Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ondozulo, ondozulua. (d). izena. ONDAZULO. Txondorrari beheko aldean egiten zaizkion zuloak arnasa har dezan. Zulo orrei egaletako zuluek esate gontxen, goiko zulo txiki orrei. Baiña bestiei esate jaten, or beeko orrek alde batea geixau doiela ikusittakuan ara mobidu daiñ, e, ara tiratu daixen, ondozuluek; or zulo aunditxuauak eitte zien. Mateo. Sin. subegi (Eib.) Sin. ziri-zulo.
© Ezezaguna
ondo zúri, ondo zuríxa. (b). izena. . Boletus edulis. Ondo zuria.   Hongo blanco. Pagadi eta hariztietan egoten da.
óndra, ondrak. (d). izena. Hileta biharamunez egiten zen elizkizuna.   Honras fúnebres. Función que se celebraba al día siguiente del funeral. Entierruko urrengo egunian beste funtziño bat izate zuan ondrak esate jakuena. Klem. Pluralean. Don.k zera dio: Segun entierruak ze kategorixa zeukan: iru egunekuak, sei egunekuak eta beratzi egunekuak usten dot ziela. Ik. berátziurren.
ondrá-bázkai, ondrá-bázkaixa. (d). izena. ONDRAJAN. Ondren ondoren jatetxean egiten zen bazkaria.   Comida que se hacía en un restaurante después de las honras fúnebres.
ondráu, ondráua. (b). adjektiboa. Honrado, -a. Gizon ondraua zan il zana.
óndu. 1. ondu. (b). da-du aditza. On bihurtu.   Volver(se) bueno, mejorar. Puxkat ondu dau egualdixa./ Urrengo alkatiak onduko dau oingua. Ik. obétu, mejorau. 2. ondu. (d). du aditza. Joku batean, herri-kirol apostuetan batik bat, bestearen marka hobetu.   Mejorar la marca de otro en una competición. Perurenan markia ondu baietz, milla duro. ONDU BAIETZ! edo ONDU EZETZ! esan ohi da desafio moduan. Sin. ill. 3. ondu. (c). da aditza. Curar, secar chorizos, jamones, etc. Umedadia kaltegarrixa da urdaiazpikuak ontzeko. Sin. kuráu.
ondubako, ondubakua. adjektiboa. (Eibar) Inmaduro, sin curar.
ónegi, ónegixa. (a). adjektiboa. Demasiado bueno, -a. Onegixa da bizimodu onetarako.
onén. (d). Halako.   Tal. Eta esan najotsan: onen ordutan geratuko gaittuk basora joateko? Eta berak ezetz. Galdu samartua. ALAKO esan ohi da ordez.
onénbeste. (c). zenbatzailea. Honenbeste.   Tanto como esto. Sekula eztot ikusi onenbeste diru. Onebeste eta honen eratorriak gero eta gutxiago entzuten dira, ainbestek lekua hartu baitio. Gauza bera gertatzen da orrenbesterekin. ONENBESTEKO, ONENBESTIAN, ONENBESTEKO BAT etab. Ik. áinbeste, orrénbeste.
ónenian. 1. ónenian. (c). juntagailua. Agian, beharbada.   A lo mejor. Ezta etorri tta onenian aaztu eingo jakon afaixa zeukala./ Onenian aurten ezkaittuk iñora jungo. Sin. ákaso, biarbada, igual. 2. onenian. Ik. on.
oneratu. (c). aditza. Bere onera etorri. Gizona il jakonetik ezta oneratu. Sin. onéra etorri.
ongárri, ongarríxa. (d). izena. Abonua; bai zimaurra, bai minerala.   Abono, tanto animal como mineral. Ongarri puxkat artuko leuke soo orrek. Orain gutxi entzuna. Sin. abonu. Ik. mineral.
ongiétorri, ongiétorrixa. (c). izena. Harrera. An éren ongietorrixak eiñ alkarri tta gero Salbera. Sot. (AA BergEus 344. o.). Adinekoei entzun dakieke.