Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kapárra
kara
kapárra, kaparría. (d). izena. KAPAR. Garrapata. Beltza, biribil-biribilla, pegatzen dana gorputzian personiai ero animalixiai; odola txupatzen dabena. Klem./ Bat da kaparria; gelditzen da ola eldu ta azkura emuten dabena, eta artu ta erreza kentzen: tak!, librau. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don. komentario 1 Kaparría pótruetan baiño astúnaua. (d). esaera. (arrunkeria.) Petrala, gogaikarria. Kaparría pótruetan baiño astúnaua. Ik. ákaiña.
kapatzeille, kapatzeillía. (c). izena. Capador. Sin. kapadóre.
kapáu. (b). du aditza. Capar. Kapoiak kapauta egoten die./ Mutikua! kapau eingo aut, e... Amenazu gogorra; oso ohizkoa lehen. Sin. iréndu.
kápaz ízan. (b). da aditza. Gauza izan.   Ser capaz de algo. IZAN eliptiko egon daiteke:
kápela, kápelia. (b). izena. Lastozko edo trapuzko sonbreroa, hemen baserritarrek eguzki egunetan lanerako erabilia.   Sombrero de paja o trapo. Bedarreta lanetan asko erabiltzen da kapelia./ Nik oin be ibiltzen dot udan; lasto-kapelia e, ta andrakumiak ibiltzen zeben telazko kapelia, trapuzkua. Don. LASTOZKO KAPELA edo LASTOKAPELA, eta TRAPUZKO KAPELA. Kalean ibiltzen direnei, fieltrozkoei-eta, SONBRERO. komentario 1
kápelas. izen propioa. 1. Kapelas. (c). izen propioa. Kapelarekin edo sonbreroarekin ibiltzen den bati baino gehiagori jarri ohi zaion ezizena.   Apodo de algunas personas que usan "kapela" o sombrero. Kapelas esate zotsen señorito batekin ezkondu zuan./ An bajatok gure Kapelas. 2. Kápelas. Belarri-zabala, belarri-handia; umeen artean gaitzizen eta burla gisa erabilia; Bergarako kaleko hitza da, auzoetan ez baita esaten.   Orejudo, de orejas grandes o salientes; usado como burla y apodo entre niños de la calle de Bergara. Kapelas..., tonto..., mokolo..!/ Unairi Baita, Ikusi zelako kapelak dauzkan, edo "Se deja el pelo largo para tapar las kapelas." KAPEL Ik. belárrizabal, bélarri.
kapelatu. "Dar al árbol forma de sombrilla. Gitxiago bizi da, baiña fruta gehixago emoten dau eta errezago batzen da." (SB Eibetno)
© Jaione Isazelaia
kapiríxo, kapirixúa. (c). izena. GAPIRIXO. Teilatuaren zurajean gailurretiK teilatu ertzetaraino doan habe bakoitza; Gainean lata josten da.   Cabrio. Kaballua doia; gero berriz beste egurra: alboagak, eta alboagen gaiñian kapirixua, kapirixuan gaiñian latia, eta latian gaiñian taillia. Don. Nahiz eta teilatukoa ez izan, habetik habera doazen habexkei, eta baita frontalei ere hala deitzen dio askok. Kapirixuen gaiñian josten da kuartotako suelua. komentario 1 Ik. fróntal, goiaga, káballo.
kapíttal, kapittála. (c). izena. KAPITAL. Diru-mordoa.   Montón de dinero o de valor, capital. Iri-paria erosi zeban ferixan kapittala kostata. Baserritarren artean lehen asko erabilia.
kapóe, -i, kapóia. (b). izena. Oilasko irendua.   Capón. Gabonetan kapoiak eruan biar izete zotsen errenteruak uezabai.
kapónar, kapónarra. (d). izena. Gaizki irendutako kapoia.   Capón mal castrado. Kaponarrak ba kapatzen ibilli tta arrak urtetzen dabenak ero, gaizki kapautakuak ero. -Eta onak die jateko? -Ondo kapautakuak obiak. -Baiña kapoi itxuria hartzen dabe? -Oillar itxuria geixao.Klem.
kapóneme, kapónemia. (d). izena. (Oñati) "Capón bien castrado (el mejor)." (Izag Oñ).
kapónera, kapóneria. (d). izena. Ik. lokátoki.
kaporal, kaporala. (c). Buruzagia, liderra.   Caporal. Jose Kaxinok, Umore ikutu bat du gehienetan.
kapote egin. (b). esapidea. Jatordura berandu iristen dena ezer gabe utzi. Ordu erdi beranduago aillegau giñan bazkaittera eta kapote egin oskuen.
kápritxo, kápritxua. (a). izena. Capricho.
kapritxóso, -a. 1. kapritxoso, -o, kapritxosúa, -ía. (c). adjektiboa. Caprichoso, -a. Kapritxoso utsa da jan kontuan. 2. kapritxoso, -a, kapritxosúa, -ía. (c). adjektiboa. Objektu bitxiengatik edo pertsona bitxikeriazaleengatik esaten da. Oso sega kapritxosua erosi dot ferixan./ Gomozkortako gizon kapritxosu orrek etorri Egixa-barrenera ta kontau ei zittuan oiñak; da etxera jun da arotzei esan ei otxen: onenbeste oiñ da Egixa. Hil.
kaprobétxe!. (b). interjekzioa. On egin dagizuela. Que aproveche. Honen sinonimo dira on ein daizu(e)la edo on eiñ, soilik. Jende «ikasi» samarrak edo garbi berba egin zaleak erabiltzen ditu gehienbat formula hauek. Erantzuna baita:
© Jaione Isazelaia
kaputxina, kaputxinak. (c). izena. . BOT. Tropaeolum maius. Lorea. Capuchinas komentario 1