Hiztegia
lódi, lodíxa. adjektiboa. Grueso, -a. Burdikátaiak; meiak, mailla txikiko Bergaran gutxi erabilia. "Gizen" pertsona-abereez eta "sendo" gauzez entzuten da, batik bat. Ik. gizen, sendo. lodixan. adberbioa. Lodieran. Mai onek lodixan iru eta luzian larogei zentimetro dauzka.
lodiera, lodíeria. izena. LORIERA. Espesor. Neurrixak artu lenengo; dana: alturia, zabaleria ta lorieria. Sebas. Bergaran sendoera esan ohi da.
komentario 1
lodiko, lodikua. (c). izena. Arotz-lanean, oholari lodia emateko makina. Regrueso, regruesadora. Lodikua, “regrueso” erderaz esanda. Lodikua ori zan, zerriak desbastau eitten dau... Lar.
loérre. 1. loerre, loerría. (c). izena. Haurrek, logurearen loguraz lorik artu ezin dutenean loerria dutela esan ohi da. Cuando los niños están extremadamente somnolientos y no pueden dormir se dice que lo tienen. Eztau siestaik eiñ da illuntzian loerria zeukan da egundoko negarrak eittu lo artu aurretik.
Ik. lo-kónkor. 2. loerre, loerría. (c). Ohetik jaiki ondoren izan ohi den umore txarra. Gaur ezaun zan lanlekuan astelena zana, jendia loerriakin zaon da. (Lar Antz).
logíro, logirúa. (d). izena. Lotarako giro ona. Buen tiempo para dormir. Lanak eindda ta eurixa arra-arra, au dok logirua.
logúra, loguría. (a). izena. Ganas de dormir, sueño. Loguriak erretzen nago./ Logura galanta daukat.
LOGURIAK EGON edo LOGURIA EUKI, biak.
lóiba. 1. loiba, loibía. (a). izena. Iloba. Sobrino, -a. 2. loiba, loibía. (a). izena. Iloba. Nieto, -a.
loiestari, loiestarixe. adjektiboa. (Aramaio) Lohiestalia, nekez lohitzen edo zikintzen den arropa. Sin. zikiñestáli.
lóiña, loiñía. (c). izena. Ibai handian eta zenbait errekatan, zikindu aurretik, oso ugaria zen arraina; amuarraina baino txikiagoa. Loina, gobio. Erozenbat loiña zan len ibaixan. Eibarren loinakumeei, loiñazta.
lóka. 1. loka, lokía. (c). izena. Kili-koloa. Movimiento de un objeto por estar desnivelado o mal sujeto. Mai ankiak lokia dauka.
burutik loka. (d). esapidea. Zoratuta, asko edo gutxi. Ori beti egon da burutik loka samar./ Izotza igual, eta kamiseta utsian ibiltzen zan burutik lokatzen asi zanian.
lóka egon. (c). esapidea. Kili-kolo egon. Agiñ bat loka-loka daukat./ Baldosa mordua loka dago. Ik. lokatu. lokan ipiñi. (c). Punto muertoan ipini. Makiñia garbitzen hasterakuan, lelengo lokan ipiñi bihar dok miñen bat hartu ez deixan. (SM Burdin)./ Automobilla garbitzeko lokan ipintzia onena. (Zuaz Deb).
2. loka, lokía. (c). izena. Oilo lokaren egoera. Estado de cloqueo, cloquera. Oillo oni etxako joan oinddio lokia.
lóka egon. (c). esapidea. LOKÁTUTA EGON. Lokatuta egon oiloa. Oinddio be loka dago oillo au, ala? . Ik. lokátu, oilló-lóka.
lokaáldi. 1. lokaaldi, lokaaldíxa. (c). izena. Oiloa loka dagoeneko egoera eta aldia. Estado y temporada de cloqueo de la gallina. Oilluak lokaaldixa daukanian eztau arrautzaik eitten./ Oillo guztiei etxakue lokaaldixa batera etortzen.
2. lokaáldi, lokaáldixa. (d). izena. Pertsonaren haizealdia, zoroaldia. Adar-soinu giroan. "El tiempo en que una persona anda enamorada." (Izag Oñ). Gure neskiak egundoko lokaaldixa dauka aspalditxuan.
lokábika. (d). LOKÁBIXAN, LOKAIKUAK EIÑ (OÑ.). Logurearen loguraz burukadak ematen. Haurrengatik, batik bat. Dando cabezadas de sueño. Sobre todo tratándose de niños. Lokabika ero lokabixan ibilli. Lokabika dabill eta laster lo artuko dau. Klem. LOKABIKA edo LOKABIXAN egon edo ibilLi. Ia galdua. Ik. zábuka.
lokámux, lokamúxa. (c). izena. Lokuluxka, loaldi labur eta arina. Sueño breve y ligero. Bazkalostian lokamux bat eitteke enaiz personia./ Lokamux bat eittera noia zuek kafia artu bittartian. Sin. tauki (Elg.).
lokátoki, lokátokixa. (d). izena. Oiloloka sartzeko kaiola, hau txitekin zegoenean. Txitak irten eta sartzeko moduko zuloa izan ohi zuen. Oillolokia kaponeran sartu bia da, bestela juten da txitekin urriñegi ero. Don. Beste batzuetan fregaderapean banasta azpian jartzen zen. Len oitturia zuan fregaderako desaguian parian, desaguia goittik bera, paretan bera egoten zuan, da banasta zarren batekin busti-busti eiñ da lokatzetan aintxe. Don. Sin. kapónera. Ik. banástapian lo eiñ.
lokátu. 1. lokatu. (c). da-du aditza. Loka, koloka jarri; gaizki itsatsia egoteagatik mugitu. Alanbradurixako esola guztiak lokatuta dare./ Muturrez aurrera jausi tta iru agin lokatu jat./ Astuak azkenian laixia lokatu dau.
komentario 1 Ik. lóka, loka. 2. lokatu. (c). da aditza. Loka bihurtu oiloa. Ponerse clueca la gallina. Oilluak, lokatutakuan eztabe arrautzaik eitten.
Ik. loka.