Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
asto-básta
asto zúri
asto-básta, asto-bastía. (c). izena. Astoari banastak edo beste zerbait jarri aurretik bizkarrean ipintzen zaion almoada antzekoa.   Albarda, especie de almohadilla que se coloca sobre el lomo de los burros. Asto-bastia ondo lotu ezian, alperrik da banastak lotzen astia. Sin. albarda, básta.
astóbelarri, astóbelarrixak. (d). izena. . Ez dugu lortu izen zientifiko eta erdarazkorik. Zuztar beltza, asto belarrien tankerako hostoak eta krabelinaren itxurako lore horiak dituen landarea.
astoéme, astoemía. (c). izena. ASTEME. Burra. Ant. ástar.
asto-ganáu, asto-ganáua. (d). izena. Especie asnal. Don. Ik. kaballeríxa.
astóill, astóilla. (d). izena. (adierazkorra.) Maiatza. Astoak altan egon ohi direlako. Ik. katúill, máietz.
© Jaione Isazelaia
astókan, astokána. (c). izena. Okantximiloa baino handiagoa eta klaudia baino txikiagoa den okarana. Heldutakoan kolore urdina hartzen du.
astokárdu, astokardúa. (c). izena. . Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Sin. kárdulatz, sorgín-órrazi.
Ástoko. (d). ÁSTAKO. Ipuinetan astoaren pertsonifikazioa.   En los cuentos, personificación del burro. Beiñ juntau die Astoko, Otsoko ta Mandoko.
astólan, astolána. (c). izena. ASTOBIAR (EIB.). Lan astuna, nekosoa.   Trabajo que requiere mucho esfuerzo. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddakua dok.
astoménda, astomendía. (d). izena. . Mendarra. Ik. méndar.
astoperréjill, astoperrejílla. (d). izena. . ASTAPERREJILL. Petroselium hortense. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da.
astopotxotxo. "Bruto, edozer gauza edonoren aurrean esaten duena, konplejorik gabekoa eta bost ajola zaiona." (Lar Antz).
asto-próba, asto-probía. (c). izena. Prueba de arrastre de piedra con burro.
astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak. Ik. ángailla, txálma.
astosóka, astosokía. (d). izena. Astoari banastak eta lotzeko soka. Eskusokak iru metro t´erdittik laura, eta gero astosokia, astuan banastak eta lotzekua, aura sei bat metro ingurukua. Sendoera berdiñian baiña luziaua. Don. Ik. eskusóka.
astó-toki, astó-tokixa. (c). izena. Bergarako kalean zegoen baserritarren astoak edukitzeko estalpea   Burrería. Plazara tratuakin zetozen basarrittarrak asto-tokixan lotzen zeben astua. Kaletarrek burrerixía ere deitzen zioten.
asto-txalma, asto-txalmak. Ik. txálma.