Hiztegia
miúra, miuría. (c). izena. . MÍUDA, MIGÚRA, MINGÚRA, MIRÚKA, BIGURI (LEIN.). viscum album. Muérdago. Mirukia, umeloixa botatzeko. Don. Arboletan hazten den landare parasito ezaguna, kalte handia egiten diena. Fruitu zurixka batzuk ditu. Ateburuetan jarri ohi da, oinaztarritik babesteko edo. Txahala egin duten behiei miura-ura eman ohi zaie ume-loixa bota dezaten.
mixirikatu-mosu, mixirikatu-mosua. (c). izena. (Oñati) Aurpegi larria. Azelako mixirikatu-mosua daukazuna./ An eguen Martiña, mixirikatuaren moduan, kolore zuri-zurixakin komentario 1
Míxo. (c). toponimoa. Antzuola eta Oñati bitarteko baserri urruna. Caserío lejano de Antzuola. Ik. Pikúlitta.
mizkínddu. (b). da-du aditza. Mizkin bihurtu. Len jatun ona zan baiña oiñ mizkindduta dago./ Amandriak mizkinddu dau umia.
komentario 1
mizkinkeríxa, mizkinkerixía. (b). izena. Mizkinaren jokabidea edo ekintza. Beti mizkinkerixan ibili barik garbittuizu plater ori.
mízkiñ, mizkíña. (b). adjektiboa. Gutxi jaten duena, eta ez edozer. Melindroso, -a en el comer. Mizkiñ demasa izandakua da umetan. komentario 1 Ant. játun. Ik. jangárka.
mízpilla, mízpillia. (b). izena. . MÍZPIRA. mespillus germanica.. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari. Níspero. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira.
Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna.
mízto, miztúa. (b). izena. Aguijón de abeja, lengua culebras. Erlamiñuak miztua sartu zotsan.
Sugearen mihiari mizto deitzen zaio eta pozoia han duela uste da. Subia ikusi dot eta olakotxe miztua agiri zeban.
komentario 1 Ik. ezten.
mobídu. 1. mobidu. (a). da-du aditza. Mover(se). 2. mobidu. (a). da aditza. Norbaiten edo zerbaiten bila hasi. Moverse en busca de algo. Ez agiri illuntzian e, gabian e, neskia etxera Ore(g)in, da mobidu dia. Hil./ Ointxe mobidu biako dau norabaitt lan eske.
3. mobidu, mobidúa. (b). adjektiboa. Geldi egoten ez dena. Haurrez, batik bat. Revoltoso, -a, que no para quieto. Mutiko txarra ezta, baiña oso mobidua. komentario 1 Sin. geldígor.
módu, modúa. (b). izena. Modo, forma, manera. Zerbait nolakoa den galdetzeko: Zer mutill modu dok pa?/ Ze etxe modu erosi dozue? módu onían. 1. modu onian. (b). adberbioa. Era onean. Con buenas maneras, con corrección. Modu onian eskatu zostan dirua. 2. modu onían. (c). Prezio onean, merke samar. Automoilla modu onian ipintzen bost erosi eingotsat. modu-moduan. (b). adberbioa. Berdin-berdin, honelako esaldietan: Basarrixa leengo modu-moduan jaukek oinddio. komentario 1 modúko, modukúa. (a). Bezalakoa. Gure eskualdean gehien erabiltzen den berba sinonimoen artean.
Ik. bezélakotxe, láko. modutáko, modutakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) A zer nolako, harridurazkoetan. Menudo, -a. Modutako soiñokua zeroian Pilik (berezia)./ Modutako atxurra laga dostazu (eskasa edo).
modútan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) De qué manera, hay que ver cómo. Modutan gaiztotu jatzu eskuko heridia./ Modutan azi da aspaldian zuen mutilla.
móduz. 1. moduz. (c). adberbioa. Modu onean; prezio onean, batik bat. Moduz erosi giñuan etxia./ Moduz jaten da taberna orretan./ Beste baten alemanei emun gontsen guk sustua demasa. Bai, eta moduz gaiñera, e. Klem. (AA BergEus, 339. o.).
komentario 1 2. ze moduz?. (a). ZE MODUZ. Galdera formula. Qué tal.
komentario 1
modúan. (a). juntagailua. Bezala, legez. Como. Jente gutxi bizi da zure moduan. NOREN moduan. Berdintasunezko juntagailu erabiliena. Ik. bezela, lez, módu, letxe.
modútu. 1. modutu. (d). da aditza. Moldatu. Arreglarse. Zela modutzen za ama zainddu ta lanera joateko? Gure otordukide bati, asko jan duela ikusitakoan, zera esan dakioke: Modutuko intzan orraittio! komentario 1 2. modutu. (d). du aditza. Zerbait egin samartu, edo zerbait ez oso ondo egin, baina pasatzeko moduan. Ni aillegau nitzanerako afaixa modututa zeukan./ Urtian ziar trikili-trakala ibilli da, baiña azkenerako modutu dau kursua.
komentario 1
moítta, moittía. (c). izena. . MUGÍTTA. arrhenatherum elatius. Tortero. Moittiak etxotsak arnasia artzen lagatzen lurrai. Don. Gehienek errosaixo bedaren sinonimoa dela badiote ere, batzuek zelaian hazten den belarrik arrunt eta ugariena dela uste dute. Sin. errósaixo bédar.
mója, mojía. (a). izena. Monja. Nobixuai laga ta moja sartu zan.
Tia mojia bisitatzera joan. (c). esaera. Putatara joan. Aura sarri joaten zuan Bilbora tia mojia bisitatzera.