Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
líso. 1. líso, lísua. (b). adjektiboa. Arropez aritzerakoan, kolore bakarrekoa edo puntu klase bakarrekoa. 2. líso, lísua. (b). adjektiboa. Ileaz eta abar aritzerakoan, kizkurrik gabea. Ille lisua dauka./ Eskabola batzuk kixkurrak die ta beste batzuk lisuak. 3. líso, lísua. (b). adjektiboa. Leuna. Liso-liso laga dau pareta./ Lisogixa dago porlanezko kamiñua.
lisotu. (c). du aditza. LISO LAGA. Leundu, berdindu. Lisotu egin bia da eskuleku au lijia artuta./ Llaniau baiño rasiau geixao esaten da; liso laga. Don.
listari, listarixa. (Antzuola) "Haria baino sendoagoa eta askoz gogorragoa eta soka baino mehexeagoa den lokarria. Zaku patatia lotzeko listari biarrian nao." (Lar Antz). komentario 1
listero, listerue. (d). izena. (Leintz) Fabrikan lista pasatzen zuena. Hemengo errotie kendu auenien, Patxi
lísto, -a, lístua, -ia. (a). adjektiboa. Listo, -a, espabilado, -a. Alabia oso listia ei dauke. Ik. listopasáu, tontólisto.
listóe, -i, listóia. (b). izena. Listón. Ik. txíle.
listopasáu, listopasáua. (c). adjektiboa. Que se pasa de listo, listillo. Aura be listopasaua zuan. Diru guztia akziñotan jarri juan sekulako negoziua zalakuan, da arruinauta geldittu zuan.
listor, listorra. izena. (Antzuola) "Eulia baino handiagoa. Listorra ta erlamiñua." Lar Antz). komentario 1 Sin. listor.
listo-usteko, listo-ustekue. (c). adjektiboa. (Leintz) Listopasatua. Listo-uste, tontopasau. esr.
listura, listúria. (c). izena. Listoiz egindako egitura. Enjeneral aa listuria, zielo-rasoko listuria. Sebas. Listura egin ondoren, igeltsuz estaltzen da. Ik. txíle.
litx. 1. lítx, lítxa(k). izena. Lanazko jertseei egiten zaizkien pilotatxoak. Litxez beteta daukazu jertsia. 2. lítx, lítxa(k). izena. Arropa edo ehunari, zahartu edo apurtutakoan, bistan geratzen zaizkion hari zatiak.   Hilacha. Litxak darixola dauzkan prakamotz zar batzukin ibiltzen da./ Litxa, arixak, ari-puntak, zarrak balia bezela, gastauta dareneko moduan: litxa. Don. Ik. álbeni, ízpi, líxtu.
litxarreríxa, litxarrerixía. (c). izena. LITXARKERIXA. Gutiziazko jakiez esan ohi da: goxokiak, jaki garestiak, etab., batik bat ezorduan edo ezkutuan jaten badira.   Dícese de los antojos en el comer: golosinas, alimentos caros, etc., sobre todo si se comen a deshora y a escondidas. Goiz guztia litxarrerixak jaten, da oiñ eztauka bazkaltzeko goseik. litxarrerixán ibilli. (c). esapidea. LITXARKERIXÁN IBILLI, LITXARRERÍXAK EIÑ. Litxarreriak jaten jardun. Atsalde guztia litxarrerixan zabitz. Sin. maizeríxak eiñ.
litxarréro, -a, litxarrerúa. (c). adjektiboa. Beti litxarrerian dabilena.   El/la que gusta de comer melindres a deshora. Armaixua giltzaz itxi biakou, gure txikixa litxarrera aundi bat eindda dago ta.
lixa-pótzu, lixa-potzúa. (d). izena. LÍXIBA-POTZU. Sukaldean edo kanpoan egon ohi zen zuloa lixibontziko urak joan zitezen.   Agujero o pozo redondo sobre el cual se colocaba la tina y al que iban las aguas residuales de la colada. Len lixibia barrika aundi baten eitten zuan, eta gaiñetik ura botatzen jakuan, eta azpixan eukitzen juan ba ola redondo. potzu bat. Sukaldetan be leku askotan egote zuan tiñiandako lekua, eta, erropa mordua ezta, ipintze zuan izara ero trapu zuri bat eta sutako autsa gaiñian ipintze zuan eta ara botatze zuan ura; arek zuritze juan erropia, sutako autsan zerak eta urberuak. Urberua galdarakara bat ero bi bota eta aura azpira pasatzen zuan, ur zikiña lixapotzura. Klem. Sin. lixi-aska.
líxi. Ik. lizi.
lixi-aska, lixi-askia. (d). izena. Lixibako ura jasotzeko harrizko askatxoa. Tiñakuak izate zien, ta lixi-askia; tiñakotik ur berua bota, ta askia beien, da tiñakuoi eo barrikioi zerien, ta an epeldu ura ta bota jabon-ura ero zea, ta an egosi. Juana. Sin. lixa-pótzu.
líxiba, líxibia. (c). izena. Arropa eta izara garbiketa (eskuz eta antzinako erara).   Colada a la antigua usanza. Azelakotxe lixibia daukaten atsalderako. líxibia egosi. (d). du aditza. Arropa zuritzeko ur-irakina lixontzira bota sutako hautsetan zehar. líxibia eiñ. (c). du aditza. Garbiketa egin. Sekula lixibia eiñ eztabenak eztaki ze dan labadoria. Hilean behin egin ohi zen. Lehenengo albergarrixan jabonau eta lixibia jo, eta gero arropa zuria sutako-hauts eta ur-irakinez egosi. líxibia jo. (c). du aditza. Albergarrian, jabondutako arropa astindu eta jo zikina ateratzeko. Ik. lixa-pótzu, lizi.
lixíbagille, lixíbagillia. (d). izena. Lavandera. Don. Sin. lixibera.