Hiztegia
kondénau. 1. kondénau. (b). da aditza. Condenarse al infierno. Pentsamentu txarrak euki ezkero danok kondenauta genden.
2. kondénau. (b). du aditza. Condenar; el juez, normalmente. Gastu guztiak pagatzera kondenau zeban. Irudizkoa: Gu pobriak izatera kondenauta gare.
3. kondénau. (c). du aditza. Ate edo leiho bat tabikez edo beste nolabait itxi, pasabidea moztuz. Condenar, tapar una puerta o ventana. Transittoko atia kondenauta daukagu ta bandixotik sartu bia da.
kondizíño. 1. kondiziño, kondiziñúa. (a). izena. Baldintza. Condición. Formal portatzeko kondiziñuakin joan da.
2. kondiziño, kondiziñúa. (b). izena. Egoera. Estado, condición. Etzeuan kondiziñotan bolantia artzeko./ Bergarako frontoiak eztauka kondiziñoik ainbeste jentendako.
konfíantza, konfíantzia. (a). izena. Confianza.
konfíantzara. (c). adberbioa. En confianza. Konfiantzara kontau jotsak ze eitte zeban; inbirixia eiñ, da onek jefiai esan. Klem.
konfíantzazko, konfíantzazkua. (b). izenlaguna. De confianza. Konfiantzazko jentia bia da lan orretarako.
konfírmau. (c). da-du aditza. Confimar, dar o recibir la Confirmación cristiana. Eskolatik etxerakuan bi mutiko: —Maistriak esan joskuk etxian preguntatzeko ia konfirmauta garen. I, Patxi, konfirmauta ago i? —Oixe, makaleko markak jauzkat besuan ba—. (Bakunianak zien). Txomin Amasorrainek jasotako izkirimiria (Bergarako euskarara egokitua).
kónfitta, kónfittak. (d). izena. KONPITTA. Gozokiak. Dulces, confites. Ferixara joate zanian beti ekartze zittuan loibendako konfittak.
Ia galdua. Bai tokau be astuai konfittak. (d). esaera. Ik. bai tokáu be astuái pólaiñak.
konfórmau. 1. konfórmau. (b). da aditza. Conformar(se). Nobixiorrekin konformau ezindda dabill./ Jesus, zu be etza konformatzen erreza./ Ze eingou ba, konformau ein biar./ Ni erozekin konformatzeko klasia naiz. Mertz.
2. konfórmau. (b). du aditza. Conformar, satisfacer. Ori eztau ezek konformatzen./ Gaztai sikuak puxketa txikixakin konformatzen dau.