Hiztegia
órpo. 1. orpo, orpúa. (a). izena. Talón. Orpoko miñez nabill.
2. orpo, orpúa. (d). izena. Arbola eta landareen oina, ipurdia. Pie o base de plantas y árboles. Larrosa orpuan trabau ta muturrez aurrera jausi nitzan.
3. orpo, orpúa. (d). izena. Fruta arbola unitatea. Gure sagastixan berrogei sagar-orpotik gora egongo da
. SAGAR-ORPO eta gipuzkerako SAGAR-ONDO gauza bera dira. Ia bakarrik kopurua adierazterakoan, edo arbola-oina seinalatzerakoan esaten da. Bestela sagar-arbola, piku-arbola... eta normalean sagarra, pikua, keixia... soilik. Ik. maats-órpo.
órra. (a). adberbioa. Ahí. Laster goiaz orra.
etortzen banok orra!. (c). esapidea. Como vaya ahí!. Mehatxu doinuan esan ohi da. Ik. etorri.
orráittio. (c). juntagailua. ORRAITTIOK, ORRAITTIOKAN. Horratio, baina, behintzat. Pues, por cierto, desde luego (?). Tia bisittatzera joan biakozu orraittio./ Ezingou afaldu barik geratu, orraittio./ Orraittio gogorra bota dozu; zela galdu leizke giltzak! Erregu edo errita doinuan esana. Zaila zaigu esanahia zehaztea. Azen.: órraittio ere bai.
órratz, órratza. (a). izena. Aguja, alfiler. Orratza esaten jakok pa buruduna, erderaz puntilikabua. Puntilikabua etxakuan esaten? Púntili-kábo ba, alde batetik puntia ta bestetik burua daukalako izengok. Don. ORRATZ generikoa da; soilik esaten denean, badirudi "alfiler" (orratz buru-txikixa edo puntilikabua) ulertu behar dela. Jostekoa denean, berriz, jostorratz. Mota asko daude.
Ik. albándorratz, galtzétorratz, íxteko órratz, jostórratz. órratz búrubeltz, órratz búrubeltza. (c). izena. Mantilak eta katiatzeko erabiltzen den buru beltzeko orratz luze samarra. Aguja de cabeza negra que se usa para sujetar mantillas, etc. Orratz buru-beltza lenao mantillak eta katiatzeko erabiltze zuan; luzia buru beltzakin. Klem.
órratz buruzuri, orratz buruzurixa. izena. "Txapela edo burua zuria duen orratza." (Lar Antz).
órratz-búru, órratz-burúa. (c). izena. ORRAZBURU. Cabeza de alfiler. Orratz-buruan tamaiñokua izaten da arbi-azixa.
orrázi. ORRATZI. ORRATZI ere entzuten da.
1. orrazi, orrazíxa. (a). izena. ORRATZI. Peine. 2. orrazi, orrazíxa. (d). izena. Peine. Pieza del telar que sirve para separar los hilos de la urdimbre para que entre ellos pase la lanzadera. Ortik zintzilik zoiazten orrazixak; osea, segun emen ze dibujo jartzen ziñuan, orduan orrazi bat ero beste jasotzen zeban. Josu. Ehundegiaren orrazia lauki zuzen luze bat da, kana edo kanaerdikoa. Honen barruan, luzetara jarrita, idobala antzeko soka batez egindako tira batzuk ditu, eta tira hauen tartetatik zutariak pasatzen dira.
orrázketa, orrázketia. (c). izena. Orrazte lana. Peinado. Baiña mutill, ze orrazketa ein ddozu, len baiño okerrago zare ta.
orráztu. 1. orraztu. (a). da-du aditza. Peinar(se). 2. orraztu. aditza. "Quitar las sobras, los salientes a la carga del carro." (SB Eibetno).
3. orraztu, orraztúa. (c). izena. Orrazketa. Peinado. Astuai orraztu bat emon bia jako ferixara eruateko./ Orraztu on bat emoixezu ille orrei.
orren baten. esapidea. (Eibar) Gutxi gorabehera. Bazan Eibarren etxiak orren baten eitten zittuan kontratista bat. (AAG Eibes).
orrénbeste. (b). zenbatzailea. Tanto como eso. Zetarako biozu orrenbeste diru.
orrenbesteko, orrenbesteraiño, orrenbesteraiñoko, orrenbesterako, orrenbestian. Ik. áinbeste, onénbeste. orrenbesteko bat. Ik. áinbesteko bat.
orrétan. (a). En ese. Eta orretatik, orretara, orretarutz, orretaraiño... eta baita ortan, ortatik, ortara...
atan orretan. adberbioa. (Eibar) Gauza bat eta bestea egiten. Atan orretan, eldu zan artsalde erdia. (SM Ezten).
egon ári órtan!. (b). esapidea. EGON ÁRI ÓRTAN. Egon hadi hori pentsatzen, uste horretan. Ze uste dok oiñ joaten baaiz lana gordekoskela, ala? Egon ari ortan.
órri. 1. orri, orríxa. (a). izena. Hostoa. Hoja vegetal. Sin. óstro. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. (d). esaera. Aitari entzuna. Ez dakit ziur zer esan nahi duen. Udaberriaren etorrerari buruzkoa dirudi. Orri sendorra, itxundutako orria, agian. Orri sendorra lepuan eta zozokumak kolkuan. orrixa eiñ. esapidea. Zuhaitz adarrei hostoa kendu abereei jaten emateko. Sin. itxúndu. 2. orri, orríxa. (a). izena. Hoja de libro, folio, etc. Emoidazu orri bat kartia eskribitzeko.
3. orri, orrixa. (c). izena. Kana erdi zabalerako ehun-pieza. Neurri hori zen lehengo ehundegiek ematen zuten gehienezko zabalera. Gurien bi orrikua esate eben, izeriak bi orri, erdixan kosturiakin. Hil./ "Eun-orrixa: la pieza de tela de lino. Kana-erdiko orrixa, orri bittan." (Izag Oñ). Ehuna, besteak beste, izarak egiteko erabiltzen zen, eta nola ehun piezaren zabalerarekin ezin zen izararik egin, bi edo batzuetan hiru zati edo orri josten ziren nahi zen zabalera lortzeko. Joskura berezi honi sorjetia deitzen zitzaion, eta baita algaina ere. Oso puntada fina izaten zen, ez zen igartzen. Ehun-piezak, juntura hau egiteko, ertz bereziak izaten zituen.
orrigártu. (d). da aditza. Landareari orriak igartu. Marchitarse las hojas. Urik enotsan eiñ bai, tta orrigartu ein jatan jeraniua. Klem.
orríkara, orríkaria. (c). izena. . populus tremula. Lertxuna. Alamo temblón. Errekondoetan, sakonunetan, eta oro har lur freskoetan irteten den zuhaitz ez oso handia, haize kixi bat irten orduko firfirka hasten dena.