Hiztegia
orrúa, orrúa. (b). izena. ORRÓE, ORRÓIA. Orroea. Rugido. Ze zan len entzun dan orrua?/ Egundoko orruak etaraittue beixak./ Ardixak orroeka dare. Marrusa baiño geixao. Ganauan marrusa esaten dou geixao, ta ardixan orroe. DonOrruaka jardun dau txalak goiz guztia.
ORR Ik. itxas-orróe, -i, makakorróe, -i, marrósa, urrúma.
orrúzko, orruzkúa. (c). izena. ORRUZKÚAN. Horrantzako bidaia. Eztakitt mariau barik eingoten orruzkua./ Orruzkuan txorrua itxi. Ik. arúzko, onuzkúa. orruzkúan. (b). Horrantz joaterakoan. Orruzkuan txorrua itxi. Ik. aruzkúan, onuzkúan.
orrúztu. (b). da-du aditza. Horrantzago joan edo eraman. Llevar o ir hacia ahí. Armaixua orruztu ta emen telebisiñua jarrikou.
órsai, órsaixa. (b). izena. Jokoz kanpoko jokaldia fubolean. Fuera de juego. Orsai izan don ori.
Ingelesezko "off side"etik.
órtik. (a). adberbioa. Desde ahí.
ortikoz emendikoz. (c). esapidea. (Leintz) ORTIKOZ EMETIKOZ. Bata eta bestea, gauza bat eta bestea egiten. Ortikoz emetikoz, gox osue pasau juat.
órtitxik. (c). adberbioa. Hortixe. Desde ahí mismo. Ortitxik sartu die lapurrak.
órtosik. (b). adberbioa. Oinutsik. Descalzo. Jantzi zapatilla batzuk; ez ibilli ortosik.
Sin. ankáutsik, oingórri útsetan, óiñutsik.
ortóstu. (c). da-du aditza. Ortosik jarri. Descalzar(se). Ortostu ein giñan errekia pasatzeko. Ortosik edo oiñutsik jarri da arrunta.
órtu, ortúa. (a). izena. Baratzea. Huerto. "Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.
ortúari, ortúarixa. (d). izena. Barazkia. Hortaliza. Berduria be esaten dou baiña. “Arek ortura dedikatzeittuk, ortuarixa etaratze juek”. Don.
Ia galdua. Ortuko gauza edo berdura erabili ohi da.
ortu-gáuza, ortu-gauzía. (c). izena. ORTUKO GAUZA. Hortaliza. Ortu-gauzia da aspaldixan gutxien karutu dana.
Ik. berdúra, ortúari.
ortulan, ortulana. izena. "Ortua lantzen duen pertsona.
Joxe Mari oso ortulan txarra da." (Lar Antz). komentario 1
ortúlau, ortúlaua. (c). izena. Ortu handia eta ederra; ez da derrigorra lau-laua izatea. Dícese de las huertas grandes y hermosas. Ortulau ederrak dare Bolubarrin./ Len Madura guztia ortulaua zan.
ortú-mailluki, ortú-maillukixa. (c). izena. Ortuan hartzen den marrubia, zelaikoaz bereizi nahi denean. Platerkara maillukixa emon jostan, ortu-maillukixa.
ortz. 1. órtz, órtza. (b). izena. Lanabes baten hagina. Púa de un utensilio. Tenedoriai ortza apurtu jako./ Eskubara ortza sartu dot ankan. Ik. ortz-bakar, ozbiko, bostortz, burdiñara.
Ik. bóstortz, burdíñara, ozbíko, ortz-bakar. 2. ortz, órtza. (b). izena. Aho erdiko hagin zabal bakoitza. Diente incisivo, paleta. Ortza erdittik apurtu jat sagarra jaterakuan. Agiñ da Bergaran hitz orokorra.
Sin. pála. Ik. alboágiñ, kólmillo, txarri-ágiñ, agíñ. ortzetakua artu. esapidea. ORTZETAKUA EMON. "Golpea edo min hartu, eman; baita ustegabeko erantzuna, jokabidea ere. Palo." (Lar Antz) Sin. narrukúa artu.
ortz-bakar. 1. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. ORZ-BAKAR. Ikatza ateratzeko eta xehetzeko erabiltzen zen tresna kirtenluzea. Iketza etaatzeko-ta guk eukitze giñuan orz-bakarra; ortza ba atzamarra zan beste sendo ingurukua. Cand.
Sin. ikatz-kaku. 2. ortz-bakar, ortz-bakarra. (d). izena. Nabarra. Ik. nábar.