Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
abádetar
abárketa
abádetar, abádetarra. (d). adjektiboa. (Eibar) Elizkoia.   Clerical. Abadetar amorratua izan zan beti. (Etxba Eib).
abádetxe, abádetxia. (a). izena. Abadearen etxea.   Casa cural. Uberako abadetxia utsik dago aspalditik. Azen.: abadetxía ere bai zenbait lekutan.
abádetza, abádetzia. (b). izena. Abade ofizioa.   La profesión de cura, sacerdocio. Abade geixenak abadetziai laga ein dotse./ Abadetzan zebillen asko oiñ maixutzan dabill.
abadíñau, abadiñáua. (d). izena. Gaztaina klase bat. Beste klase batzu(k) pe baeren, abadiñaua esate jakona beste bat eta. Ik. gaztáiña.
ábailla, ábaillia. (c). izena. ÁBAILL. Honda. Abailliakin arrixak botatzen ibiltzen giñan./ Aintxinako pastoriak oso abillak zien abaillia manejatzen. Batzuek a organikorik gabe darabilte: ÁBAILL, ábailla. (d). Sin. tráilla.
abandónau. 1. abandonau. (b). du aditza. Abandonar. Euskeria geuria da ta abandonatzia izengo litzake negargarrixa. Don. 2. abandonáu, abandonáua. (b). adjektiboa. Abandonado, -a. Eztot aiñ persona abandonaurik ikusi.
abándonu, abándonua. (c). izena. Abandono. Zela euki leizke ermittak olako abandonuan.
abantzada, abantzadia. (Antzuola) "Ibilera azkarra. Ori da abantzadia doiatzuna. Nora zoiaz olako abantzadan." (Lar Antz).
abanze, abanzia. (d). ABANTZE. Azken gerran, tropen aurreraka edo erasoa.   Avance. Da gero etorri zan ori abantzioi, orra Asentzixoa. (Orm Aram).
ábao, -u, ábaua. (d). izena. Abaraska.   Panal de miel. Eztiz betetako abaua arrapau ta danon artian jan giñuan./ Argizai asko ta ezti gutxi zeukan abau arek. Sin. pánal.
ábar, abarra(k). (a). izena. Arrama meheak, sutarako erabiltzen direnak.   Ramaje delgado, una vez separado del tronco. Ekarri abar batzuk sua pizteko./ Piñuixa bota zeben eta baso guztia abarrez beteta dauke./ Abar baten trabau ta muturrez aurrera jausi nitzuan. Gehienetan pluralean.
© Jaione Isazelaia
abar-sórta, abar-sortía. (b). izena. Abarrez egindako sorta. Labesua egiteko, batik bat; saldu ere egiten ziren.   Haz de ramaje. Abar-sortagiñan jarduten zeben, gero panaderixara saldu ta pezeta batzuk artzeko./ Labesu bakoitza eitteko, iru ero lau abar-sorta biar izaten zien. Sin. txortabar (Eib.).
alaznegonzalez@flickr (CC:By-Nc-Sa)
abárka, abarkía. (a). izena. Albarca. Lanerako, gomazko abarkak die onenak, dantzarako narruzkuak. Narruzkuak eta gomazkuak izaten dira. Gomazkoei abarka baltzak ere deitzen zaie. Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka, ttaka, ttaka, ttaka, Osintxura. Hil. Larruzkoei abarka narruzkuak deitzen die Enr.k. Ik. nárru.
abárka-ézten, abárka-ezténa. (c). izena. Lezna, punzón. Sin. abárka-zíri.
abarka-galtza, abarka-galtzak. Conjunto de abarcas y calcetines de lana.
abarkágiñ, abarkágiña. (d). izena. (Eibar) "El/la que hace albarcas. Lengo baserrittarrak, eurak abarkagiñak. Sin. abarkéro.
© Jaione Isazelaia
abárka-sóka, abárka-sokía. estepan. (b). izena. Abarka lotzeko soka.   Cuerda para atar albarcas. Artillezko galtzak etxien einddakuek, eta baitta abarka-sokak e. Gure aittek eta amak baekixen, dornu bat baeben eitteko, arixa eitteko, da arekin eitte zittuen danak. Mateo./ Kurutzegi sortia abarka-sokaz lotzen zan.
© Jaione Isazelaia
abárka-zíri, abárka-ziríxa. (b). izena. Abarkak zulatzeko eztena.   Punzón con el que se agujerean las albarcas. Narruzko abarkei sokia jartzeko, abarka zirixakin eitten jakuen zulua. Sin. abárka-ézten.
abarkéro, abarkerúa. (b). izena. Abarkagilea.   El/la que hace albarcas. Abarkero ofiziua galduta dago aspalditxuan./ Basalgoko abarkeruan alabia gure laguna da. Sin. abarkágiñ.