Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
konpárau
konsólau
konpárau. (a). du aditza. Comparar.
konparazíño, konparaziñúa. (a). izena. Comparación. konparazíño batéra. (c). esapidea. KONPARAZÍÑO BATEN, KONPARAZÍÑO BATERAKO, KONPARAZÍÑORAKO . Por poner un ejemplo, a modo de comparación. Alikanten gure hoteletik plaiara egongo zan, konparaziño batera, emendik Osintxura lez./ Andaluzian babagorrixak eskatzia da, konparaziño baterako, Polo Nortian gazpatxua eskatzia moduan.
© Anaje Narbaiza
konpás, konpása. (a). izena. Compás. Sin. eztenbiribil.
konplétamente. (c). adberbioa. KONPLETAMENTEKO . Completamente. Etorri zan konpletamente mozkortuta. KONPLETAMENTEKO dio Hilarik. Ze esangotsut pa, zan konpletamenteko beste bizimodu klase bat. Ik. kónpleto.
kónpleto, kónpletua. (d). adjektiboa. Completo, completamente. Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Mertz./ Arriua burdixan, konpleto, laixak eta be bai, erropia. Irixak, elegantiak, manta ederrekiñ da. Kanpanillak lepuan. Don./ Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. “Etxia ein ddou”, konpleto. Don. Norbait tontoa edo inuzentea dela esateko: Ori inuzente konpletua dok. Ik. kafé kónpleto.
konponbíde, konponbidía. (b). izena. Arazo edo auzi bat konpontzeko bidea.   Componenda, arreglo. Orrek konponbidia badauka./ Nausixakin berba ein ddabe baiña ezta konponbideik ikusten. Ik. arréglu.
konpóndu. 1. konpondu. (a). du aditza. Arreglar. Biar kotxia konpontzera eruan biot. 2. konpondu. (b). da aditza. Arreglarse, amoldarse. Ze moduz konpontzen zate bi umekin?/ Erentzia asuntuan konpondu ezindda dabitz. Ik. jirau, manejau, moldau. itzuli. Ik. itxúli. 3. konpondu. (c). da aditza. Maite harremanak euki, ezkutukoak batik bat. Sankristauan andriakin konpontzen zala zabaldu zuan./ Etzekizun ala? Orrek alkarrekin konpontzen die.
konpónketa, konpónketia. (b). izena. Componenda, arreglo. Oso konponketa txarra dauka aberixa orrek./ Uste dot konponketa batera aillegauko gala. Ik. arréglu.
kónpontxo egin. (c). esapidea. Elkar hartu, ezkutuko tratua egin. Kontratitistia eta aiuntamentuko enpliaua konpontxo eindda zeren, itxuria.
konpontzáille, konpontzaillía. (b). izena. Zerbait konpontzen duena.   Componedor, reparador. Len telebisiño konpontzaillia etorri da.
© Asier Sarasua
kónporta, kónportia. (c). izena. PÓNPORTA. Antepara; errotak ondo-ondoan eukitzen duen ur-depositoa.   Depósito, presa, de agua del molino. Jausi nok lur da guzti, ponportara. (Anizetaren iloba). Ik. albóate.
kónpota, kónpotia. (a). izena. Compota.
kónpra, kónpria. (a). izena. Compra. Ik. erósketa.
konpradóre, konpradoría. (b). izena. Comprador. Etxia saltzeko dauke baiña itxuria etxakue konpradoreik agertzen. Ik. erostéille, merketári.
konprendídu. (a). du aditza. Comprender. Ari be konprendidu ein bia jako.
konprómiso, konprómisua. (a). izena. Compromiso.
konsegídu. (a). du aditza. Conseguir. Ik. eskurátu, zuzendu.
konsékuentzia, konsékuentzia. (a). izena. Consecuencia. Zelako konsekuentziak ekarri zittuan gerriak. Sin. óndoren.
kónserba, kónserbia. (a). izena. Konserbatutako jakia.   Conserva. Dana konserbia besteik ezkiñuan jaten.
konsérbau. (a). da-du aditza. Conservar-se.