Hiztegia
komoaidios!. (b). interjekzioa. KOMAIDIOS. Erabakimena adierazten duen esamoldea. Como hay Dios! Komoaidios! Berriz ori esaten bajostak, bi muturreko artuko jittuk.
komentario 1
kómoda, kómodia. (b). izena. KÓMARA. Arropak gordetzeko armarioa. Cómoda. Erropak tolostu ta sartu komodan.
Ik. errópa-ármaixo.
komódiñ, komodíña. (c). izena. Komoda txikia. Comodín. Komoda txiki bat da komodiña. Ik. kutxátilla.
komúlgau. (a). da-du aditza. KOMÉLGAU. Comulgar. Amar urtekin komelgau giñan, komunio aundixa izeten zan. Erreparatu komelgau giñan honetan.Jjp. Ikusten denez, KOMELGAU dio Juana Joxepak, komelgau giñan, hain zuzen. Ik. komuniúa artu.
kómun, komúna. (a). izena. Retrete.
komunéra joan. (b). Kaka egin. Enaiz aste ontan komunera joan.
Ik. kaka eiñ, obráu, librau.
komunío, komuniúa. (a). izena. KOMUNIXO. Jaunartzea. Comunión. Oinddio be komunio aundixa, txikixa ta danak eitten die.
Uberan KOMUNIXO ere bai. KOMUNIO TXIKIXA, lehen jaunartzea da, eta KOMUNIO AUNDIXA, "comunión solemne"a. komuniúa artu. (c). Komulgatu. Gaur eztot komuniua artu. Sin. komúlgau. Ik. Gure Jáuna.
komún-sílla, komún-síllia. (d). izena. Silla eta aldi berean komuna dena. Silla-retrete, al que se le colocaba debajo el orinal.
komunzúlo, komunzulúa. (b). izena. KOMUNEKO ZULO. Komun-ontzia. Komuneko zulotik jausi aiz, ala? Hau esaten zaio komunean luzaro dagoenari.
kon, kon-kon. (haur hizkera.) (Eibar) "Roto. Hondatuta. Jokin, hau kon-kon!, kon dago, apurtuta." (SB Eibetno)
konbéstante, konbéstantia. (d). izena. KONBESLARI (ANTZ.). Berriketa onekoa. Conversador. Zuen aitta oso konbestante ona zuan./ Gure ama-ta oso zien konbeslarixak. (Lar Antz).
kónde, kondía. (b). izena. Conde.
Béko Kónde, Béko Kondía. (c). Beheko Kondea. Errotalde Jauregian, gaur Kultur Etxea den lekuan, bizi zen kondea, Beko Kondia e, familixaik etxuan izen eta or geldittu zuan etxioi. Nik enajittuan ezautu ez bata eta ez bestia. Klem.
Góiko kónde, Góiko kondía. (c). izen propioa. Errekalde Jauregian, gaur mikrofilmategia dagoen etxean, bizi zen kondea, Konde zarra, aura amendik gora Zurrara, eta Konde Zarrak euskeraz beti gure aittai, ba zeoze, kontuak eiñ, berba ero, ba; kuriosidadia arek pe, baserrikuai preguntau, baiña betik euskeraz. Gero aren semia, konde zarran semia, aretxi enotsan entzuten euskeraz, da erderaz be eztaitt asko. Don. (AA BergEus, 344 o.)