Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eztánbedar. 1. eztánbedar, eztánbedarra. (d). izena. EZTANBEAR. Daratulu txikia, esku bakarrez erabiltzekoa.   Taladro pequeño para madera. Txikixa izeten zan esku bakarrakin ibiltzekua, aura eztánbedarra. Esku batekin ibiltzeko, daratillo txikixa esatia moduan. Don. Batzuetan EZTANBEDAR eta bestetan EZTANBEAR ulertzen zaio. Pasadizo hau kontatu digu: Ferreterúa, Emilio Mujika zarra. Gure Ameriketan il zan tio jun ei zuan, mutill gaztia, ara, da etxian esanda aittak: "Ekarrik Emilionetik eztanbedarra". Jun da: " Ik. berbíkiñ. 2. eztanbedar, eztanbedarra. (Eibar) SB E. "Formón.   Egurrari zuluak garbitzeko erabiltzen dan erramintta zorrotza." (SB Eibetno).
éztarri, éztarrixa. (a). izena. Garganta. eztarriko erre, eztarriko erria. izena. "Eztarrian traba.   Picor. Eztarrixa katarruakin-da lotuta eoten da, karraskara bat iñ, da librau itten da, ba oixe da eztarriko erria." (Lar Antz). eztárriko lákar, eztárriko lakárra. (c). Eztarria pittin bat hartuta dagoenekoa.   Irritación leve de la garganta, flema. Eztarriko lakarrakin nabill. Ik. lákar. eztárriko miñ, eztárriko miña. (a). izena. Dolor de garganta. Ze da ona eztarriko miñandako? . eztárrixa itxi. (b). aditza. Ponerse ronco. Atzo zerbeza otza eran da gaur eztarrixa itxita daukat.
eztarri-gilíxa járri. (d). zaio aditza. Eztarria itxi.   Ponerse afónico. Eztarrixa itxitta. Gero esaten juau “eztarri-gilíxa jarri jatak” ero “afoniko najak”. Don. Ez diot besteri entzun.
eztégu, eztéguak. (c). izena. Ezteiak.   La boda y los posteriores banquetes. Len ezteguak iru egun irauten zeben. Pluralean ia beti. Orain boda entzuten da. Ik. árrio, oillo-eztégu.
eztégu égun, eztégu egúna. (c). izena. Eztei eguna.   El día de la boda. Oinddio orrek baietz eztegu eguna baiño lenao asarretu.
ézten.
© Jaione Isazelaia
1. ezten, ezténa. (c). izena. Burdinazko ziri zorrotza.   Lezna, punzón. Ganaua aizatzen zanian eztena sartze jakon errebentau etzeiñ. Akuluarenari AKULU-PUNTA deitu ohi zaio, baina sartuixok eztena ondoraiño, ia mobitzen dan eta horrelakoak entzun daitezke. Ik. abárka-ézten, aizáu.
2. ezten, ezténa. (c). izena. Aguijón de un insecto. Erliak eztena sartzen botsu ikusikozu. Sin. mízto.
eztenbiribil, eztenbiribilla. (d). izena. Zirkunferentziak marrazteko erabiltzen den tresna.   Compás. Konpasa esate jau, baiña eztenbiribilla da ori. Martin. Sin. konpás.
ézti, eztíxa. (a). izena. Miel. eztibitsetan bizi. (c). esapidea. (Eibar) "Oso pozik, inongo ardura barik bizi. Eztibitsetan dabill zuek amendik zaran artian.
eztíttu. 1. eztittu. (d). du aditza. Fruta arbola bat txertatu, mentatu.   Realizar un injerto en un árbol. Joan dan neguan eztittutako madarixak kale ein ddabe. Sin. mentáu. eztitzéke, eztitzekía. (d). adjektiboa. Eztitu, mentatu gabekoa.   (Arbol) bravío, sin injertar. Txori-keixak arbola eztitzekiak die. Sin. mentatzéke. 2. eztittu. aditza. "Ensamblar, juntar. Egur bi, haga edo ohol bi, josi, alkartu." (SB Eibetno).
éztul, eztúla. (a). izena. Tos. Badaukat eztul bat... Ik. kukúrruku-éztul.
© Ezezaguna
eztul bédar, eztul bedárra. (d). izena. . Tussilago farfara. Tusílago. Petalo mehe eta luze ugariz osatutako lore hori zabala du.
éztulka. (a). adberbioa. Tosiendo. Gau guztia eztulka pasau dau.
fabonu, fabonua. izena. (Eibar) "Piezak illuntzeko edo pabonatzeko taillarrari deitzen jako fabonua." (SB Eibetno).
fabóre. 1. fabore, faboría. (a). izena. Mesedea.   Favor. Eztakizu zelako faboria ein ddostazun autua ekartziakin. Ant. fabórez. 2. fabore. (b). posposizioa. Alde.   A favor de. Milla duro jokatu dot zure fabore./ Aizian fabore etorri giñan denpora guztian. NOREN fabore. Sin. alde. Ik. kontrafabóre jokatu.
fábrika, fábrikia. (a). izena. FRÁBIKA. Fábrica. Gure gazte denporan etzan ainbeste frabika. Trabena, frabika, Planpona... esaten zuten lehengo zaharrek.
fabríkante, fabríkantia. (c). izena. FRABIKANTE. Fabricante, empresario. FRABIKANTE ere esaten zen, baserritarren artean behintzat. Fabrikantiak urte onak arrapau zittuen.