Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eskúluze
eskú-trápu
eskúluze, eskúluzia. (c). izena. Lapurretatxoak egiten dituena, lapur-en eufemismoa.   Landronzuelo, -a, ratero, -a. Andra orrek dendetan eskuluze famia dauka. komentario 1
eskúma, eskumía. (a). izena. Eskuina.   La derecha EskumaRA edo eskumaTARA artu, jo. Ik. ézker. éskerrak eskumiái. (b). esapidea. Esker-ezker soinu berdintasunarekin jokatzen den esapide tabernakoi eta umoretsua. Menos mal. Eskerrak eskumiai, bestela jausten nok zulora.
eskúmano, eskúmanua. (d). izena. Eskailerak alde baten edo bietan duen heldulekua.   Pasamanos. Bai, eskumanua, eskumanua. Sebas Sin. barandau.
eskúmati, eskúmatixa. (c). adjektiboa. Eskumaz trebea dena.   Diestro, -a. Gutxi entzuna. Ant. ézkerti.
eskú-mazo, eskú-mazua. (c). Kirten motza duen egurrezko mazoa, batik bat arotzerian erabilia.   Maceta de madera de mango corto.
eskumútur, eskumutúrra. (a). izena. ESKÚTUR. Muñeca. Eskumuturra be esan oi dok, baiña eskuturra guk geixao. Don./ Bizikletatik jausi tta eskumuturra apurtu dau. Eskutur erabiltzen da gehiago.
eskunarru, eskunarruak. izena. (Eibar) Guantes de forjadores.
eskú-páiñolo, -u, eskú-páiñolua. (c). izena. Pañuelo de bolsillo. Sin. mokó-páiñolo.
eskúpaiñu, eskúpaiñua. (c). izena. (Eibar) Toalla. Egunian egunian ipintzen dot eskupaiñu garbixa arpegixa garbitzeko lekuan. (Etxba Eib).
éskupeko. 1. éskupeko, éskupekua. (b). izena. Propina. Tioi peridikua zintzo ekartzen dotsa eskupekuan esperantzan. Sin. própiña. 2. éskupeko, éskupekua. (b). izena. Soborno. Guardia beti basarrittarren eskupekuan zaiñ egote zan. «Eskupean» ematen den dirua, alegia.
© M. Lorizate Atxa
eskúpeta, eskúpetia. (a). izena. Escopeta.
eskúpleixu, eskúpleixua. (d). izena. ESKUPLAIXO, ESKUPULARIXO. Escapulario. Trapuzko zer bat izeten zan, ari eskupleixua. Don. Herri etimologiaz sorturiko hitza dirudi. Eskupulárixo, -ua deitzen genion guk.
eskurátu. (c). du aditza. Lortu, eskuetara heldu.   Conseguir Oinddio eztot laga notsan txamarria eskuratu./ Orrek alkatetzia eskuratzen badau ezta giro izango. Ik. konsegídu, zuzendu.
esku-sari, esku-sarixa. izena. (Eibar) Sobresueldo.
eskusóka, eskusokia. (c). izena. Belar-sendorrak, batik bat, garraiatzeko erabiltzen den soka.   Cuerda que se utiliza sobre todo para acarrear haces de hierba al hombro. Eztaukau etxian eskusoka formalik./ Eskusokia izeten da sendorra eitteko, iru metro ta erdi ingurukua, fiña, bietzan sendoera ingurukua. Don. Sin. lepasóka. Ik. astosóka, burdisóka, zurda-sóka.
eskutada, eskutadia. (d). izena. ESKUTAKADA. ESKUTAKADA. Azaoa, sorta. Ik. ázao.
eskutakára, eskutakaría. (b). izena. Eskutakada, eskuak bete gauza.   El contenido de las manos llenas. Eskutakara bat intxaur emon doskue./ Eskutakara gailletia jan dau berak bakarrik./ Zuen umia ikusi dot diru eskutakariakin. Adibideetan erreparatu hiru modutara erabil daitekeela gutxienez.
éskutako lan, éskutako lána. (d). izena. Puntugintza.   El trabajo de hacer punto. Galtzia ero jertsia, eskutako lana. Galtzagiñan, jertsegiñan, esate jakon. Eskutako lana. Puntua eittia be bai. Puntua eitten jardun dau, eskutako lanian jardun dau, eskutako lana eitten. Don. Ik. púntua eiñ.