ósiñ

ósiñ. (Eibar) OTSIN (EIB.). 1. osíñ, osíña. (c). izena. Ibaiko putzu sakona. Bentako osiñian bainatzen giñan./ Osiñak betik paraje astuna, ola ur geldixa daolako, ero errekian okerrunetan. Don. Osinak ziren lehenagoko bainu-lekuak. Agorrosin eta Beosin baserriak ibai ondoan daude. 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno). Ik. kunbo, liñapótzu.