Hiztegia
betíko. 1. betiko, betikúa. (a). izena. Lo de siempre. Il ontan be betikua pasau jat: diru guztia gastau./ Toki guztietan beti betikuak dabitz lanian.
2. betiko, betikúa. (a). izenlaguna. De siempre. Afaixa daukat betiko lagunekin.
3. betiko. (b). Betirako. Para siempre. Ameriketara noia baiña ez betiko./ Ez giñan mundu ontara betiko jaio. Ez dut uste oraintsu arte betirako erabili izan denik. betiko ez izan. (c). esapidea. Noizbait amaitu edo hondatu. Ordenadoria izurrau jatzula? Zer uste ziñuan, betiko zala ala?
betondóko, betondokúa. (c). izena. BEGIONDOKO. Golpe o puñetazo en la zona del ojo. Tonto abarrian burrukan asi tta azkenian betondoko edarrakin etorri nitzuan.
betózko, betozkúa. (b). izena. BEKOZKO. Ceño fruncido. Betozko illuna jarri dosta ikusi nabenian./ Zegaittik zare betozkuakin?/ Ze, egun guztia bekozkuakin egon biozu, ala?
BETOZKO (edo BEKOKI) ILLUNA, eta BETOZKUAKIN EGON, batik bat.
betúle, betulía. (b). izena. BETULA (UB.). Betilea. Ceja y también pestaña. Betuliak, eta onei be begittako betuliak esate jako. Batzuk betuliak eta onek bekaiñeko betulia. Don. "Ceja"ri bekaiñeko betule deitzen dio Don.k eta "pestaña"ri begiko betule edo betule soilik. Bekaiñ, hutsik, ez omen da esaten.
betún. 1. betun, betúna. (a). izena. Crema para el calzado. Eztotset aspaldixan zapatei betunik emon. Sin. lústre. 2. betun, betúna. (c). izena. Masilla para cristales.
bézau. (c). aditza. (Eibar) Bezatu, bihurria edo basatia etxekotu. Domesticar, amaestrar. Bezautako txakurrekin ataratzen eban bizimodua./ Gatxago izan zan a bezatzia, Arraozko biorrak ezitzia baiño.
Sin. ézi.
bezela. (a). juntagailua. (Elosu) Como. Arrunta Elosun. Arrunta Elosun. Bergarako kalean nahiko errotua. Bestetan ezaguna, baina gutxi erabilia. Ik. bezélakotxe, modúan.
bezélakotxe, bezélakotxia. (c). izenlaguna. Bezalakoxea. Igual igual que. Zeuk euki ziñuzen bezelakotxe prakak erosittut.
Bezela eta bezelako ez dira, Elosun eta Bergarako kalean (familia batzuk) izan ezik, oraintsu arte ia batere erabili, moduan eta moduko direlarik arruntak. Ostera, bezelakotxe eta bezelaxe normalak izan dira Bergara inguruan. Ik. láko.
bezélaxe. (c). adberbioa. Como. Umiak!, sukaldia len bezelaxe laga./ Nik eztakitt ze zeukan baiña drogauta bezelaxe zeuan./ Sekula jan ezpagiñu bezelaxe bertara baiño len jan. Sot.
Ik. bezélakotxe, modúan.
bezeríxa, bezerixía. (b). izena. Clientela. Esniai ura botatzen asi zien da bezerixa guztia galdu eben.
bezéro, bezerúa. (b). izena. Cliente. Eztaukat bezeruak zerbitzeko aiña arrautza./ Gu Ariznoako bezero onak ga. komentario 1 Sin. parrokiáno, -a. Ik. esne-bezéro.
béziñ. (c). juntagailua. Bezain; kualitatea konparatzekoa. Tan. Ori nik beziñ ondo dakik./ Aurten enabill iez beziñ inddartsu./ Gizon au ni bezin altua dok. Don. Jende askok ez du hitz hau erabiltzen eta larri ibiltzen da esaldi mota hau egiten. «Bilbo ezta Donostia besteko politta» eta antzekoak esaten dira ordez.
bèzpera. 1. bézpera, bézperia. (a). izena. Víspera. Akordatzen naiz. San Martin bezperia zan alkar ezautu giñuan eguna./ Bezperan abixaik eta bixok joango gaittuk.
2. bézpera, bézperak. (b). izena. Igande arratsaldeetako elizkizuna gure gazte-denboran. Vísperas. Domeka atsaldero joan biar izate giñuan bezperetara.
bi. (a). zenbatzailea. Dos.
beiñ ero birrittan. (c). adberbioa. Una o dos veces. Beiñ ero birrittan izan naiz Oizen. birríttan. (b). izena. Bi aldiz. Birrittan pentsau barik artu trastiak eta eskiatzera joan giñan./ Eztotsut birrittan esango.
egun bírik bat. (c). adberbioa. EGUN BIZ BAT. Uno de cada dos días. Egun birik bat presentau bia dau kuartelian./ Egun biz bat eitten dau ona.
Baita aste birik bat, urte birik bat, eta abar. egun bírik béiñ. (c). NOIZ. Egun birik bat, baina NOIZ kasuan bakarrik.
biáe, biáia. (b). izena. Tradicionalmente, ternera que ya tiene el celo pero todavía no ha parido. Hoy en día se llama así hasta que han parido el primer ternero. Biaia larrera etara bia da, azteko da ta./ Biaia esaten da, gorputz aundixao, edade geixaokin daonian; bigantxia umetxuao dagonian, ia zelua etortzeko inguruan bigantxia izeten dok. Biaia umia eittekia da. Jaio berria urrusa, gero bigantxa, gero biae, eta lehen txala egiten duenean bei gazte. Handik aurrera bei. Gaur egunean lehenengo hiruren lekuan biae entzun ohi da soilik. Ik. béi, bigántxa, urrúsa.