Hiztegia
lixibáldi, lixibaldíxa. (d). izena. Lixiba, arropa garbiketa egiten zen aldi bakoitza. Cada una de las coladas. Gurian lixibaldi bakarra itte zuan./ Lixibaldi baten ezpazan eitten bixan ein biar.
lixiba-mai, lixiba-maixa. (d). izena. Arropa jabonatzeko harrizko mahaia. Mesa de piedra para restregar la colada. Maixak pe, lixiba-maixa esate jakon, jabontzeko ta. Juana.
Harrizko mahai hauek alberga aldamenean egoten dira.
lixíbarri, lixíbarrixa. (d). izena. Lixiba joteko harria. Don.k LIXIBA ARRI dio, bi hitzetan. Sin. albérgarri, piétarri, puxetarri.
lixibera. 1. lixibera, lixiberia. izena. "Lixiba egiteko ontzia, barrika." (Lar Antz)
2. lixibera, lixiberia. izena. (Eibar) Lavandera. Lixiba egitera dedikatzen zen andrea. Besterik ezian, lixibera eitten eban. (Etxba Eib). Sin. lixíbagille.
lixíbontzi, lixíbontzixa. (d). izena. LIXONTZI. Lixiba egosteko egurrezko barrika. Lixibontzi eta lixontz entzunak egiten dira, baina gure galdeketetan tiña eta erropa-barrika azaldu dira bakarrik. Ik. tíña.