da egualdi txarra daguanian: ño! oskarbittu ein dau eta izotza eingo dau." (SB Eibetno).
oskittu. (d). da aditza. Kuskildu. Sagar berdiak jan dittut eta agiñak oskittuta dauzkat.
Ik. kuskilddu.
oskórri. 1. oskórri, oskórrixak. (d). izena. OSGORRI. Laino gorrixkak. Nubes rojizas. Donatoren arabera, goizean, egunaren etorreran, inoiz ageri ohi diren laino gorrixkak. Pluralean, batez ere. Oskorrixak ikusten die. Illuntzeko oskorrixa goizeko itturrixa. esr. Klem.
Goizeko oskorrixak (edo osgorrixak), gabeko itturrixa. esaera. (Antzuola) ILLUNTZIKO OSKORRIXA, GOIZERAKO AIZIA. (Lar Antz). 2. oskorri. (d). adberbioa. Zerua laino gorriekin. Cielo teñido de nubes rojas. Oskorri dago.
oso. 1. oso. (a). graduatzailea. Muy. Oso ondo bizi da.
2. oso, osúa. (a). adjektiboa. Entero, -a. Egun osua barriketan botatzen dau./ Ze nai dozu, osua ala erdixa.
OSOS osó(r)ik. (b). adberbioa. Osorik. Entero. Piñatelak osoik erreta die gozuenak./ Kontuz ibilli tta osoik etorri. OSOS oso(r)ik egon. esapidea. Haurdun dagoen andrea oraindik umea egin gabe egon. Zela dago Maria, oinddio osoik dago? . Emakume birjinari OSORIK DAGONa esan izan zaiola dio Don.k: Osorik dagona, loria, neska-loria. Ik. neska-lóra.
osóko, osokúa. (c). izenlaguna. Pieza batekoa. De una pieza. Mai bat ol batekua danian, osokua. Klem.
oso osokúa ez izan. (c). esapidea. Pertsona bat guztiz normala ez izan. No ser normal del todo, tener cierta deficiencia mental. Semeik gaztena ezta oso osokua./ Ezixok kasoik eiñ orri eztok oso osokua ta.