Hiztegia
lior-lában, lior-labána. (d). izena. Lehor eta laban dagoen lekua. Aldapan, ia beti. Se dice de los tramos secos pero muy resbaladizos. Ankak asentatzeko baiño be sikuao eta liorrao dagonian, goittik bera ta ezin geratutako moduan: lior-labana. Baten etorritta garek Jalotza-basotik, katelotuan ipiñi eta burdixak alde batera itte juan. Soltatzen zuan eta burdixak alde batera itte juan. Etorrera bat ein giñuan txarraua Garai baten hitz erabilia; gurdiz ganaduekin garotara edo joaten zenean arriskutsua izaten zen lior-labana eta gurdia katelotuan ipini behar izaten zen. Ik. katanlótu.
liórtu. (d). aditza. Lehortu. Don.k dio inoiz esaten dela lurrari buruz, baina bestela ez. Ik. agórtu, sikatu.
liráinddu. (c). da aditza. Lirain bihurtu. Volverse esbelto. Len potolua zan baiña ziero liraindduta dago.
lirdika, lirdikia. izena. "Euria egiten duenean-eta basobideetan egoten den lokatza. Ardi-ganaua dabillen tokixan lirdika asko itten da./ Gure etxe aurrian ardixak iñ ddabe lirdikia." (Lar Antz)
líso. 1. líso, lísua. (b). adjektiboa. Arropez aritzerakoan, kolore bakarrekoa edo puntu klase bakarrekoa. 2. líso, lísua. (b). adjektiboa. Ileaz eta abar aritzerakoan, kizkurrik gabea. Ille lisua dauka./ Eskabola batzuk kixkurrak die ta beste batzuk lisuak. 3. líso, lísua. (b). adjektiboa. Leuna. Liso-liso laga dau pareta./ Lisogixa dago porlanezko kamiñua.
lisotu. (c). du aditza. LISO LAGA. Leundu, berdindu. Lisotu egin bia da eskuleku au lijia artuta./ Llaniau baiño rasiau geixao esaten da; liso laga. Don.
listari, listarixa. (Antzuola) "Haria baino sendoagoa eta askoz gogorragoa eta soka baino mehexeagoa den lokarria. Zaku patatia lotzeko listari biarrian nao." (Lar Antz).
komentario 1
listero, listerue. (d). izena. (Leintz) Fabrikan lista pasatzen zuena. Hemengo errotie kendu auenien, Patxi
lísto, -a, lístua, -ia. (a). adjektiboa. Listo, -a, espabilado, -a. Alabia oso listia ei dauke. Ik. listopasáu, tontólisto.
listopasáu, listopasáua. (c). adjektiboa. Que se pasa de listo, listillo. Aura be listopasaua zuan. Diru guztia akziñotan jarri juan sekulako negoziua zalakuan, da arruinauta geldittu zuan.
listor, listorra. izena. (Antzuola) "Eulia baino handiagoa. Listorra ta erlamiñua." Lar Antz). komentario 1 Sin. listor.
listura, listúria. (c). izena. Listoiz egindako egitura. Enjeneral aa listuria, zielo-rasoko listuria. Sebas. Listura egin ondoren, igeltsuz estaltzen da. Ik. txíle.
litx. 1. lítx, lítxa(k). izena. Lanazko jertseei egiten zaizkien pilotatxoak. Litxez beteta daukazu jertsia.
2. lítx, lítxa(k). izena. Arropa edo ehunari, zahartu edo apurtutakoan, bistan geratzen zaizkion hari zatiak. Hilacha. Litxak darixola dauzkan prakamotz zar batzukin ibiltzen da./ Litxa, arixak, ari-puntak, zarrak balia bezela, gastauta dareneko moduan: litxa. Don. Ik. álbeni, ízpi, líxtu.
litxarreríxa, litxarrerixía. (c). izena. LITXARKERIXA. Gutiziazko jakiez esan ohi da: goxokiak, jaki garestiak, etab., batik bat ezorduan edo ezkutuan jaten badira. Dícese de los antojos en el comer: golosinas, alimentos caros, etc., sobre todo si se comen a deshora y a escondidas. Goiz guztia litxarrerixak jaten, da oiñ eztauka bazkaltzeko goseik.
litxarrerixán ibilli. (c). esapidea. LITXARKERIXÁN IBILLI, LITXARRERÍXAK EIÑ. Litxarreriak jaten jardun. Atsalde guztia litxarrerixan zabitz. Sin. maizeríxak eiñ.
litxarréro, -a, litxarrerúa. (c). adjektiboa. Beti litxarrerian dabilena. El/la que gusta de comer melindres a deshora. Armaixua giltzaz itxi biakou, gure txikixa litxarrera aundi bat eindda dago ta.